147. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERBINTZANA

I. sektorearen UE 1-A mugaketaren aldaketa. Hasierako onespena

Berbintzanako Udalak, 2017eko uztailaren 7an egin bilkuran, proiektua hasiera batean onesteko erabakia hartu zuen I. sektorearen UE 1-A mugaketa aldatzeko, Berbintzanako Udalak sustaturik.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 143., 62., 74. eta 76. artikuluetan ezarritakoa aplikatuz, espedientea jendaurrean egonen da 20 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak egin ditzaten.

Berbintzanan, 2017ko uztailaren 7an.–Alkatea, José Hilario Chocarro Martín.

Iragarkiaren kodea: L1708502