146. ALDIZKARIA - 2017ko uztailaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

487E/2017 EBAZPENA, uztailaren 19koa, Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusiak emana, Iruñeko Alde Zaharra turismo ugariko eremutzat deklaratzen duena uztailaren 1aren eta abuztuaren 31ren arteko aldirako, bi egun horiek barne, merkataritzako ordutegien ondorioetarako.

Lehena.–Merkataritzako Ordutegiei buruzko abenduaren 21eko 1/2004 Legearen 5. artikuluak ordutegien araubide berezia duten establezimenduak ezartzen ditu; horren 1. idatz-zatian xedatutakoaren arabera, Estatu osoan turismo ugariko eremuetako establezimenduek, besteak beste, askatasun osoa dute jendaurreko egutegia eta ordutegia ezartzeko.

Bestaldetik, artikulu horren 4. idatz-zatiak xedatzen du ezen autonomia erkidegoek, aipatutako idatz-zatian ezarritakoaren ondorioetarako eta udalek proposatuta, beren lurraldean turismo ugariko eremuak zehaztuko dituztela. Udalerri osoan edo horren zati batean idatz-zati horretan ezarritako inguruabarretako bat gertatzen denean, turismo ugariko eremutzat hartuko da.

Halaber, idatz-zati horretan ezarritakoaren arabera, turismo ugariko eremutzat deklaratzeko proposamenean udal interesdunak denboraren edo lurraldearen aldetik mugaren bat sartzen badu, horren arrazoiak justifikatu beharko ditu, merkataritzako eta turismoko interesen arabera eta kontsumitzaileen mesedetan.

Artikulu horren 5. idatz-zatian ezarritakoaren arabera, 100.000 biztanletik gorako udalerrietan, aurreko urtean 600.000 ostatu-gau baino gehiago erregistratu baldin badira, turismo ugariko eremu bat deklaratuko da, gutxienez, 1/2004 Legean aurreikusitako irizpideak aplikatuta. Datu estatistiko horiek lortzeko, Estatistikako Institutu Nazionalaren argitalpenak eta Estatuko Portuenak erabiliko dira.

Horrez gain, idatz-zati horrek adierazten du ezen sei hilabeteko epean, datu horiek argitaratzen direnetik, aurreko paragrafoan adierazitako inguruabarrak hartzen dituen udalerri batean turismo ugariko eremu bat ere ez bada deklaratu, horrelako eremutzat udalerri osoa deklaratu dela ulertuko da, eta merkatariek askatasun osoa izanen dute urte osoan establezimenduak irekitzeko.

Bigarrena.–Estatistikako Institutu Nazionalak hotelen okupazioaren inkesta argitaratu zuen 2017ko urtarrilaren 23an. Horri jarraikiz, Iruñean 615.939 ostatu-gau erregistratu ziren 2016an.

Hirugarrena.–Iruñeko Udalak, 2017ko uztailaren 5ean, proposamen bat aurkeztu du Iruñeko Alde Zaharra turismo ugariko eremutzat deklaratzeko uztailaren 1aren eta abuztuaren 31ren arteko aldirako, bi egun horiek barne, lan arloko araudian eta lan hitzarmen kolektibo aplikagarrietan ezarritakoa betetzearen ondoriozko mugak galarazi gabe.

Laugarrena.–Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuak proposamena aztertu du, eta uste du behar bezala justifikatuta dagoela turismo ugariko eremuaren mugapena, denboraren zein lurraldearen aldetik, eta, gainera, mugapen horrek premiaren eta proportzionaltasunaren printzipioak betetzen dituela; horregatik, Iruñeko Udalak egindako proposamenaren alde dago.

Horrenbestez, Garapen Ekonomikorako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen urtarrilaren 11ko 1/2017 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Iruñeko Alde Zaharra turismo ugariko eremutzat deklaratzea uztailaren 1aren eta abuztuaren 31ren arteko aldirako, bi egun horiek barne, merkataritzaren ondorioetarako.

2. Ondorio horietarako, Iruñeko Alde Zaharreko kaleak zerrendatzen dira ebazpen honen eranskinean.

3. Ebazpen hau Iruñeko Udalari jakinaraztea.

4. Ebazpen hau eta dagokion eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen hau balioduna izanen da ebazpena justifikatzen duten inguruabarrak eta ebazpena oinarritzen duen araudia indarrean dauden bitartean, lan arloko araudian eta lan hitzarmen kolektibo aplikagarrietan ezarritakoa betetzearen ondoriozko mugak galarazi gabe.

6. Adieraztea ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen, eta horren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Garapen Ekonomikorako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean. Administrazio Publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dute, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, horrek galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2017ko uztailaren 19an.–Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusia, Maitena Ezkutari Artieda.

ERANSKINA

BIDE MOTA

IZENA

ZOKOA

ADUANAKO ZOKOA (bikoitiak, 14tik 18ra; hau da, zoko osoa)

KALEA

AHUMADA DUKEA

KALEA

ALDAPA (bakoitiak, 1etik 5era; bikoitiak, 2tik 6ra)

KALEA

FLORENCIO DE ANSOLEAGA (bakoitiak, 9tik 39ra; bikoitiak, 4tik 26ra)

PASEALEKUA

ARAZURI DOKTOREA (E/G)

INGURABIDEA

BARBAZÁN APEZPIKUARENA (bikoitiak, 2; hau da, ingurabide osoa)

KALEA

BARQUILLEROS

ZOKOA

BELENETAKO ZOKOA (E/G)

PLAZA

BURGOEN PLAZA

KALEA

CALCETEROS

KALEA

CALDERERÍA (bakoitiak, 1etik 21era)

KALEA

CALDERERÍA (bikoitiak, 2tik 42ra)

KALEA

CAMPANA

KALEA

CARMEN (bakoitiak, 1etik 35era)

KALEA

CARMEN (bikoitiak, 2tik 36ra)

PLAZA

GAZTELUKO PLAZA (bakoitiak, 1etik 19ra eta 23tik 49ra; bikoitiak, 2tik 48ra)

KALEA

TXAPITELA

KALEA

ZIUDADELA

KALEA

COMEDIAS (bakoitiak)

KALEA

COMEDIAS (bikoitiak)

KALEA

COMPAÑÍA

PLAZA

COMPAÑÍA

PLAZA

KONTSEILUKO PLAZA (bakoitiak, 3)

PLAZA

KONTSEILUKO PLAZA (bikoitiak, 2)

PLAZA

UDALETXE PLAZA (bakoitiak, 1)

PLAZA

UDALETXE PLAZA (bakoitiak, 3tik 5era; bikoitiak, 4tik 6ra)

PLAZA

UDALETXE PLAZA (bikoitiak, 2)

KALEA

CURIA

KALEA

DESCALZOS (bakoitiak, 1etik 83ra; bikoitiak, 54tik 82ra)

KALEA

DESCALZOS (bikoitiak, 2 eta 22tik 52ra)

KALEA

DORMITALERÍA (bakoitiak, 1etik 15era; bikoitiak, 4tik 40ra)

KALEA

DORMITALERÍA (bikoitiak, 46tik 74ra)

KALEA

MAIATZAREN BIA

KALEA

HILARIÓN ESLAVA (bakoitiak, 1etik 5era)

KALEA

HILARIÓN ESLAVA (bikoitiak, 2tik 12ra)

KALEA

HILARIÓN ESLAVA (bakoitiak, 11tik 13ra; bikoitiak, 26tik 32ra)

KALEA

HILARIÓN ESLAVA (bakoitiak, 7tik 9ra)

KALEA

HILARIÓN ESLAVA (bikoitiak, 14tik 24ra)

ZEHARKALEA

ESPOZ Y MINA (E/G)

KALEA

ESPOZ Y MINA (bakoitiak, 1etik 17ra)

KALEA

ESTAFETA (bakoitiak, 1etik 81era)

KALEA

ESTAFETA (bakoitiak, 83tik 87ra)

KALEA

ESTAFETA (bikoitiak, 2tik 76ra)

KALEA

JOAQUÍN JARAUTA (bakoitiak, 1etik 37ra eta 43tik 45era; bikoitiak, 2tik 26ra)

KALEA

JOAQUÍN JARAUTA (bakoitiak, 55etik 89ra)

KALEA

JOAQUÍN JARAUTA (bikoitiak, 28tik 100era)

KALEA

XABIER (bakoitiak, 1etik 9ra; bikoitiak, 2tik 8ra)

KALEA

XABIER (bakoitiak, 9Btik 13ra)

KALEA

XABIER 9Btik 13ra

KALEA

XABIER (bikoitiak, 10etik 20ra)

KALEA

JOAN LABRITEKOA

KALEA

DINDATXIKIA

KALEA

MAÑUETA

KALEA

NAGUSIA (bakoitiak, 1etik 49ra)

KALEA

NAGUSIA (bakoitiak, 51tik 91ra)

KALEA

NAGUSIA (bikoitiak, 2tik 32ra)

KALEA

NAGUSIA (bikoitiak, 34tik 74ra)

KALEA

MERCADERES (bakoitiak, 1etik 33ra)

KALEA

MERCADERES (bikoitiak, 12tik 18ra)

KALEA

MERCADERES (bikoitiak, 2tik 10era)

KALEA

MERKATUKO KALEA

KALEA

MERCED

KALEA

NAVARRERÍA (bakoitiak, 1etik 19ra)

KALEA

NAVARRERÍA (bakoitiak, 21etik 39ra; bikoitiak, 2tik 22ra)

KALEA

BERRIA (bakoitiak, 1etik 59ra; bikoitiak, 2tik 28ra)

KALEA

BERRIA (bakoitiak, 63tik 127ra; bikoitiak, 28Btik 32ra)

KALEA

JAUREGIKO ALDAPAKO KALEA

KALEA

POZO BLANCO (bakoitiak, 1etik 19ra)

KALEA

POZO BLANCO (bikoitiak, 2tik 28ra)

KALEA

ERREKOLETEN KALEA

PLAZA

ERREKOLETEN PLAZA (E/G)

KALEA

REDÍN

PASEALEKUA

REDÍN

KALEA

SALSIPUEDES (bakoitiak, 1; hau da, kale osoa)

KALEA

SAN AGUSTIN (bikoitiak, 2tik 38ra)

KALEA

SAN AGUSTIN (bakoitiak, 1etik 21era; bikoitiak, 38tik 40ra)

KALEA

SAN ANTON (bikoitiak, 2tik 72ra)

KALEA

SAN ANTON (bakoitiak, 1etik 7ra)

KALEA

SAN ANTON (bakoitiak, 11tik 73ra)

KALEA

SAN FRANTZISKO

PLAZA

SAN FRANTZISKO (E/G)

KALEA

SAN GREGORIO

PLAZA

SAN JOSE

KALEA

SAN LORENTZO

KALEA

SAN MIGEL (bikoitiak, 4tik 22ra)

KALEA

SAN MIGEL (bakoitiak, 1etik 23ra)

KALEA

SAN MIGEL (bikoitiak, 2)

PLAZA

SAN NIKOLAS (E/G)

KALEA

SAN NIKOLAS (bakoitiak, 1; bikoitiak, 2tik 4ra)

KALEA

SAN NIKOLAS (bakoitiak, 3tik 41era; bikoitiak, 10etik 76ra)

ZOKOA

SAN NIKOLAS

KALEA

SAN SATURNINO (bikoitiak, 2tik 22ra)

KALEA

SAN SATURNINO (bakoitiak, 1)

PLAZA

SANTA ANA (E/G)

PLAZA

ANDRE MARIA ERREGINA (bikoitiak, 2)

PLAZA

ANDRE MARIA ERREGINA (bakoitiak, 1etik 3ra)

PLAZA

DONE JAKUE

KALEA

SANDUANDIA (bakoitiak, 1etik 11ra)

KALEA

SANDUANDIA (bikoitiak, 2tik 4ra)

KALEA

SAN DOMINGO (bakoitiak, 19tik 43ra)

KALEA

SAN DOMINGO (bikoitiak, 2tik 10era)

PASEALEKUA

SARASATE (bikoitiak, 2)

PASEALEKUA

SARASATE (bikoitiak, 20tik 38ra)

PASEALEKUA

SARASATE (bikoitiak, 4tik 18ra)

KALEA

TACONERA

KALEA

TELLERIA (bakoitiak, 1etik 25era)

KALEA

TELLERIA (bakoitiak, 27tik 43ra; bikoitiak, 2tik 40ra)

PLAZA

O-KO ANDRE MARIA

KALEA

ZAPATERÍA (bakoitiak, 1etik 19ra)

KALEA

ZAPATERÍA (bakoitiak, 21etik 53ra)

KALEA

ZAPATERÍA (bikoitiak, 2tik 62ra)

Iragarkiaren kodea: F1708888