147. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Hiri jarduketako plan berezia 11. poligonoko 801., 832. eta 834. lurzatietan. Hasierako onespena

Azkoiengo Udalak, 2017ko ekainaren 28an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Azkoiengo Arau Subsidiarioen hiri jarduketako plan berezia, Azkoiengo 11. poligonoko 801., 832. eta 834. lurzatietan, Mª Victoria Lorenzo Manzanok, Alicia Aisa Pildainek eta Begoñak Zárate Áreak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.3. artikuluan ezarritakoari jarraituz, erabaki hori jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Azkoienen, 2017ko ekainaren 28an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L1708371