147. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAKEDAO

Larreen aprobetxamendua enkantean

Bakedaoko Kontzejuak enkante publikorako deia egin du herri larreak aprobetxatzeko. Hona hemen baldintzak:

Esleipen prozedura: ahozko eskaintzen bidezko enkantea.

Hasierako prezioa: 700 euro.

Enkantean parte hartzeko behin-behineko fidantza: 100 euro.

Aprobetxamenduaren hasiera: behin betiko esleipena egin eta biharamunean.

Gorako posturak: 30,00 euro.

Errentamenduaren aldia: 8 urte.

Tokia eta eguna: Bakedaoko kontzeju-aretoan (sozietatean), abuztuaren 18ko 21:00etan.

Eskaintzarik ez badago, beste enkante bat eginen da abuztuaren 25eko 21:00etan, toki berean, %10 merkeago.

Horretan ere eskaintzarik ez badago, beste enkante bat eginen da irailaren 1eko 21:00etan, toki berean, %20 merkeago.

Enkantearen baldintzak: baldintza agirian ezarritakoak, Alkatetzan baitaude interesdunen esku, eta ekitaldia hastean irakurriko dira.

Bakedaon, 2017ko uztailaren 26an.–Alkate udalburua, Pedro María Lacosta.

Iragarkiaren kodea: L1709045