150. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

70/2017 FORU DEKRETUA, uztailaren 26koa, Jon Ander Pérez de Ilzarbe Saragüeta jauna, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Toki Antolamendurako eta Toki Entitateei Laguntzeko Zerbitzuko zuzendaria, kargutik kentzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 26.1 artikuluak xedatzen du zerbitzuko zuzendariak Nafarroako Gobernuak izendatu eta kargutik kenduko dituela, foru dekretu bidez, kasuan kasuko departamentuko kontseilariak proposaturik.

Horrenbestez, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2017ko uztailaren 26ko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. Jon Ander Pérez de Ilzarbe Saragüeta jauna, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Toki Antolamendurako eta Toki Entitateei Laguntzeko Zerbitzuko zuzendaria, kargutik kentzea; 2017ko abuztuaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2017ko uztailaren 26an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.–Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria, Isabel Elizalde Arretxea.

Iragarkiaren kodea: F1709010