147. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

149E/2017 EBAZPENA, ekainaren 14koa, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak emana. Horren bidez, “Generazinema garapena: film luzeen proiektuak garatzeko 2017ko diru-laguntzen deialdia”ren Ebaluazio Batzordeko kideak izendatzen dira.

Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak apirilaren 26an emandako 16E/2017 Foru Aginduaren bidez, “Generazinema garapena: film luzeen proiektuak garatzeko 2017ko diru-laguntzen deialdia” onetsi zen, gastua baimendu zen eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agindu zen.

Deialdi horren oinarrietan, 6.2 puntuan, hain zuzen, ezarri zenez, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak izendatutako Balorazio Batzorde batek baloratuko ditu aurkeztutako eskabideak. 6.3 oinarrian ezarri zen Ebaluazio Batzordeko kideak izendatzeko ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dela.

Irailaren 9ko 199/2015 Foru Dekretuan emandako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. “Generazinema garapena: film luzeen proiektuak garatzeko 2017ko diru-laguntzen deialdia”n aurkeztu diren eskabideen Ebaluazio Batzordeko kideak izendatzea. Honako hauek dira:

–Adoración López Jurío andrea, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Kultur Ekintza Zerbitzuko zuzendaria edo, horren ordez, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko zerbitzuko zuzendari bat. Batzordeko burua izanen da.

–Carmen Oroz Iribarren andrea, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako Zuzendaritza Nagusiko Kultura Sustapenaren eta Berrikuntzaren Ataleko burua edo, horren ordez, Arte Sorkuntzaren eta Hedapenaren Ataleko burua. Batzordekidea izanen da.

–Urko Ocaña Gómez jauna, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Kultura Sustapenaren eta Berrikuntzaren Ataleko goi mailako teknikaria, edo, horren ordez, Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko goi mailako teknikari bat, hizpidea duena baina botorik ez. Batzordeko idazkaria izanen da.

–Zinematografiaren edo ikus-entzunezko produkzioaren arloan entzute handikoak diren hiru pertsona, batzordekide izanen direnak:

  • Puy Oria andrea, Nafarroako Kultura Kontseiluko kidea.
  • Marta Artica andrea, Nafarroako Kultura Kontseiluko kidea.
  • Arturo Cisneros jauna, NAPAReko Zuzendaritza Batzordeko kidea.

2. Ebazpen hau Kultur Ekintza Zerbitzuari eta interesdunei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dute eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2017ko ekainaren 14an.–Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusia, Fernando Pérez Gómez.

Iragarkiaren kodea: F1707514