147. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

252/2017 EBAZPENA, ekainaren 20koa, Hezkuntzaren zuzendari nagusiak emana. Honen bidez onesten dira Corellako Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskolak proposatutako aukerako irakasgaiak.

Maiatzaren 14ko 633/2010 Errege Dekretuak arautzen du Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarritako diseinuko goi mailako graduko arte ikasketen oinarrizko edukia. Ikasleen prestakuntza eguneratu, osatu edo handitzea helburu duten aukerako irakasgaiak ezartzen ahalko direla xedatzen du 7.1.c artikuluan.

Hezkuntzako kontseilariaren martxoaren 5eko 30/2013 Foru Aginduak goi mailako diseinu ikasketen plana eta antolamendua ezarri zituen Nafarroako Foru Komunitatean, Europako Goi Mailako Hezkuntzaren Esparruan. Goi mailako diseinu ikasketak, espezialitate guztietan, osatzen dituzten lau ikasmailetako bakoitzerako ikasketa planean ezartzen diren 240 ECTS kredituetatik, 24 aukerako irakasgaiei dagozkiela xedatzen du 3.2.c artikuluan.

Foru agindu horren 3.3 artikuluak ezartzen duenez, ikastetxeek beraiek prestatuko dute beren aukerako irakasgaiak eskaintzeko proposamena, Hezkuntza Departamentuak horren gainean ematen dituen jarraibideen arabera.

Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren urtarrilaren 26ko 4/2015 Ebazpenak Diseinuko Goi mailako Eskoletako aukerako irakasgaiak prestatzeko prozedura arautzen duten jarraibideak onetsi ditu, baita irakaskuntza horiek, behar bezala baimenduta, Nafarroako Foru Komunitatean ematen dituzten ikastetxe pribatuetakoak ere.

Ikusirik Arte Ikasketen Atalaren txostena, Corellako Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskolak aurkeztutako aukerako irakasgaiei buruzkoa, baita Hezkuntzako Ikuskapenaren txostena ere, haien aldekoa.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Corellako Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskolak proposatutako aukerako irakasgaien zerrenda onestea. Ebazpen honen eranskinean jaso dira.

2. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau eta eranskina honako hauei igortzea, behar dituzten ondorioak izan ditzaten: Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Giza Baliabideen Zerbitzuari, Antolamenduaren, Orientazioaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuari, Unibertsitateen Zerbitzuari, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuari, Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegoari, Arte Ikasketen Atalari eta Corellako Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskolari.

Iruñean, 2017ko ekainaren 20an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Roberto Pérez Elorza.

ERANSKINA

Diseinu grafikoa

1.–Proiektuen ikus-entzunezko aurkezpena: 6 kreditu.

2.–Koadernatze sortzailea: 6 kreditu.

3.–Zeramika muralaren lantegia: 6 kreditu.

Iragarkiaren kodea: F1707664