151. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Deialdia, hezitzaile espezializatu lanpostuan (B maila/taldearekin parekatuan) prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko izangaien zerrenda oposizio bidez osatzeko

Alkatetzaren ekainaren 30eko 1118/2017 Ebazpenaren bitartez, deialdia eta oinarriak onetsi ziren hezitzaile espezializatu lanpostuan (B maila/taldearekin parekatua) prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko izangaien zerrenda eratzeko, Tuterako Udalean sortzen diren beharrei erantzutearren.

OPOSIZIO HAU EGINEN DA APLIKATU BEHARREKO ARAUDIAN XEDATUARI ETA ONDOKO OINARRI HAUETAN EZARTZEN DENARI JARRAIKIZ: OINARRIAK

1.–Xedea.

Deialdi honen xedea da gizarte-hezitzaile lanpostuan (B maila/taldea) prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko izangaien zerrenda eratzea, oposizio bidez, Tuterako Udalean sortzen diren beharrei erantzutearren.

Tuterako Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileak aldi baterako kontratatzeko irizpideetan xedatutakoak eta aplikatu beharreko gainerako arauek arautuko dute aipatu lanpostuan prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko izangaien zerrenda. 2004ko azaroaren 29ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez onetsi ziren irizpide horiek (2005eko 10. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 24koa).

2.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1. Izangaiek, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, baldintza hauek bete beharko dituzte:

A) Tuterako Udalaren, Ur Batzordea erakunde autonomoaren edo Castel-Ruiz tokiko enpresa-entitate publikoaren zerbitzuko langile finkoa izatea, C, D edo E mailakoa.

B) Borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

C) Gizarte Hezkuntzako diplomadun edo gradudun titulua edo horien baliokidea edukitzea, edo titulu hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina, edo, bestela, dagokion gaikuntza lortu izana, apirilaren 30eko 4/2009 Legearen hirugarren xedapen iragankorreko 1. puntuan ezarri bezala, haren bidez eratu baitzen Nafarroako Gizarte-Hezitzaileen Elkargo Ofiziala.

Atzerrian lortutako tituluak badira, homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.

Haurrentzako eta nerabeentzako babes sistema aldatzen duen uztailaren 28ko 26/2015 Legearen arabera, gizarte-hezitzaile lanpostuan aritzeko baldintza da epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ezta gizakien salerosketarengatik ere.

Baldintza horiek agiri bidez frogatu beharko dituzte izangaiek, horretarako ezartzen zaien unean. Egiaztagiriak kopia konpultsatuen bidezkoak izanen dira.

Aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan salbu, aipatutako agiri horiek aurkezten ez dituztenak ezin izanen dira kontratatu, eta ordura arteko egintza guztiak baliorik gabe geldituko dira, euren eskabidearen faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzunbeharra galarazi gabe.

Baldintza horiek eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira, baita hautapen prozedurak eta aldi baterako kontratuak iraun bitartean ere.

3.–Hautaproben bilakaera eta balorazioa.

Hautaprobak gauzatuko dira Alkatetzaren ebazpen honen bidez onetsitako arauetan xedatutakoarekin bat, II. atalean zehazten baitira.

4.–Prestakuntzarako izangaiei dei egitea.

Probak gainditzen dituzten izangaiei dei eginen zaie, Tuterako Udalean sortzen diren beharren arabera, oinarri hauetan ezarritakoarekin bat. Halaber, beteko dira Tuterako Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileak aldi baterako kontratatzeko irizpideak, 2004ko azaroaren 29an Osoko Bilkurak onetsiak (2005eko 10. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 24koa), bai eta, orobat, aplikatzekoa den gainerako araudia ere.

Deia jasotzen duten hautatutako izangaiak zerbitzu berezietako egoerara igaroko dira, aplikatu beharreko araudian xedatutakoarekin bat.

II.–DEIALDIA GARATZEKO ARAUAK

1.–Aldi baterako bete beharreko lanpostuen izaera eta ezaugarriak.

1.1. Alkatetzak onetsitako deialdi honen xedeko lanpostuaren izena hezitzaile espezializatua da.

1.2. Kontratatuaren eginkizunak edo zereginak lanpostuari dagozkionak izanen dira. Honako hauek, besteak beste: hezkuntzako esku-hartzeak udalaren gizarte programetan; pertsonaren, familiaren eta komunitatearen prozesuak aztertu, baloratu, detektatu, programatu eta jarraitzea; bere maila eta kategoriarekin lotuta dauden edozein eginkizun.

1.3. Ordainsari eta lan baldintzei buruz, oinarri hauetan agertzen ez badira, Tuterako Udaleko funtzionarioen eta lan-kontratudun finko nahiz aldi baterakoen lan baldintzen gaineko akordioan ezarritakoari jarraikiko zaio.

1.4. Lanaldiaren araubidea zerbitzuaren beharretara egokituko da eta noiznahi aldatzen ahalko dute administrazio organo eskudunek, horretarako ezarritako prozedurari jarraituz.

2.–Eskabideak.

2.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak II. eranskineko ereduaren araberakoak izanen dira, eta Herritarrendako Laguntza Zerbitzuan (HLZ) erregistratu beharko dira (Plaza Vieja 1ean edo Escós Catalán kaleko 1eko bulegoetan), edo bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako bideetako edozein erabiliz, deialdi eta oinarri hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hamar egun naturaleko epean. Herriko etxeko iragarki oholean eta www.tudela.es udal web-orrian (”enplegu publikoaren eskaintzak”, deialdiaren aipamenean) ere eskura daitezke. Eskabidean izangaiek adierazi behar dute baldintza guzti-guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epearen azken egunean.

Eskabidea posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal irekian aurkeztuko da, postako langileek, ziurtatu aurretik, data eta zigilua jar ditzaten.

2.2. Eskabideari deialdian eskatzen den titulazioaren egiaztagiria gehituko zaio.

2.3. Desgaitasun aitortua (%33koa edo handiagoa) duten lehiatzaileek, ariketak egin ahal izateko denbora edo baliabideetan egokitzapenik behar badute, zilegi izanen dute eskabidean eskatzea, eta hartarako, aparteko orri batean adierazi beharko dute nolako minusbaliotasuna duten eta zer egokitzapen eskatzen duten. Horrekin batera, minusbaliatuak direla frogatzeko agiria ere aurkeztu beharko dute, organo eskudunak emana.

2.4. Eskabidean atzematen diren akats materialak edo egitezkoak ofizioz edo interesdunak eskaturik zuzentzen ahalko dira, noiznahi.

2.5. Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

3.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

3.1. Behin-behineko zerrendak.

Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, alkate udalburuak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Tuterako Udalaren iragarki oholean eta web-orrian argitaratzeko aginduko.

Izangai baztertuek hiru egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda iragarki oholean eta web-orrian argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, zuzentzeko.

3.2. Behin betiko zerrendak.

Erreklamazioetarako epea amaitu eta aurkeztutakoak ebatzita, alkate udalburuak ebazpena emanen du onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta zerrenda hori Nafarroako Aldizkari Ofizialea, eta Udalaren iragarki oholean eta web-orrian argitaratzeko aginduko du. Ebazpen horretan probak non, zein egunetan eta zer ordutan hasiko diren adieraziko da.

3.3. Izangai bazterturik ez bada, onartuen zerrenda zuzenean onetsiko da behin betiko zerrenda gisa.

3.4. Onartuen eta baztertuen zerrendetan agertzea ez da aski deialdian eskatutako baldintzak betetzen direla onartzeko. Dei egiten zaienean izangaiek aurkeztu behar duten dokumentazioa edo administrazioak bere eskuetan daukana aztertutakoan, baldintzaren bat betetzen ez dela ohartuz gero, interesdunek deialdi hauetan parte hartzeagatik dituzten eskubide guztiak galduko dituzte.

4.–Kalifikazio-epaimahaia.

4.1. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

Epaimahaiburua: Marisa Marqués Rodríguez, Tuterako Udaleko Gizarte Zerbitzuen zinegotzia.

Ordezko epaimahaiburua: Silvia Cepas Medina, Tuterako Udaleko Hezkuntza, Gazteria eta Gizarte Etxeen zinegotzia.

Epaimahaikidea: Pilar Larrauri Ugarte, Tuterako Udaleko hezitzaile espezializatua.

Ordezko epaimahaikidea: Concepción Tanco Lanas, Tuterako Udaleko hezitzaile espezializatua.

Epaimahaikidea: José Antonio Aragón Celigüeta, Tuterako Udaleko hezitzaile espezializatua.

Ordezko epaimahaikidea: Ignacio Lizaldre Escalada, Tuterako Udaleko gizarte langilea.

Epaimahaikidea: Mikel Ciordia Osta, Tuterako Udaleko Langileen Batzordearen ordezkaria.

Ordezko epaimahaikidea: Ana José Martínez Navarro, Tuterako Udaleko Langileen Batzordearen ordezkaria.

Idazkaria: Ana Cristina Martínez Cisneros, pertsonaleko erdi mailako teknikaria.

Ordezko idazkaria: Miriam Mendoza Jiménez, giza baliabideetako goi mailako teknikaria.

4.2. Epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote eta organo dei egileari hala adierazi, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan abstentziorako aurreikusiak dauden arrazoiak suertatzen direnean.

Izangaiek, halaber, zilegi dute mahaikideak errefusatzea, aipatu diren egoera horietakoren bat gertatzen denean (urriaren 1eko 40/2015 Legearen 24. artikulua).

4.3. Hautaprobak egiten hasi aurretik eratuko da epaimahaia.

4.4. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta aritu ere, kideen gehiengo osoa bertan izan gabe. Halaber, epaimahaiaren eraketak eta jardunak balio izateko, mahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.

4.5. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaz sortzen diren afera guztiak.

4.6. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake, proba batzuetan nahiz guztietan laguntzeko. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan aritzera mugatuko dira eta haiei buruz soilik emanen diete laguntza epaimahaikoei.

5.–Hautapen sistema: oposizioa.

5.1. Hautapen prozesua oposizio bidez gauzatuko da. Hautaprobek dirauten bitartean eta haien garapenari buruz epaimahaiak egin behar dituen iragarkiak, herriko etxeko iragarki oholean argitaratuko ditu eta, behar izanez gero, oinarri hauetan ezarritako tokietan. Horrez gain, www.tudela.es udal web-orrian argitaratuko dira (”enplegu publikoaren eskaintzak”, deialdiaren aipamenean).

5.2. Hautapen probak.

Prozesua epaimahaiak adierazitako egunean hasiko da eta ariketa hauek bilduko ditu:

–Lehen ariketa: teorikoa.

Proba baten bidez eginen da. Proba horretan test motako 20 galdera erantzun beharko dira oinarri hauen III. eranskinean ageri diren gaiei buruz. Erantzuteko zenbait aukera eskainiko dira, baina bakarra izanen da zuzena. Erantzun okerrengatik puntuak kenduko dira.

Gehienez ere, 20 puntu.

–Bigarren ariketa: praktikoa.

Epaimahaiak deialdiaren III. eranskineko gai zerrendako gaien inguruan proposatutako kasu bat edo batzuk ebatzi beharko dira.

Bi ariketak egiteko, izangaiek gehienez ere 3 ordu izanen dituzte. Bi ariketak egun berean eginen dira. Epaimahaiak test motako ariketa guztiak zuzenduko ditu, bai eta 1. ariketa (teorikoa) gainditu dutenen 2. ariketa (praktikoa) ere.

5.3. Oposizioko ariketen balorazioan 60 puntu lor daitezke gehienez, honela banatuak:

–Lehen ariketa: 20 puntu gehienez.

–Bigarren ariketa: 40 puntu gehienez.

5.4. Oposizioko ariketak baztertzaileak izanen dira. Bazterturik geldituko dira ariketa bakoitzean gutxienez gehieneko puntuazioaren erdia lortzen ez duten izangaiak, hau da, lehenbiziko ariketan 10 puntu eta bigarrenean 20 puntu lortzen ez dituztenak.

5.5. Bi ariketak plika sistemaren bidez eginen dira.

5.6. Oinarri hauetan ezarri dagoen moduan eginen zaie deia izangaiei. Deialdi bakarra eginen da eta izangaiek nortasun agiri nazionala edo epaimahaiak izangaien identitatea egiaztatzeko nahikoa dela juzgatzen duen beste dokumentu bat aldean dutela agertu beharko dute. Agertzen ez diren izangaiak edo horrelako agiriren bidez euren nortasuna frogatzen ez dutenak bertzerik gabe deialditik kanpo geldituko dira.

5.7. Hautaproba egiteko orduan, halaxe eskatzen duten minusbaliatuek denbora eta baliabide aldetik zilegi diren egokitzapenak izanen dituzte, eskabidean azaltzen dutenaren arabera.

5.8. Ariketak bukatutakoan, kalifikazioen zerrenda eta atxikitako plika zenbakia argitaratuko dira, eta adieraziko da plikak noiz eta non zabalduko diren (eguna, ordua eta tokia). Ekitaldi hori publikoa izanen da. Plikak irekitzeko ekitaldia egin ondoren, izangaien eta haien kalifikazioen zerrenda argitaratuko da ekitaldia egin zen tokian, herriko etxeko iragarki oholean eta www.tudela.es udal web-orrian (deialdiaren aipamenean).

Bukaerako balorazioa edo kalifikazioa aterako da bi ariketetako puntuazioak baturik.

6.–Hautaprobak gainditzen dituztenen zerrenda eta lanean hasteko deia.

6.1. Azken ariketaren kalifikazioa burututa, epaimahaiak jendaurrean paratuko du herriko etxeko iragarki oholean eta Udalaren web-orrian prestakuntzarako izangaien zerrenda, lortu duten puntuazioaren araberakoa.

6.2. Aprobatu duten izangaien artean puntu berdinketarik izanez gero, Udalak 2004ko azaroaren 29ko osoko bilkuraren erabakian araututako irizpidearen arabera ebatziko dira (2005eko 10. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 24koa), hau da, probaren osotasunean ponderazio gehien duen puntuazioa gailenduko da eta, berdinketak irauten badu, zozketa publikoan ebatziko da afera.

6.3. Ondotik, epaimahaiak Alkatetzari igorriko dio hautaprobak gainditu dituzten prestakuntzarako izangaien zerrenda, lanean hasteko deia egin dadin, Tuterako Udalean sortzen diren beharren arabera.

7.–Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka, baita bere oinarrien eta aplikazio egintzen aurka ere, errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke, hautara:

A) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

B) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

C) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Epaimahaiaren egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

Oharra: deialdi honetan eta haren eranskinetan egiten diren aipamenetan, genero maskulinoaren forma erabiltzen denean, gizonezkoei eta emakumezkoei aplikatu behar zaizkiela ulertu behar da.

Tuteran, 2017ko ekainaren 29an.–Alkatea, Eneko Larrarte Huguet.

II. ERANSKINA

Eskaera eredua (PDFa).

III. ERANSKINA

Gai zerrenda

1. gaia.–15/2006 Foru Legea, abenduaren 14koa, Gizarte Zerbitzuei buruzkoa.

2. gaia.–69/2008 Foru Dekretua, ekainaren 17koa, Gizarte Zerbitzu Orokorren Zorroa onesten duena: definizioak. Prestazio bermatuak eta bermatu gabeak oinarrizko osasun laguntzan, mendetasunaren, adinekoen, desgaitasunaren, gaixotasun mentalaren, bazterketa sozialaren, adingabeen eta genero indarkeriaren arretan.

3. gaia.–39/2006 Legea, abenduaren 14koa. Autonomia pertsonala sustatzeari eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzko Legea: atariko titulua: xedapen orokorrak; I. titulua: autonomiarako eta mendetasun-egoeran daudenei kasu egiteko sistema.

4. gaia.–15/2005 Foru Legea, abenduaren 5ekoa, Haurrentzako eta Nerabeentzako Sustapenari, Laguntzari eta Babesari buruzkoa; 7/2009 Foru Dekretua, 15/2005 Foru Legearen zati batean garatzen duen erregelamendua onesten duena. Martxoaren 20ko 13/2013 Foru Legeak sartutako aldaketak.

5. gaia.–14/2015 Foru Legea, apirilaren 10ekoa, Emakumeen kontrako Indarkeriari aurreko egitekoa. IV., V., VI., VII. eta VIII. tituluak.

6. gaia.–Gizarte-hezitzailearen kode deontologikoa.

7. gaia.–Gizarte-hezitzailearen eginkizunen eta eskumenen katalogoa.

8. gaia.–Talde lana. Gizarte-hezitzailea talde multiprofesionalaren barrenean. Diziplinartekotasuna heziketa lanaren esparru gisa.

9. gaia.–Gizarte eta hezkuntza arloko esku-hartzea. Definizioak eta kontzeptuak. Gizarteko eta hezkuntzako esku-hartzearen eremuak. Esku-hartzearen estrategiak eta teknikak. Talde dinamika.

10. gaia.–Esku hartzeko programak diseinatu eta ebaluatzea. Programak prestatzea eta beharren azterketa. Faseak: diagnostikoa, plangintza, aplikazioa-gauzatzea, ebaluazioa.

11. gaia.–Nafarroako Gizarte Zerbitzuen Plan Estrategikoa: ikuspegia, egitekoa, printzipioak, xedeak, ildo orokorrak, ildo estrategikoak. Ebaluatzeko adierazleak.

12. gaia.–Prebentzioa: kontzeptua eta motak.

13. gaia.–Elkarrizketa hezkuntzako eta laguntzako harremanetan: ikaskuntza errazteko jarraibideak, irizpideak eta baldintzak.

14. gaia.–11/2005 Foru Legea, azaroaren 9koa, Diru-laguntzei buruzkoa. Atariko titulua: II. kapitulua: diru-laguntza publiko guztiendako xedapenak.

Oharra: gai guztiak deialdi hau argitaratzen denean indarra duen legeriari jarraikiz baloratuko dira, baina egun horren ondoren onetsitako arau aldaketen ekarpenak baloratzen ahalko ditu epaimahaiak.

Iragarkiaren kodea: L1708304