146. ALDIZKARIA - 2017ko uztailaren 31

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Lodosako Ubideko ura erabiltzeko
2017ko tarifa onesteko proposamena

Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduaren 309. artikuluan (apirilaren 11ko 1986/1986 Errege Dekretua, 1986ko 103. Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, apirilaren 30ean) eta ur konfederazioen lehendakaritzen mendeko egitura organikoa zehazten duen uztailaren 28ko 984/1989 Errege Dekretuaren 5. artikuluan xedatutakoarekin bat, Ebroko Ur Konfederazioko Zuzendaritza Teknikoko 1. Ustiapen Zerbitzuak Lodosako Ubideko ura erabiltzeko 2017ko tarifaren kalkulua eta azterlan teknikoa eta ekonomikoa egin zituen, eta azken horretan 1. Ustiapen Batzordeak parte hartu zuen (2017ko martxoaren 22ko bilkura).

Hori guztia ikusirik, Ur Konfederazio honetako Zuzendaritza Teknikoak, 2017ko apirilaren 20an, Lodosako Ubideko ura erabiltzeko 2017ko tarifaren proposamena onetsi zuen, Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduaren 309. artikuluan aurreikusitako ondorioak sortzeko eta proposamena jendaurrean jartzeko.

Horretarako, 2017ko maiatzaren 12an, 18an eta 26an Errioxako, Zaragozako eta Nafarroako aldizkari ofizialetan argitaratu zen iragarki bat, Lodosako Ubideko ura erabiltzeko 2017ko tarifa jasotzen duen balio proposamen hau hamabost egun baliodunetan jendaurrean jartzeko erabakiari buruzkoa:

1.–Hektareak, ureztalurretan: 33,32772480 euro/hektarea.

2.–Hektareak, neguko ureztalurretan (%30): 9,99831744 euro/hektarea.

3.–Metro kubikoak, ureztalurretan 0,00566672 euro/metro kubikoa.

4.–Metro kubikoak, horniduran eta industrian erabiltzeko, 0,05416747 euro/metro kubikoa.

Iragarkia argitaratu zenetik aipatutako epea iragan delarik erreklamaziorik aurkeztu gabe, Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduaren 309. artikuluan (apirilaren 11ko 1986/1986 Errege Dekretua) eta Uren Legearen Testu Bategina onetsi zuen uztailaren 2ko 1/2001 Legegintzako Errege Dekretuaren 30.d) eta 30.e) artikuluen eta Uraren Administrazio Publikoaren Erregelamendua eta Ur Plangintza onetsi zuen uztailaren 29ko 927/1988 Errege Dekretuaren 33.2.i) artikuluaren bidez emandako eskumenaz baliatuz, burutza honek erabaki du Lodosako Ubideko ura erabiltzeko 2017ko tarifa onestea, jendaurrean jarritako proposamenarekin bat.

Ur Jabari Publikoaren Erregelamenduaren 313. artikuluan xedatutakoarekin bat, ebazpen hau ekonomiko administratiboa da eta, beraz, haren kontra berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izanen da, hautazkoa, edo erreklamazio ekonomiko administratiboa; erreklamazioaren kasuan Aragoiko Auzitegi Ekonomiko Administratibora igorriko da. Aurkaratzeko bi bideak ezin dira aldi berean erabili. Bi errekurtsoak Ebroko Ur Konfederazioan aurkeztu beharko dira, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo hilabetean, Tributuei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorraren 222., 223., 225., 229. eta 235. artikuluetan ezarritakoaz baliatuz.

Zaragozan, 2017ko ekainaren 30ean.–Idazkari nagusia, M.ª Dolores Pascual Vallés.

Iragarkiaren kodea: E1708506