150. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

240/2017 EBAZPENA, ekainaren 14koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, 2016-2017 ikasturtean eskolaldi etengabea edo malgua baimenduta zuten ikastetxeei baimena luzatzen diena 2017-2018 ikasturterako.

Hezkuntzako zuzendari nagusiak maiatzaren 30ean emandako 216/2017 Ebazpenak 2016-2017 ikasturtean eskolaldi etengabea edo malgua baimenduta zuten ikastetxeei 2017-2018 ikasturterako luzatzea eskatzeko aukera ezarri du.

Zenbait ikastetxek eskolaldi etengabea edo malgua luzatzea eskatu diote Hezkuntza Departamentuari, 216/2017 Ebazpenak ezarritako baldintzei jarraikiz.

Ikusirik Antolamenduaren, Orientazioaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuko zuzendariak egindako txostena, eskolaldi etengabea edo malgua baimenduta zuten ikastetxeei baimena luzatzearen aldekoa, ikastetxeek beraiek eskatuta.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe hauei eskolaldi etengabea ezartzeko baimena luzatzea 2017-2018 ikasturterako, modu esperimentalean. Honako hauek dira:

–Erriberriko “Príncipe de Viana’’.

–Urrotz-Hiriko ikastetxe publikoa.

–Vianako “Ricardo Campano’’.

–Oibarko “Gabriel Valentín Casamayor’’.

–Zareko “San Nicolás’’.

–Faltzesko “Doña Álvara Álvarez”.

–Larragako “San Miguel”.

–Miranda Argako “San Benito”.

–Eloko “Santa Bárbara”.

–Pitillasko ikastetxe publikoa.

–Sartagudako “Nuestra Señora del Rosario”.

–Altsasuko “Sagrado Corazón”.

–Caparrosoko “Virgen del Soto”.

–Castejongo “Dos de Mayo”.

2. Nafarroako Foru Komunitateko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe hauei eskolaldi malgua ezartzeko baimena luzatzea 2017-2018 ikasturterako, modu esperimentalean. Honako hauek dira:

–Alloko “La Cruz’’.

–Antzingo “San Fausto’’.

–Arroizko “La Balsa’’.

–Deikazteluko “Virgen de Nievas’’.

–Lezaungo ikastetxe publikoa.

–Aurizberriko “Auzperri”.

–Aurizko ikastetxe publikoa.

–Carcarko “Virgen de Gracia”.

–Iruñeko “Nicasio de Landa”.

–Burlatako “Hilarión Eslava”.

–Iruñeko “El Lago de Mendillorri”.

3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

4. Ebazpen hau igortzea ikastetxe horietara, Antolamenduaren, Orientazioaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura eta Giza Baliabideen Zerbitzura, baita Nafarroako Aldizkari Ofizialera ere, argitara eman dadin.

Iruñean, 2017ko ekainaren 14an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Roberto Pérez Elorza.

Iragarkiaren kodea: F1707507