150. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2017ko ekainaren 14an hartua, Hiriberri Arakilgo Kontzejuaren izen ofiziala aldatzea onesten duena. Lehen “Hiriberri/Villanueva” zen eta hemendik aurrera “Hiriberri Arakil” izanen da.

Ikusi da Hiriberri Arakilgo Kontzejuak Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusian aurkeztu duen eskaera, zeinaren bidez Nafarroako Gobernuari eskatu baitio kontzeju horren izena aldatu eta “Hiriberri Arakil” izena emateko onespenaren tramitazioa egin dezala.

AURREKARIAK

Hiriberri Arakilgo Kontzejuak Nafarroako Gobernuari igorri dio udal horretako izen ofiziala aldatzeko eta “Hiriberri Arakil” izateko tramitatutako espediente administratiboa.

Aipatutako espedientean udal erabakia dago, 2016ko azaroaren 26koa, 2017ko martxoaren 22an zuzendua, izen aldaketa hori behin betiko onesten duena, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta jendaurrean hilabetez eduki ondoren.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 22. artikuluak hauxe dio: “Udalerrien izenak aldatzeko udalek hartutako erabakia beharko da, aurretik, gutxienez hilabete bateko informazio publikoa egonda. Udal erabakia Foru Komunitateko Administrazioari igorri beharko zaio, Nafarroako Gobernuak onespena eman diezaion, eta hau emandakotzat hartuko da hilabete baten barnean ebazpenik suertatzen ez bada”. Arau beraren 37. artikuluak, bestalde, zehazten du ezen kontzejuen izenak aldatzeko udalentzat ezarritako arauei jarraituko zaiela.

2016ko abenduaren 19an, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 22.1.d) artikuluan ezarritakoarekin bat, toki entitateari jakinarazi zitzaion ebazteko epea eten zela harik eta Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuak txostena bidali arte. Txostena jasota, eta Kontzejuaren Erabakia zuzenduta, grafian akats materiala baitzuen Kontzejuko Batzarrak onetsitako izenak, espedientea osatutzat hartzen da.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 21.2 artikuluak xedatzen du, udalerrietako izenetan euskara nola erabili zehazteko, Euskarari buruzko abenduaren 15eko 18/1986 Foru Legean xedatutakoari jarraituko zaiola. Arau horren 8.1.a) artikuluak hauxe dio: “Eremu euskaldunean, izendapen ofiziala euskarazkoa izanen da, non ez den beste izen bat gaztelaniaz; hala bada, biak erabiliko dira”.

Kontuan izanik antzeko kasuetarako dagoen jurisprudentzia, Euskarabideak emandako txostena eta toki entitateak justifikatutako arrazoiak izenari “Arakil” eransteko, Nafarroako Foru Komunitateko beste entitate batzuetatik bereizteko, baita euskarazko izena bakarrik hartzeko Kontzejuko Batzarrak hartutako erabakia ere, eremu euskaldunean dagoenez, egokia da eskatutako izen aldaketa egitea.

Nafarroako Gobernuak onetsi ondoren, Estatuko Administrazio Nagusiari igorriko zaio, Toki Entitateen Erregistroan inskriba dezan, Toki Araubidearen Oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 25.3 artikuluan ezarritakoari jarraikiz. Halaber, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Toki Entitateen Erregistroan inskribatuko da.

Azkenik, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 23. artikuluan honako hau ezartzen da: “udalen izen aldaketek ofizialtasuna lortzeko ezinbestekoa da Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 14. artikuluak aipaturiko erregistroan jasotzea eta Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematea.” Hortaz, bidezkoa da onetsitako izen aldaketa aldizkari ofizial horietan argitaratzea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak proposatuta,

ERABAKI DU:

1. Hiriberri Arakilgo Kontzejuak eskatutako izen aldaketa onestea. Hemendik aurrera, kontzeju horren izen ofiziala “Hiriberri Arakil” izanen da.

2. Erabaki hau Estatuko Administrazio Nagusiari igortzea, Lehendakaritzako eta Lurralde Administrazioetarako Ministerioaren Toki Entitateen Erregistroan inskriba dezan eta, halaber, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Nafarroako Toki Entitateen Erregistroan inskribatzea.

3. Erregistro horietan inskribatu ondoren, Estatuko eta Nafarroako aldizkari ofizialetan argitaratzea.

4. Erabaki hau Hiriberri Arakilgo Udalari jakinaraztea.

Iruñean, 2017ko ekainaren 14an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari idazkaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1708705