147. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Diruzaina aldi baterako kontratatzea.
Behin betiko zerrenda

Alkatetzaren uztailaren 20ko 1272/2017 Ebazpenaren bidez, onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi zen diruzainaren lanpostuan (A maila/taldearekin parekatuan) aritzeko izangaien bi zerrenda oposizio-lehiaketa bidez osatzeko deialdian, bata aldi baterako kontratuak egiteko eta bestea prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko, Tuterako Udalean sortzen diren beharrak betetzeko. Deialdia 2017ko 121. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 23an.

Horrenbestez, EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Deialdiaren IV. oinarriaren 2. Atalean xedatuarekin bat, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea:

Aldi baterako kontratazioak egiteko izangaien zerrenda

–Onartuak:

ARIGITA BERMEJO, SHEILA

ARNEDO MORRAS, JAVIER

AYESTA ZARDOYA, EDURNE

DOMINGUEZ BERJES, MARIA ROSA

GALINDO CARASUSAN, SOFIA

PEREZ AZAGRA, FRANCISCO JAVIER

PEREZ CASI, MILAGROS

ROMANO BLASCO, JOSE LUIS

ROYO ORTIN, MARIA IRENE

–Baztertuak:

JIMENEZ PELLEJERO, MARIA ESTHER

Prestakuntzan aritzeko izangaien zerrenda

–Onartuak:

HERNANDEZ ORTIN, JESUS

Bigarrena.–Izangai onartuei adieraztea oposizioaldiaren lehen eta bigarren ariketak abuztuaren 21ean eginen direla, 8:00etatik aurrera, Rúa gizarte etxean (Rúa kalea, 33, 31500 Tutera).

Izangaiek finantza kalkulagailua eta bidezkotzat jotzen dituzten lege testuak eraman eta erabil ditzakete ekitaldi praktikoa egiteko. Ezin dute erabili eskulibururik, testu iruzkindurik edo gailu elektronikorik (tabletak, ordenagailuak eta abar).

Hirugarrena.–Ebazpen honen edukia udaletxeko iragarki oholean argitaratzeko agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan, bai eta udalaren web orrian (www.tudela.es) eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean ere.

Tuteran, 2017ko uztailaren 21ean.–Alkate udalburua, Eneko Larrarte Huguet.

Iragarkiaren kodea: L1708948