2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERRIBERRI
Hirigintzako Udal Planeko aldaketa, eguzki-oihalak eta terrazak jartzeko araudiari dagokiona. Behin betiko onespena
Erriberriko Udalak, 2017ko uztailaren 3an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen aldaketa, Erriberriko hirigunean eguzki-oihalak eta terrazak jartzeko araudian; aldaketak Erriberriko Alde Historikoko Plan Berezia (BBBPB) arautzen duen ordenantzaren 7. eta 10. artikuluak eta Erriberriko Udal Planeko ordenantzen 26. artikulua ukitzen ditu, eta artikulu berri baten sorrera dakar (Erriberriko Udal Planeko ordenantzen 26.bis artikulua).
Erriberrin, 2017ko uztailaren 18an.–Alkatea, Andoni Lacarra García.
ERANSKINA
Ostalaritzako jarduerei lotutako eguzki-oihalen eta terrazen araudia(PDFa).
Iragarkiaren kodea: L1708987