147. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABREDO

2 eta 3. aldaketak 2016ko aurrekontuan.
Behin betiko onespena

2017ko 111. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 9an, aurrekontuan aldaketak egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

2/2016 ALDAKETA

Kreditu-gehigarria

GASTUAK:

1.1522.62500 partida.–Kontsultategiko etxebizitzaren sukaldea. Zenbatekoa: 3.100 euro.

Finantzabidea:

kreditu-beherakada 1.9200.63200 gastuen partidan.–Herriko Etxeko teilatua berritzea. Zenbatekoa: 3.100 euro.

3/2016 ALDAKETA

Kreditu-gehigarria

GASTUAK:

1.4540.21000 partida.–Bideetako mantentze-lanak. Zenbatekoa: 3.200 euro.

Finantzabidea:

kreditu-beherakada 1.9200.63200 gastuen partidan.–Herriko Etxeko teilatua berritzea. Zenbatekoa: 3.200 euro.

Cabredon, 2017ko uztailaren 10ean.–Alkatea, Arantzazu Fernández Cayetano.

Iragarkiaren kodea: L1708484