147. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

174/2017 EBAZPENA, ekainaren 16koa, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak emana. Honen bidez Ebaluazio Batzordeko kideak izendatzen dira, “Artem Festival 2017” izeneko diru-laguntzen deialdian aurkeztutako proiektuetarako.

Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariaren martxoaren 30eko 6E/2016 Foru Aginduaren bidez diru-laguntzen deialdirako oinarriak onetsi ziren, 2017an enpresa eta profesionalek antolatutako arte eszenikoen eta musikaren arloko jaialdiak eta lehiaketak egiteko (Artem Festival).

Deialdi horren oinarrietan ezarri zenez, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak izendatutako batzorde batek baloratuko ditu aurkeztutako eskabideak.

Kultur Ekintza Zerbitzuak proposatu du eskaera aurkeztuak baloratzeko batzordeko kideen izendapena.

Irailaren 9ko 199/2015 Foru Dekretuan emandako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1.–Ebaluazio Batzordeko kideak izendatzea, deialdi honetan aurkeztutako eskaeretarako: 2017an enpresa eta profesionalek antolatutako arte eszenikoen eta musikaren arloko jaialdiak eta lehiaketak egiteko diru-laguntzak (Artem Festival). Honako hauek osatuko dute:

Batzordeburua:

Dori López Jurío (Nafarroako Gobernuko Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko Kultur Ekintza Zerbitzuko zuzendaria). Hura izaterik ez bada, Asunción Maestro Pegenaute (Nafarroako Gobernuko Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko Liburutegien Zerbitzuko zuzendaria).

Idazkaria:

María José Redín Armañanzas (Nafarroako Gobernuko Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko goi mailako teknikaria), ahotsarekin baina botorik gabe. Hura izaterik ez bada, Montserrat Pérez Omeñaca (Nafarroako Gobernuko Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko goi mailako teknikaria).

Batzordeko kideak:

Yolanda Osés Pérez (Nafarroako Gobernuko Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko Arte Sorkuntzaren eta Hedapenaren Ataleko burua). Hura izaterik ez bada, María del Carmen Oroz Iribarren (Nafarroako Gobernuko Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko Kultura Sustapenaren eta Berrikuntzaren Ataleko burua).

Marcos Andrés Vierge (Nafarroako Kultura Kontseiluko kidea). Hura izaterik ez bada, Patxi Larrea Salinas (Nafarroako Kultura Kontseiluko kidea).

Ángel García Carreño (Nafarroako Kultur Kudeaketaren Profesionalen Elkarteko kidea. Programatzailea Civicanen). Hura izaterik ez bada, Fermín Lorente Salaberri (programatzailea Condestablen).

Arkaitz Villar (Kultura Liveko koordinatzailea). Hura izaterik ez bada, Alonso Remedios Morgado (Zentral Kafé Teatroko kudeatzailea/programatzailea).

2.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3.–Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea.

4.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dute eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2017ko ekainaren 16an.–Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusia, Fernando Pérez Gómez.

Iragarkiaren kodea: F1707671