147. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUÉNIGO

Ezkontza zibila egiteko eskumena beste baten esku uztea. 260/2017 Ebazpena

Alkate udalburuak, 2017ko uztailaren 5ean, ebazpen hau eman zuen:

Erregistro Zibilaren gaineko Erregelamenduaren 238. eta ondoko artikuluekin loturik, alkateek ezkontza zibila baimentzeari buruzko abenduaren 23ko 35/1994 Legean eta Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiaren 1995eko urtarrilaren 26ko Jarraibidean ezarritakoarekin bat, eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43. eta ondoko artikuluetan jasotzen diren ahalmenak erabiliz, alkateak, esleiturik ditudan eskumenez baliatuz,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Felisa Millán Crespo zinegotziaren esku uztea ezkontza zibilak egiteko Alkatetza honi dagozkion eginkizunak, ezkontza zibila egiteko udaletxe honetan, 2017ko uztailaren 7an, 12:00etan.

Bigarrena.–Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea eta Udalbatzari ebazpenaren berri ematea eginen den hurrengo osoko bilkura arruntean.

Hirugarrena.–Erabaki hau argitaratzea Udalaren iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Cintruenigon, 2017ko uztailaren 5ean.–Alkatea, Raquel Garbayo Berdonces.

Iragarkiaren kodea: L1708444