150. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OIEREGI

2017ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Kontzejuko Batzarrak, 2017ko apirilaren 21ean hartutako erabakiaren bidez, hasiera batean onetsi zuen 2017rako Oieregiko Kontzejuko aurrekontuaren eta hura betearazteko oinarrien espedientea, eta jendaurreko iragarkia argitaratu zen 2017ko 95. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 18an.

Espedientea behin betiko onesten da 2017ko ekainaren 30ean Batzarrak hartutako erabakiaren bidez, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276., 277.1. artikuluetan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1. artikuluan xedatuari jarraikiz, honako laburpen hau ematen da argitara, kapituluka:

DIRU-SARRERAK:

III. kapitulua: 5.700,00 euro.

IV. kapitulua: 17.800,00 euro.

V. kapitulua: 4.000,00 euro.

VII. kapitulua: 20.848,55 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 48.348,55 euro.

GASTUAK:

II. kapitulua: 21.450,00 euro.

III. kapitulua: 700,00 euro.

IV. kapitulua: 50,00 euro.

V. kapitulua: 300,00 euro.

VI. kapitulua: 6.600,00 euro.

IX. kapitulua: 19.245,55 euro.

Gastuak, guztira: 48.348,55 euro.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Oieregin, 2017ko uztailaren 6an.–Alkatea, José Nosellas Zabalegui.

Iragarkiaren kodea: L1708458