147. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SARTZE

2017ko aurrekontua. Hasierako onespena

Sartzeko Kontzejuak, 2017ko otsailaren 24an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2017ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak, eta baita igorpen tasak, tasak, zerga-tasak, prezio publikoak etab. ere.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan, Nafarroako Toki Araubidea eguneratzeko 11/2004 Foru Legearen 271. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuari jarraituz, espedientea Kontzejuaren idazkaritzan egonen da ikusgai, 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkezten ez badu, espedientea behin betiko onetsi dela ulertuko da, tramite gehiagorik gabe.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Sartzen, 2017ko martxoaren 22an.–Kontzejuko burua, Juan Ramón de Carlos Napal.

Iragarkiaren kodea: L1708525