147. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PITILLAS

Alkatetza beste baten esku uztea

Alkatetzak uztailaren 6an eman 79/2017 Ebazpenaren bidez, ondotik ematen den ebazpena onetsi zuen. Hona hemen, hitzez hitz, haren xedapen zatia:

“Lehena.–Joaquín Olloqui Osés lehen alkateordearen esku uztea alkateari dagozkion eginkizun guztiak, Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.3 artikuluan ezarri bezala, 2017ko uztailaren 12tik 18ra, alkatea oporretan egonen baita, kanpoan.

Bigarrena.–Eskuordetzeak bere ditu zuzendaritza eta kudeaketa ahalmenak, baita administrazio prozedurak hirugarrenengan eragina duten egintza administratiboen bitartez ebazteko ahalmena ere.

Hirugarrena.–Organo eskuordetuak egiten dituen kudeaketen eta ematen dituen xedapenen berri eman beharko dio, gero, Alkatetza honi, betiere, hala eskatzen zaion aldiro, eta aitzinetik, berriz, munta duten erabakietan, hala aipatzen baitu Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 115. artikuluak.

Laugarrena.–Dekretu honetan egindako eskuordetzeak, indarra har dezan, organo eskuordetuaren onarpena beharko du. Isilbidez eman dela ulertuko da baldin eta ebazpena jakinarazi eta hiru egun baliodunean Udal honetako Alkatetzari kontrakoa adierazten ez bazaio.

Bosgarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean argitaratuko da eta haren edukiaren berri Udalbatzari emanen zaio egiten duen lehen osoko bilkuran.

Seigarrena.–Ebazpen honetan adierazi ez den guztian zuzenean aplikatuko Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legean eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuan agindutakoa, ordezkaritza dela-eta arau horietan ezartzen diren erregelei dagokienez.”

Argitara dadin igortzen dut, behar diren ondorioak izan ditzan, Nafarroako Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluarekin bat.

Pitillasen, 2017ko uztailaren 6an.–Alkatea, Francisco Arrazubi Pérez.

Iragarkiaren kodea: L1708492