147. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

154E/2017 EBAZPENA, ekainaren 20koa, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak emana. Honen bidez izendatzen dira Generazinema Exporta laguntzen Ebaluazio Batzordeko kideak.

Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariaren apirilaren 26ko 18E/2017 Foru Aginduaren bidez onetsi zen diru-laguntza hau: “Generazinema Exporta: laguntzen deialdia, zinematografiako enpresa eta profesionalentzat, Nafarroan jaialdiak eta lehiaketak antolatzeko eta garatzeko, eta azoketan, jaialdietan eta ekitaldi profesionaletan parte hartzeko, 2017an”. Orobat, gastua baimendu zen, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara zedila agindu zen.

Deialdi horren oinarrietan, 6.2 puntuan, hain zuzen, ezarri zenez, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak izendatutako Balorazio Batzorde batek baloratuko ditu aurkeztutako eskabideak. 6.3 oinarrian ezarri zen Ebaluazio Batzordeko kideak izendatzeko ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dela.

Irailaren 9ko 199/2015 Foru Dekretuan emandako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Deialdi honetan aurkeztutako eskaerak ebaluatzeko batzordeko kideak izendatzea: “Generazinema Exporta: laguntzen deialdia, zinematografiako enpresa eta profesionalentzat, Nafarroan jaialdiak eta lehiaketak antolatzeko eta garatzeko, eta azoketan, jaialdietan eta ekitaldi profesionaletan parte hartzeko, 2017an”. Hona hemen:

–Adoración López Jurío andrea, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Kultur Ekintza zerbitzuko zuzendaria edo, horren ordez, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Zerbitzuko zuzendari bat. Batzordeko burua izanen da.

–Carmen Oroz Iribarren andrea, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako Zuzendaritza Nagusiko Kultura Sustapenaren eta Berrikuntzaren Ataleko burua edo, horren ordez, Arte Sorkuntzaren eta Hedapenaren Ataleko burua. Batzordekidea izanen da.

–Urko Ocaña Gómez jauna, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Kultura Sustapenaren eta Berrikuntzaren Ataleko goi mailako teknikaria, edo, horren ordez, Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko goi mailako teknikari bat, hizpidea duena baina botorik ez. Batzordeko idazkaria izanen da.

–Zinematografiaren edo ikus-entzunezko produkzioaren arloan entzute handikoak diren hiru pertsona, batzordekide izanen direnak:

  • Alberto Cañada jauna, Nafarroako Filmotekakoa.
  • Arturo Cisneros jauna, NAPAReko Zuzendaritza Batzordeko kidea.
  • Patxi Uriz, Ultreia Filmseko ekoizle zinematografikoa.

2. Ebazpen hau Kultur Ekintza Zerbitzuari eta interesdunei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dute eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2017ko ekainaren 20an.–Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusia, Fernando Pérez Gómez.

Iragarkiaren kodea: F1707665