147. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

225/2017 FORU AGINDUA, maiatzaren 31koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, organo beraren martxoaren 2ko 124/2016 Foru Agindua aldatzen duena. Haren bidez, Administrazioak Eskubide Sozialetako Departamentuko Segurtasun eta Osasun Batzordean dituen ordezkariak izendatu ziren.

Eskubide Sozialetako kontseilariaren martxoaren 2ko 124/2016 Foru Aginduaren bidez Administrazioak Eskubide Sozialetako Departamentuko Segurtasun eta Osasun Batzordean dituen ordezkariak izendatu ziren, apirilaren 20ko 135/1998 Foru Dekretuak, laneko arriskuei aurrea hartzeko araudia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen esparrura egokitzen duenak, xedatutakoa betez.

Departamentuko antolaketa arrazoiak tarteko, komeni da kideetako bat ordeztea, idazkari tekniko nagusia, hain zuzen, eta haren ordez Errealitate Sozialaren Behatokiaren eta Gizarte Politiken Plangintzaren eta Ebaluazioaren zuzendari nagusia izendatzea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, laneko arriskuen prebentziorako araudia Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen eremurako egokitzen duen apirilaren 20ko 135/1998 Foru Dekretuari dagokionez,

AGINDU DUT:

1. Eskubide Sozialetako Departamentuko Segurtasun eta Osasun Batzordean Administrazioaren ordezkari izendatzea Errealitate Sozialaren Behatokiaren eta Gizarte Politiken Plangintzaren eta Ebaluazioaren zuzendari nagusia, idazkari tekniko nagusiaren ordez.

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

3. Foru agindu hau Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari eta interesdunei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2017ko maiatzaren 31an.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, Miguel Laparra Navarro.

Iragarkiaren kodea: F1706998