146. ALDIZKARIA - 2017ko uztailaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak uztailaren 14an emandako 829/2017 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez laguntzak emateko oinarri arautzaileak ezarri eta 2017ko deialdia onetsi da, Nafarroako nekazaritzako elikagaien kalitate figurak kudeatzeko entitateek kalitatea bermatzeko jarduerak egin ditzaten. Laguntzak “de minimis” araubidearen babesean emanen dira.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/index): BDNS identifikazioa: 355692.

Iruñean, 2017ko uztailaren 14an.–Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Gil Jordán.

Iragarkiaren kodea: F1708704