150. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERATSUN

Titulartasunaren erregularizazioa, katastroko lurzati bati dagokiona

Eratsungo Udal honetan tramitatzen ari da Igor Domingorena Zapirainek sustatu duen espedientea, Launtze alderdiko lursail bat katastroan haren izenean sartzeari dagokiona. Lursail hori 1. poligonoko 692. lurzatia da, 981,09 m² ditu eta gaur egun katastroan dago titularra ezezaguna izanik.

Argitara ematen da hilabetez, interesdunei jakinarazpena egiteko balio izan dezan eta bidezko iruditzen zaizkien alegazio edo erreklamazioak aurkez ditzaten.

Eratsunen, 2017ko ekainaren 20an.–Alkatea, Francisco M.ª Retegui Descarga.

Iragarkiaren kodea: L1708334