1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
Laburpena, Eskubide Sozialetako kontseilariak uztailaren 3an eta 5ean, hurrenez hurren, emandako 257/2017 eta 263/2017 Foru Aginduena. Foru agindu horien bidez diru-sarrera nahikorik ez duten familia gurasobakarrei alokairuaren arloko laguntza ekonomikoak emateko deialdiak egin dira.
Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). BDNS (Identifikazioa): 356507.
Hartzaileak: laguntza honen onuradun izanen dira familia gurasobakarrak, diru-sarrera nahikorik ez izateagatik etxebizitza eskuratzeko zailtasun larriak dituztenak eta pilatuta bizi direnak.
Oinarri arautzaileak: Eskubide Sozialetako kontseilariaren uztailaren 3ko 257/2017 Foru Aginduan eta uztailaren 5eko 263/2017 Foru Aginduan jaso dira, eta horiek ere Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen dira.
Eskabideak aurkezteko epea: foru aginduak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasi eta 2017ko azaroaren 15ean bukatuko da.
Iruñean, 2017ko uztailaren 4an.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, Miguel Laparra Navarro.
Iragarkiaren kodea: F1708833