150. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERBINTZANA

Alkatetzaren eginkizunak beste baten esku uztea.

89/2017 Ebazpena.

2017ko uztailaren 6an, Berbintzanako Udaleko alkateak, ondotik osorik ematen den ebazpena eman zuen:

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan eta ondokoetan xedatzen da ezen alkateordeen eginkizunetako bat dela alkatea ordeztea haren egiteko guztietan, izendapen ordenaren arabera, hura Udaletik kanpo denean, eta eskuordetza espresuki eman beharra dagoela horretarako.

2017ko uztailaren 10etik 17ra bitarte, biak barne, udal mugartetik kanpo izan behar dut.

Aipatu legeriak emandako eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ignacio Fernández De Esteban zinegotzia eta lehen alkateordea nire ordezkoa izatea alkatearen egiteko guztietan, ni Berbintzanako mugartetik kanpo naizen bitartean, 2017ko uztailaren 10etik 17ra bitarte, biak barne, ni Alkatetzaren egitekoetara itzuli artean.

2. Honako hau Ignacio Fernández De Estebani jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

3. Osoko Bilkurari ebazpen honen berri ematea, egiten duen lehen bilkura arruntean, eta orobat gainerako udal zerbitzuei.

Berbintzanan, 2017ko uztailaren 6an.–Alkatea, José Hilario Chocarro Martín.

Iragarkiaren kodea: L1708457