146. ALDIZKARIA - 2017ko uztailaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

204/2017 EBAZPENA, uztailaren 13koa, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak emana, ebaluazio batzordea izendatzen duena 50.000 eurotik gorako aurrekontua duten arte eszenikoetako eta musikako arte-proiektuetarako (ARTEM 50K+) diru-laguntzak emateko 2017-2018ko deialdian.

Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak maiatzaren 30ean emandako 21E/2017 Foru Aginduaren bidez, oinarri arautzaileak onetsi ziren 50.000 eurotik gorako aurrekontua duten arte eszenikoetako eta musikako arte-proiektuetarako (ARTEM 50K+) diru-laguntzak emateko 2017-2018ko deialdirako. Haren bidez, bestetik, oinarri arautzaile horiek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agindu zen.

Deialdi horren oinarrietan ezarri zenez, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak izendatutako batzorde batek baloratuko ditu aurkeztutako eskaerak.

Kultur Ekintza Zerbitzuak txostena egin du, eta hartan, aurkeztutako eskaeren balorazioa egin behar duen batzordeko kideen izendapena proposatu da 50.000 eurotik gorako aurrekontua duten arte eszenikoetako eta musikako arte-proiektuetarako (ARTEM 50K+) diru-laguntzak emateko 2017-2018ko deialdirako.

Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 9ko 199/2015 Foru Dekretuak eman dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 50.000 eurotik gorako aurrekontua duten arte eszenikoetako eta musikako arte-proiektuetarako (ARTEM 50K+) diru-laguntzak emateko 2017-2018ko deialdiaren ebaluazio batzordeko kide hauek izendatzea:

–Dori López Jurío andrea, Kultur Ekintza Zerbitzuko zuzendaria. Batzordeko burua izanen da. Hura izaterik ez bada, Joaquim Llansó Sanjuan, Artxiboen Zerbitzuko zuzendaria.

–Patrick Ullate García jauna, zerbitzu horretako teknikaria. Batzordeko idazkaria izanen da. Hura izaterik ez bada, M.ª Jose Redín Armañanzas, zerbitzu bereko teknikaria.

–Yolanda Osés Pérez andrea, Arte Sorkuntzaren eta Hedapenaren Ataleko burua. Batzordekidea izanen da. Hura izaterik ez bada, M.ª Carnen Oroz Iribarren, Kultura Sustapenaren eta Berrikuntzaren Ataleko burua.

–Ramo Barrena Figueroa andrea, NUPeko kidea.

–Manuel Motilva Albericio jauna, Tuterako kultura kudeatzailea.

–Félix Palomero González jauna, Baluarte Fundazioaren kudeatzailea.

–Fernando Sáez de Ugarte Balza jauna, Dantzaz taldeko kidea.

–José Vicente Urabayen Azpilicueta jauna, Nafarroako Kultura Kontseiluko kidea eta, hura izaterik ez bada, Ana Telletxea Koxkolin andrea, aipatu kontseiluko kidea hori ere.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta aditzera ematea haren kontra bidezko dela gora jotzeko errekurtsoa paratzea, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2017ko uztailaren 13an.–Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusia, Fernando Pérez Gómez.

Iragarkiaren kodea: F1708758