147. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZIZUR NAGUSIA

Nafar Lansareri kudeaketa-esleipena egitea, emakumeen eta gizonen aukera berdintasuneko agentearen eginkizunak betetzeko izangaien zerrenda kudeatzeko eta horren deialdia eta hautaprobak egiteko.
Onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2017ko ekainaren 29an egin osoko bilkuran, honako erabaki hauek hartu zituen:

1.–Nafar Lansareri egindako kudeaketa-esleipena onestea, emakumeen eta gizonen aukera berdintasuneko agentearen eginkizunak betetzeko izangaien zerrenda kudeatzeko eta horren deialdia eta hautaprobak egiteko, Zizur Nagusiko Udalak eta sinatzen duten gainontzeko toki entitateek behar izatean, kontratatzeko.

2.–Kudeaketa-esleipena prestatzeko hitzarmenaren proposamena onestea, bilkuraren espedientean jasota dagoen agirian aurreikusitako baldintzetan.

3.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

4.–Alkatetzari ahalmena ematea, erabaki hau garatu eta betearazteko behar diren agiri guztiak sinatzeko.

5.–Erabaki hau igortzea Nafar-Lansareri, baita Udal honetako berdintasun alorrera eta giza baliabideen alorrera ere, jakin dezaten eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Zizur Nagusian, 2017ko uztailaren 4an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L1708348