146. ALDIZKARIA - 2017ko uztailaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

198/2017 EBAZPENA, uztailaren 11koa, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak emana, ebaluazio batzordea izendatzen duena gehienez 50.000 euroko aurrekontua duten arte eszenikoetako eta musikako arte-proiektuetarako (ARTEM 50K-) diru-laguntzak emateko 2017ko deialdian.

Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariaren apirilaren 26ko 17E/2017 Foru Aginduaren bidez, oinarri arautzaileak onetsi ziren gehienez 50.000 euroko aurrekontua duten arte eszenikoetako eta musikako arte-proiektuetarako (ARTEM 50K-) diru-laguntzak emateko 2017ko deialdirako. Haren bidez, bestetik, oinarri arautzaile horiek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agindu zen.

Deialdi horren oinarrietan ezarri zenez, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak izendatutako batzorde batek baloratuko ditu aurkeztutako eskaerak.

Kultur Ekintza Zerbitzuak txostena egin du, eta hartan, aurkeztutako eskaeren balorazioa egin behar duen batzordeko kideen izendapena proposatu da gehienez 50.000 euroko aurrekontua duten arte eszenikoetako eta musikako arte-proiektuetarako (ARTEM 50K-) diru-laguntzak emateko 2017ko deialdirako.

Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 9ko 199/2015 Foru Dekretuak eman dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Gehienez 50.000 euroko aurrekontua duten arte eszenikoetako eta musikako arte-proiektuetarako (ARTEM 50K-) diru-laguntzak emateko 2017ko deialdiaren ebaluazio batzordeko kide hauek izendatzea:

–Dori López Jurío andrea, Kultur Ekintza Zerbitzuko zuzendaria. Batzordeko burua izanen da. Hura izaterik ez bada, Joaquim Llansó Sanjuan, Artxiboen Zerbitzuko zuzendaria.

–Patrick Ullate García jauna, zerbitzu horretako teknikaria. Batzordeko idazkaria izanen da. Hura izaterik ez bada, M.ª Jose Redín Armañanzas, zerbitzu bereko teknikaria.

–Yolanda Osés Pérez andrea, Arte Sorkuntzaren eta Hedapenaren Ataleko burua. Batzordekidea izanen da. Hura izaterik ez bada, M.ª Carnen Oroz Iribarren, Kultura Sustapenaren eta Berrikuntzaren Ataleko burua.

–Rebeca Esnaola Bermejo andrea, Nafarroako Kultur Kudeaketako Profesionalen Elkarteko kidea. Batzordekidea izanen da. Hura izaterik ez bada, Patricia Cifrián Ruiz de Alda, aipatu elkarteko kidea hori ere.

–Javier Paz Jiménez jauna, Nafarroako Kultur Kudeaketako Profesionalen Elkarteko kidea. Batzordekidea izanen da. Hura izaterik ez bada, Oswald Tanco Jurío, aipatu elkarteko kidea hori ere.

–Covadonga Romero Blázquez andrea, UHUNeko idazkaria. Batzordekidea izanen da.

–Ana Telletxea Koxkolin andrea, Nafarroako Kultura Kontseiluko kidea. Batzordekidea izanen da. Hura izaterik ez bada, Ainhoa Aguirre Lasa, aipatu kontseiluko kidea hori ere.

–Jokin Zabalza Díez jauna, Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko kidea. Batzordekidea izanen da.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta aditzera ematea haren kontra bidezko dela gora jotzeko errekurtsoa paratzea, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2017ko uztailaren 11n.–Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusia, Fernando Pérez Gómez.

Iragarkiaren kodea: F1708759