147. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PITILLAS

Ordenantza, Herri-lurretako aprobetxamenduena. Hasierako onespena

Pitillasko Udalak, 2017ko maiatzaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Pitillasko herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta alegazio edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, behin betiko onetsirik geldituko da ordenantza hori aldatzeko erabakia, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Pitillasen, 2017ko uztailaren 6an.–Alkatea, Francisco Arrazubi Pérez.

Iragarkiaren kodea: L1708493