147. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PITILLAS

Ordenantza, abeltzaintzako, nekazaritzako eta industriako hondakinen garraioa, erabilera eta isurketa arautzen dituena. Hasierako onespena

Pitillasko Udalak, 2017ko maiatzaren 25ean egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen Mindak, simaurrak eta abeltzaintzako, nekazaritzako eta industriako beste hondakin batzuk isurtzea arautzen duen ordenantza egitea.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta alegazio edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, behin betiko onetsiko da ordenantza hori onesteko erabakia, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Pitillasen, 2017ko uztailaren 6an.–Alkatea, Francisco Arrazubi Pérez.

Iragarkiaren kodea: L1708524