150. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

263/2017 FORU AGINDUA, uztailaren 5ekoa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, gastua baimendu eta ordainketa bakarreko laguntza ekonomiko zuzenak emateko deialdia onesten duena, 2017. urterako diru-sarrera nahikorik ez duten familia gurasobakarrei etxebizitzak alokatzen laguntzeko.

Eskubide Sozialetako kontseilariaren uztailaren 3ko 257/2017 Foru Aginduaren bidez, oinarri arautzaileak onetsi dira 2017tik 2020ra bitarteko kuotetarako diru-sarrera nahikorik ez duten familia gurasobakarrei etxebizitzak alokatzen laguntzeko.

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak, besteak beste, honako eginkizun eta helburu hauek ditu: Familiari Laguntzeko Planean aipatzen diren jarduketak koordinatu, bultzatu eta ebaluatzea eta familiarentzako programak sustatu, koordinatu eta kudeatzea eta horien jarraipena egitea.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren diru-laguntzei aplikatzen ahal zaien araubide juridiko orokorra ezartzen du, onura publikoko edo gizarte intereseko jarduerak sustatzeko helburua duten kasuetarako.

Laguntza hauek banakako ebaluazioaren bidez emanen dira, hau da, espedienteak tramitatu eta ebatziko dira eskaerak aurkezten diren ordenari jarraikiz eta aurrekontuetan horretarako kreditua den bitartean. Deialdi bakoitzerako erabilgarri dauden aurrekontuak agortzen direnean, eskaerak ezetsi eginen dira.

Espedienteko txosten teknikoek eta juridikoek adierazten dute, hurrenez hurren, diru-laguntza hauek egokiak eta gizarte interesekoak direla eta oinarri arautzaileak legezkoak direla.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak eta Eskubide Sozialetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 28ko 128/2015 Foru Dekretuak emandako eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. 2017. urteko kuotetarako diru-sarrera nahikorik ez duten familia gurasobakarrei etxebizitzak alokatzeko laguntza ekonomikoak emateko deialdia onestea, Eskubide Sozialetako kontseilariaren uztailaren 3ko 257/2017 Foru Aginduak onetsitako oinarri arautzaileen arabera.

2. 200.000 euroko gastua baimentzea, 2017ko gastuen aurrekontuko “Familia gurasobakarrentzako laguntzak” izeneko 920006 93300 4809 231500 aurrekontuko partidaren kargura.

3. Diru-laguntza bakoitzari dagozkion zenbatekoak ezartzea. 2017rako, honako hauek izanen dira:

a) Gurasoak eta haren ardurapeko pertsona batek osatutako familia unitateak, laguntza eskatzen duen familia unitatearen errentaren likidazio-oinarria IPREM halako 2,3 baino handiagoa ez dutenak: beren ohiko bizileku iraunkorraren alokairuagatik ordaindu behar duten urteko errentaren %60, urtean 4.680 euro emanda etxebizitzako, gehienez ere.

b) Gurasoak eta haren ardurapeko bi pertsonak osatutako familia unitateak, laguntza eskatzen duen familia unitatearen errentaren likidazio-oinarria IPREM halako 2,3 baino handiagoa ez dutenak: beren ohiko bizileku iraunkorraren alokairuagatik ordaindu behar duten urteko errentaren %70, urtean 5.460 euro emanda etxebizitzako, gehienez ere.

c) Gurasoak eta haren ardurapeko hiru pertsonak edo gehiagok osatutako familia unitateak, laguntza eskatzen duen familia unitatearen errentaren likidazio-oinarria IPREM halako 2,3 baino handiagoa ez dutenak: beren ohiko bizileku iraunkorraren alokairuagatik ordaindu behar duten urteko errentaren %80, urtean 6.240 euro emanda etxebizitzako, gehienez ere.

4. Eskaera guztiei erantzuteko aurrekontu nahikorik ez badago, baimendutako gastua handitzen ahalko da, dagokion aurrekontu-gehikuntzaren bidez.

5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

6. Foru agindu honen kontra, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

7. Foru agindu hau Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzari eta Eskubide Sozialetako Departamentuko Kontabilitate Zentroari eta Idazkaritza Tekniko Nagusiari igortzea, baita Diru-laguntzen Datu Base Nazionalari ere, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2017ko uztailaren 5ean.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, Miguel Laparra Navarro.

Iragarkiaren kodea: F1708748