146. ALDIZKARIA - 2017ko uztailaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2017ko uztailaren 19an hartua, Uitziko Kontzejuko Kudeaketa Batzordea izendatzen duena.

Urriaren 21eko 244/2015 Foru Dekretuaren bidez deialdia egin zen martxoaren 25eko 21/2015 Foru Dekretuaren bidez deitutako hauteskundeetan hautagai zerrendarik aurkeztu ez zen kontzejuetan hauteskunde partzialak egiteko; bigarren deialdi horretan ere Uitziko Kontzejuan hautagai zerrendarik aurkeztu ez denez, beharrezkoa da, Nafarroako Kontzejuetako hauteskunde prozesua arautzen duen martxoaren 16ko 12/1991 Foru Legearen 16.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Nafarroako Gobernuak izenda ditzala Uitziko Kontzejuko Kudeaketa Batzordea osatuko duten kideak. Kide horiek beren artean aukeratuko dute Kudeaketa Batzordeko burua.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak proposatuta,

ERABAKI DU:

1. Uitziko Kontzejuko Kudeaketa Batzordeko kideak izendatzea. Honako hauek dira: María Carmen Labayen Alduncin andrea, Miguel María Irurtia Olano jauna, Mikel José Oreja Erroz jauna, Laida Zabaleta Iraizoz andrea eta Ana Aroma Arandia andrea. Kide horiek beren artean aukeratuko dute Kudeaketa Batzordeko burua.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Erabaki hau Uitziko Kontzejuari jakinaraztea.

Iruñean, 2017ko uztailaren 19an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari idazkaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1708850