147. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

512E/2017 FORU AGINDUA, uztailaren 17koa, Osasuneko kontseilariak emana, Luis Forga Llenas jauna Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleguneko Endokrinologia eta Nutrizioko Laguntza Zerbitzuko buru izendatzen duena bitarte baterako, merezimendu-lehiaketa eginda.

Osasuneko kontseilariaren azaroaren 11ko 122/2014 Foru Aginduaren bidez, Luis Forga Llenas jauna Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleguneko Endokrinologia eta Nutrizioko Zerbitzuko buru izendatu zen bitarte baterako.

Langile guztiek baldintza berdinetan parte hartzen dutela bermatzeko, Osasuneko kontseilariaren irailaren 14ko 68/2016 Foru Aginduaren bidez arautu zen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun laguntzako zerbitzuburu eta atalburuen lanpostuak bitarte baterako izendapenez betetzeko prozedura, betiere horien deialdi publikoa egiten den arte, kasuan-kasuan erabakitzen den arauzko prozedurari jarraituz.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 11ko 1290E/2017 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleguneko Endokrinologia eta Nutrizioko Laguntza Zerbitzuko buru izateko lanpostua merezimendu-lehiaketa bidezko bitarte baterako izendapenez betetzeko deialdia onetsi zen. Luis Forga Llenas jaunak parte hartu zuen deialdian.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren ekainaren 16ko 1204E/2017 Ebazpenaren bidez, deialdi horretan onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen.

Jarduketak bukatuta, merezimendu-lehiaketaren epaimahaiak burutzarako hautagai bat bitarte baterako izendatzea proposatu du, deialdian eskatutako gutxieneko puntuazioa gainditu baitu.

Aurreko guztia eta deialdiaren 8. oinarria kontuan izanik, bidezko da Luis Forga Llenas jauna bitarte baterako izendatzea. Izendapenak urtebeteko iraupena izanen du, eta 3 urtera arte luza daiteke.

Ikusirik Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak aurkeztu duen proposamena,

AGINDU DUT:

1. Luis Forga Llenas jauna, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleguneko Endokrinologia eta Nutrizioko Laguntza Zerbitzuko buru izendatzea bitarte baterako (urtebeteko epea, jabetza hartzen duenetik), burutza behin betiko betetzen den arte.

2. Interesdunak izendapena jakinarazi eta hamar egun naturaleko epean jabetu beharko du postuaz.

3. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari, Profesionalen Zuzendaritzari, Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzuari, Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzuari, Langileen Antolamendu eta Araubidearen Atalari eta Nafarroako Ospitaleguneko Profesionalen Zuzendaritzari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2017ko uztailaren 17an.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.

Iragarkiaren kodea: F1708706