147. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak ekainaren 23an emandako 760/2017 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez 25.000 euroko gastua baimendu eta gauzazko laguntzen deialdia onetsi da, Nafarroako enpresek azaroan Chennain (India) eginen den “Navarra Wind Supply Meet” jardunaldian parte har dezaten. Laguntza horiek “de minimis” araubidearen babesean emanen dira.

Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). BDNS (identifikazioa): 353845.

Lehena.–Onuradunak.

Zentro teknologikoak edo sektore eolikoko enpresak.

Bigarrena.–Xedea.

Gauzazko laguntzak ematea, sektore eolikoan aritzen diren Nafarroako enpresek Nafarroako Gobernuak Indiako enpresekin antolatuko duen bileran batera parte har dezaten bultzatzeko; bilera Chennain eginen da, 2017ko azaroan, Nafarroako enpresei Indiara esportatzen laguntzeko asmoz.

Laguntzak bat datoz Nafarroako S3rekin (Smart Specialisation Strategy), eta Nafarroako Nazioarteko Planaren barnean daude.

Hirugarrena.–Zenbatekoa.

Deialdi honetara bideratu den zenbatekoa 25.000 eurokoa da, guztira.

Onuradunendako laguntzaren zenbatekoa honela kalkulatuko da: ekitaldiaren antolaketaren gastua zati hautatu diren enpresa onuradunen kopurua (gehienez ere, 20).

Laugarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.

Hilabete bat, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2017ko ekainaren 29an.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Iragarkiaren kodea: F1708410