151. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako gradudun lanposturako kontrataziorako deialdia

Iruñeko Udalak, Giza Baliabideetako zuzendaritzak 2017ko uztailaren 28an emandako Ebazpenaren bidez, honako deialdi hau onetsi du:

Deialdia, bi izangai-zerrenda –bat prestakuntzarako, eta bestea aldi baterako kontrataziorako– hautaproben bitartez osatzeko, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako gradudun lanpostuan aritze aldera, Iruñeko Udalean gertatzen ahal diren beharrak asetzeari begira.

Deialdiaren oinarriak eskuragarri daude www.pamplona.es webgunean eta Herritarrendako Arreta Bulegoan.

Iruñean, 2017ko uztailaren 28an.–Giza Baliabideetako zuzendaria, Iñigo Anaut Peña.

Iragarkiaren kodea: L1709103