147. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLATUERTA

Aldaketa, Udalaren kirol instalazioei buruzko 11. ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena

2017ko martxoaren 30eko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, hasiera batean onetsi da aldaketa, 11. ordenantza fiskalaren 5. artikuluan. Ordenantza horrek Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoak arautzen ditu.

Jendaurrean egoteko epea bukatuta inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, erabakia behin betikoa bilakatuko da. Aldatutako artikuluen testu osoa ondotik argitaratzen da, ondorio juridikoak izan ditzan.

Villatuertan, 2017ko uztailaren 5ean.–Alkatea, Asier Urra Ripa.

ERANSKINA

Aldaketa, Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoa arautzen duen ordenantzan

11. ordenantza.

5. artikulua. Tarifa honen arabera jasoko dira eskubideak:

Tarifa:

A) Igerilekuak:

6 urtetik beherakoak: sarrera doan.

6tik 13 urtera bitarte, biak barne:

Denboraldiko abonamendua: 30 euro.

Hilabeteko abonamendua: 15 euro.

Eguneko sarrera: astelehenetik ostiralera: 3,50 euro. Larunbatetan, igandetan eta jaiegunetan: 4,50 euro.

14tik 17 urtera bitarte, biak barne:

Denboraldiko abonamendua: 40 euro.

Hilabeteko abonamendua: 21 euro.

Eguneko sarrera: astelehenetik ostiralera: 3,50 euro. Larunbatetan, igandetan eta jaiegunetan: 4,50 euro.

18 urtetik gorakoak:

Denboraldiko abonamendua: 58 euro.

Hilabeteko abonamendua: 35 euro.

Eguneko sarrera: astelehenetik ostiralera: 6,00 euro. Larunbatetan, igandetan eta jaiegunetan: 7,00 euro.

65 urtetik gorakoak, pentsiodunak eta langabeak:

Denboraldiko abonamendua: 30 euro.

Hilabeteko abonamendua: 15 euro.

Eguneko sarrera: 4,50 euro.

Minusbaliatuak eta beharrezko laguntzailea (laguntzaileak ez du ordainduko, baldin eta bere laguntza instalazioetan sartzeko beharrezkoa bada):

Denboraldiko abonamendua: 28 euro.

Hilabeteko abonamendua: 15 euro.

Eguneko sarrera: 3 euro.

Familia ugaria (3 seme-alaba edo gehiago): %15eko beherapena abonamenduan.

B) Kirol pisten alokairua:

Pilotako kantxa/ordua: 10 euro.

Kantxako argiztapena: ordu bat 2 euro; ordu eta erdi 3,50 euro.

Futbitorako, saskibaloirako eta eskubaloirako pista/ordua: 15 euro.

Pistako argiztapena: ordu bat 5,00 euro; ordu eta erdi 7,50 euro.

C) Aretoen alokairua, jardueretarako:

1. aretoa: 10 euro/ordua.

2. aretoa: 12 euro/ordua.

Iragarkiaren kodea: L1708355