150. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERATSUN

Azalera bat herrilurretako erabileratik desafektatzea

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 140.3 artikuluan eta haren Erregelamenduan ezarritakoarekin bat, Eratsungo Udalak, 2017ko ekainaren 3an egin bilkuran, legezko quoruma zuela, hasiera batean onetsi zuen herrilurretako erabileratik 1.080 m² desafektatzea 3. poligonoko 10. lurzatiko zati batean, 13. lurzatiko zati batean eta 35. lurzatian.

Desafektazioa aipatu azaleraren eta Martín Mariezcurrena Elizalderen 270 m²-ko beste baten artean (3. poligonoko 14. lurzatian kokatua) egitekoa den trukaketaren eta mendiko pista bat egitearen ondoriozkoa da.

Jendaurrean egonen da hilabetez, behar diren erreklamazioak egin daitezen.

Eratsunen, 2017ko ekainaren 20an.–Alkatea, Francisco M.ª Retegui Descarga.

Iragarkiaren kodea: L1708333