147. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

500E/2017 FORU AGINDUA, ekainaren 22koa, Osasuneko kontseilariak emana. Honen bidez aldatzen da Nafarroako 2014-2020 Osasun Planaren eta Osasun Departamentuaren Estrategia batzuen Koordinazio Batzordea.

Osasuneko kontseilariaren maiatzaren 30eko 199E/2016 Foru Aginduaren bidez ezarri ziren Nafarroako 2014-2020 Osasun Planaren Koordinazio Batzordearen helburuak eta erantzukizunak.

Osasuneko kontseilariaren ekainaren 7ko 217E/2016 Foru Aginduaren bidez ezarri zen Minbizia Prebenitzeko eta Arreta Emateko Estrategia.

Osasuneko kontseilariaren ekainaren 17ko 274E/2016 Foru Aginduaren bidez ezarri ziren Nafarroan Denbora Gakoa Duten Larrialdiei Arreta Emateko Estrategiaren helburuak eta erantzukizunak.

Osasuneko kontseilariaren ekainaren 21eko 274E/2016 Foru Aginduaren bidez ezarri zen Osasun Mentalaren Arloko Prebentzioaren eta Arretaren Estrategia.

Osasuneko kontseilariaren ekainaren 21eko 277E/2016 Foru Aginduaren bidez ezarri ziren Helduen Artean Osasuna eta Autozainketak Sustatzeko Estrategiaren helburuak eta erantzukizunak.

Osasuneko kontseilariaren uztailaren 18ko 291E/2016 Foru Aginduaren bidez ezarri zen Nafarroako Foru Komunitateko Haur eta Nerabeen Arloko Prebentziorako eta Sustapenerako Estrategia.

Azkenik, Osasuneko kontseilariaren abenduaren 20ko 647E/2016 Foru Aginduaren bidez ezarri ziren Nafarroako 2014-2020 Osasun Planaren Kronikoen Estrategiaren Batzorde Teknikoaren helburuak eta erantzukizunak.

Plangintzarako, Ebaluaziorako eta Ezagutza Kudeatzeko Zerbitzuak txosten batean dio ezen, kontuan izanik zenbat denbora igaro den Nafarroako 2014-2020 Osasun Planaren Koordinazio Batzordea abiarazi zenetik, bidezkoa dela aldaketak egitea, zenbait eginkizun betetzeko izendatutako pertsonei dagokienez.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Osasuneko kontseilariaren maiatzaren 30eko 199E/2016 Foru Agindua aldatzea. Haren bidez ezarri ziren Nafarroako 2014-2020 Osasun Planaren Koordinazio Batzordearen helburuak eta erantzukizunak.

Osasuneko kontseilariaren maiatzaren 30eko 199E/2016 Foru Agindua aldatzen da (haren bidez ezarri ziren Nafarroako 2014-2020 Osasun Planaren Koordinazio Batzordearen helburuak eta erantzukizunak), honela: Alfredo Martínez Larrearen ordez, Begoña Flamarique Chocarro jarri da. Osasun Mentalaren Arloko Prebentzioaren eta Arretaren Estrategiaren arduraduna izanen da.

2. Osasuneko kontseilariaren ekainaren 7ko 217E/2016 Foru Agindua aldatzea. Foru agindu horren bidez ezarri zen Minbizia Prebenitzeko eta Arreta Emateko Estrategia.

Osasuneko kontseilariaren ekainaren 7ko 217E/2016 Foru Agindua aldatzen da (foru agindu haren bidez ezarri zen Minbizia Prebenitzeko eta Arreta Emateko Estrategia), honela: Isabel Sobejano Tornosen ordez, Vega García López jarri da Estrategiaren laguntza teknikoko eta Batzordeko kide gisa, eta Nieves Ascunce Elizaga, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Epidemiologiaren eta Osasun Prebentzioaren Zerbitzuko burua, izendatu da Minbiziaren Prebentziorako Programen koordinatzaile.

3. Osasuneko kontseilariaren ekainaren 17ko 274E/2016 Foru Agindua aldatzea. Foru agindu haren bidez ezarri ziren Nafarroan Denbora Gakoa Duten Larrialdiei Arreta Emateko Estrategiaren helburuak eta erantzukizunak.

Osasuneko kontseilariaren ekainaren 17ko 274E/2016 Foru Agindua aldatzen da (foru agindu haren bidez ezarri ziren Nafarroan Denbora Gakoa Duten Larrialdiei Arreta Emateko Estrategiaren helburuak eta erantzukizunak), honela: Jaime Gállego Culleréren ordez, Nuria Aymerich Soler jarri da, zeina Iktusaren Protokoloaren eta Abiarazte-Kodearen koordinatzaile teknikoa izanen baita aurrerantzean, eta Isabel Sobejano Tornosen ordez, Vega García López jarri da Osasun Planari laguntzeko Unitate Teknikoko kide gisa.

4. Osasuneko kontseilariaren ekainaren 21eko 274E/2016 Foru Agindua aldatzea. Foru agindu haren bidez ezarri zen Osasun Mentalaren Arloko Prebentzioaren eta Arretaren Estrategia.

Osasuneko kontseilariaren ekainaren 21eko 274E/2016 Foru Agindua aldatzen da (foru agindu haren bidez ezarri zen Osasun Mentalaren Arloko Prebentzioaren eta Arretaren Estrategia), honela: Osasun Mentalaren Arloko Prebentzioaren eta Arretaren Estrategiaren arduradun tekniko gisa izendatu da Osasun Mentaleko Kudeaketa Zuzendaritza duena, eta Begoña Flamarique Chocarroren ordez, Javier Antomás Osés jarri da. Hemendik aurrera Nahasmendu Mental Larriari Laguntza Soziosanitarioa Emateko Programaren koordinatzailea izanen da.

5. Osasuneko kontseilariaren ekainaren 21eko 277E/2016 Foru Agindua aldatzea. Foru agindu haren bidez ezarri ziren Helduen Artean Osasuna eta Autozainketak Sustatzeko Estrategiaren helburuak eta erantzukizunak.

Osasuneko kontseilariaren ekainaren 21eko 277E/2016 Foru Agindua aldatzen da (foru agindu haren bidez ezarri ziren Helduen Artean Osasuna eta Autozainketak Sustatzeko Estrategiaren helburuak eta erantzukizunak), honela: Arantxa Legarra Zubiríaren ordez, Amaia Aguas Torres jarri da, zeina izanen baita Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Autozainketetako eta Pazienteen/Osasunaren Eskolako koordinatzaile.

6. Osasuneko kontseilariaren uztailaren 18ko 291E/2016 Foru Agindua aldatzea. Foru agindu haren bidez ezarri zen Nafarroako Foru Komunitateko Haur eta Nerabeen Arloko Prebentziorako eta Sustapenerako Estrategia.

Osasuneko kontseilariaren uztailaren 18ko 291E/2016 Foru Agindua aldatzen da (foru agindu haren bidez ezarri zen Nafarroako Foru Komunitateko Haur eta Nerabeen Arloko Prebentziorako eta Sustapenerako Estrategia), honela: Nafarroako Foru Komunitateko Haur eta Nerabeen Arloko Prebentziorako eta Sustapenerako Estrategiaren Batzorde Teknikoko kide gisa gehitu dira María Presentación Bustince Beorlegui eta Manuela Sánchez Echenique, Oinarrizko Osasun Laguntzaren ordezkari.

7. Osasuneko kontseilariaren abenduaren 20ko 674E/2016 Foru Agindua aldatzea. Foru agindu haren bidez ezarri ziren Nafarroako 2014-2020 Osasun Planaren Kronikoen Estrategiaren Batzorde Teknikoaren helburuak eta erantzukizunak.

Osasuneko kontseilariaren abenduaren 20ko 674E/2016 Foru Agindua aldatzen da (foru agindu haren bidez ezarri ziren Nafarroako 2014-2020 Osasun Planaren Kronikoen Estrategiaren Batzorde Teknikoaren helburuak eta erantzukizunak), honela: Gregorio Tiberio Lópezen ordez, María Ruiz Castellano jarri da, zeina izanen baita Paziente Pluripatologikoei Arreta Emateko Estrategiaren arduradun, eta Batzorde Teknikoko kide izatetik kenduko da “Osasunbidea–Nafarroako Osasun Zerbitzuko Osasun Laguntzaren Eraginkortasun eta Segurtasunerako Zerbitzuko gizarte-langilea” adierazpena.

8. Emandako zerbitzuak eta izandako ardura eskertzea orain arteko batzordekideei.

9. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2017ko ekainaren 22an.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.

Iragarkiaren kodea: F1707738