147. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

Ezkirozko 2. poligonoko 202. lurzatiaren xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Galar Zendeako Udalak, 2017ko ekainaren 29an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Ezkirozko 2. poligonoko 202. lurzatiaren xehetasun azterlana, BSH Electrodomesticos España SAk sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Getze Galarren, 2017ko uztailaren 4an.–Alkatea, Cecilio Lusarreta Echarri.

Iragarkiaren kodea: L1708961