147. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Xehetasun azterlana, Zortziko karrikako 4. zenbakian. Hasierako onespena

Berriozarko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2017ko ekainaren 7an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Berriozarko Zortziko karrikako 4an igogailua jartzeko xehetasun azterlana, eraikineko jabeen erkidegoak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Berriozarren, 2017ko uztailaren 4an.–Alkatea, Raúl Maiza.

Iragarkiaren kodea: L1708346