150. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZAGRA

Aldaketa zirkulazioaren ordenantzan. Hasierako onespena

2017ko 96. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 19an, Azagrako Udalak 2017ko apirilaren 6an egin osoko bilkuran hartutako erabakia. Horrek hasiera batean onesten zuen aldaketa egiteko espedientea, zirkulazioaren udal ordenantzaren 41. artikuluan.

Jendaurreko epea iragan baita alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onespena argitaratzen da indarra har dezan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Ordenantzaren 41. artikuluari testu hau eransten zaio:

“Tasak, ibilgailuak eremu publikotik kentzeagatik, altxatzeagatik eta eremu publikoan ibilgailuak ibilgetzeagatik:

–Egunez turismoak kentzea: 95 euro.

–Egunez furgonetak edo mendiko ibiligailuak kentzea: 110 euro.

–Gauez nahiz jaiegunetan turismoak kentzea: 110 euro.

–Gauez nahiz jaiegunetan furgonetak edo mendiko ibilgailuak kentzea: 126 euro.

–Altxatua dagoen egun edo zatiki bakoitzeko: 6 euro.”

Azagran, 2017ko uztailaren 7an.–Alkatea, Ignacio Gutiérrez Sánchez.

Iragarkiaren kodea: L1708505