150. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 4a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA

Bake epaileen izendapena

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Salak 2017ko ekainaren 26ko bilkuran hartutako erabakiak, bake epaileak izendatzeari buruzkoak.

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikulutik 103.era bitartekoetan xedatutakoari jarraikiz, bai eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduan haiekin bat datozenetan xedatutakoari jarraikiz ere, kargu hutsak betetzeko deialdia egin ondoren, Gobernu Salak erabaki du honako epaitegi hauetako bake epaile titularrak eta ordezkoak izendatzea, guztiak udalek hautatu baitituzte osoko bilkuretan:

Hirugarrena.–Urdazubiko Bake Epaitegia: Juan Ramon Otheguy Laurencena jauna (NAN zenbakia: 72.663.649-W), bake epaile titularra.

Izendatua herri horretako ordezko epailea denez, jakinaraz bekio Udalari, Bake Epaileei buruzko Erregelamenduaren 5. artikuluan aipatzen den deialdia egin dezan.

Laugarrena.–Cascanteko Bake Epaitegia: Cecilio Sangüesa Alzuri jauna (NAN zenbakia: 16.008.315-Q), ordezko bake epailea.

Bosgarrena.–Urraulbeitiko Bake Epaitegia: Jesús Eslava Iriarte jauna (NAN zenbakia: 72.688.371-E) eta Raquel Ituren Mendioroz andrea, bake epaile titularra eta ordezkoa, hurrenez hurren.

Izendatzeko erabaki horien aurka, Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 12. artikuluan eta horrekin bat datozenetan eta Auzitegietako Gobernu Organoei buruzko 1/2000 Erregelamenduaren 14. artikuluan xedatutakoarekin bat, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak ezartzen dituen arrazoiengatik eta moduetan.

Iruñean, 2017ko ekainaren 26an.–Gobernu idazkaria, Francisco Javier Isasi Barbier.

Iragarkiaren kodea: J1708969