150. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak uztailaren 12an emandako 241/2017 Foru Aginduarena. Foru agindu horren bidez, abereen gaixotasunek eragindako kalteak ordaintzeko laguntzak emateko arauak onetsi dira, abeltzaintzako saneamendu kanpainen esparruan, eta laguntzen deialdia onetsi da 2017. urterako.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index): DDBN (Identifikazioa): 358012.

Nafarroako Foru Komunitatean dauden eta eskaeraren aurreko urtean abereak nahitaez hiltzeko agindua jaso duten abeltzaintzako ustiategien titularrak izanen dira laguntzen onuradun, baita Administrazioaren mugitzeko debekuari buruzko neurrien aplikazioa jasan zuten abeltzaintzako ustiategien titularrak ere.

Abereen gaixotasunek eragindako kalteengatik abeltzaintzako ustiategiek diru-sarreretan izaten dituzten galeren ondoriozkoak dira diruz lagundu daitezkeen egoerak.

Oinarri arautzaileak Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren uztailaren 12ko 241/2017 Foru Aginduan daude.

70.000 euroko gastua baimenduko da.

Iruñean, 2017ko uztailaren 11n.–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria, Isabel Elizalde Arretxea.

Iragarkiaren kodea: F1709166