146. ALDIZKARIA - 2017ko uztailaren 31

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Esako urtegia erregulatzeko 2017ko kanonaren onespena

Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduaren 302. artikuluan (apirilaren 11ko 1986/1986 Errege Dekretua, 1986ko 103. Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, apirilaren 30ean) eta ur konfederazioen lehendakaritzen mendeko egitura organikoa zehazten duen uztailaren 28ko 984/1989 Errege Dekretuaren 5. artikuluan xedatutakoarekin bat, Ebroko Ur Konfederazioko Zuzendaritza Teknikoko 3. Ustiapen Zerbitzuak Esako urtegia erregulatzeko 2017ko kanonaren kalkulua eta azterlan teknikoa eta ekonomikoa egin zituen, eta azken horretan 15. Ustiapen Batzordeak parte hartu zuen (2017ko martxoaren 22ko bilkura).

Hori guztia ikusirik, Ur Konfederazio honetako Zuzendaritza Teknikoak, 2017ko martxoaren 29an, Esako urtegia erregulatzeko 2017ko kanonaren proposamena onetsi zuen, Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduaren 302. artikuluan aurreikusitako ondorioak sortzeko eta proposamena jendaurrean jartzeko.

Horretarako, 2017ko maiatzaren 18an eta 26an Zaragozako eta Nafarroako aldizkari ofizialetan argitaratu zen iragarki bat, Esako urtegia erregulatzeko 2017ko kanonak jasotzen duen balio proposamen hau hamabost egun baliodunetan jendaurrean jartzeko erabakiari buruzkoa:

A) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Bardeako Ubidetik hartzeko kontzesioa badute, 4,5126402238 euro ordainduko dituzte hektareako, erregulazio kanon gisa.

B) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Aragoi ibaitik hartzeko kontzesioa Esako presa egin aurrekoa badute, 0,5532757878 euro ordainduko dituzte hektareako, Esako urtegiaren erregulazio kanon gisa.

C) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Aragoi ibaitik hartzeko kontzesioa Esako presa egin ondokoa badute, 3,0084268158 euro ordainduko dituzte hektareako, Esako urtegiaren erregulazio kanon gisa.

D) Ebroko Ardatza Esako urtegiaren erregulazioaren onuraduntzat joko da eta 0,00 euro ordainduko ditu. Zenbateko hori kontuan hartuko da Ebroko urtegiaren erregulazio kanona kalkulatzeko orduan.

E) Bardeako Ubideko zentraletan aprobetxamenduak dituzten erabiltzaile hidroelektrikoek 0,0011281601 euro ordainduko dituzte kWh-ko, Esako presaren erregulazio kanon gisa.

F) Erabiltzaile hidroelektrikoek, kontzesioa Aragoi ibaian, Irati ibaiarekiko elkargunea baino gorago eta presaren erregulazioa baino lehenagotik dutenek, 0,0005535384 euro ordainduko dituzte kWh-ko, Esako presaren erregulazio kanon gisa.

G) Erabiltzaile hidroelektrikoek, kontzesioa Aragoi ibaian badute, Irati ibaiarekiko elkargunea baino beherago eta presaren erregulazioa baino lehenagotik, 0,0002643381 euro ordainduko dituzte kWh-ko, Esako presaren erregulazio kanon gisa.

H) Ura horniduretarako eta kontsumitu gabe industriarako erabiltzen dutenek eta ura Bardeako Ubidetik hartzen dutenek, 0,0028204001 euro ordainduko dituzte metro kubikoko, Esako urtegiaren erregulazio kanon gisa.

I) Hornidurarako eta kontsumitu gabe industriarako erabiltzeko kontzesioa dutenek eta ura Aragoi ibaitik hartzen dutenek, 0,0018802668 euro ordainduko dituzte metro kubikoko, Esako urtegiaren erregulazio kanon gisa.

J) Kontsumitu gabe erabiltzeko kontzesioa dutenek eta ura Aragoi ibaitik, Irati ibaiarekiko elkargunea baino gorago, hartzen dutenek, 0,0002820400 euro ordainduko dituzte metro kubikoko, Esako urtegiaren erregulazio kanon gisa.

K) Kontsumitu gabe erabiltzeko kontzesioa dutenek eta ura Aragoi ibaitik, Irati ibaiarekiko elkargunea baino beherago, hartzen dutenek, 0,0001880267 euro ordainduko dituzte metro kubikoko, Esako urtegiaren erregulazio kanon gisa.

L) Estatuak, obren onuraduna den aldetik (uholdeen kontrako babesa eta gainerako onura orokorrak), 284.173,13 euro ordainduko dizkio erakunde kudeatzaileari, erregulazio kanon gisa.

Iragarkia argitaratu zenetik aipatutako epea iragan delarik erreklamaziorik aurkeztu gabe, Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduaren 302. artikuluan (apirilaren 11ko 1986/1986 Errege Dekretua) eta Uren Legearen Testu Bategina onetsi zuen uztailaren 2ko 1/2001 Legegintzako Errege Dekretuaren 30.d) eta 30.e) artikuluen eta Uraren Administrazio Publikoaren Erregelamendua eta Ur Plangintza onetsi zuen uztailaren 29ko 927/1988 Errege Dekretuaren 33.2.i) artikuluaren bidez emandako eskumenaz baliatuz, burutza honek erabaki du Esako urtegia erregulatzeko 2017ko kanona onestea, jendaurrean jarritako proposamenarekin bat.

Ur Jabari Publikoaren Erregelamenduaren 313. artikuluan xedatutakoarekin bat, ebazpen hau ekonomiko administratiboa da eta, beraz, haren kontra berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izanen da, hautazkoa, edo erreklamazio ekonomiko administratiboa; erreklamazioaren kasuan Aragoiko Auzitegi Ekonomiko Administratibora igorriko da. Aurkaratzeko bi bideak ezin dira aldi berean erabili. Bi errekurtsoak Ebroko Ur Konfederazioan aurkeztu beharko dira, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo hilabetean, Tributuei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorraren 222., 223., 225., 229. eta 235. artikuluetan ezarritakoaz baliatuz.

Zaragozan, 2017ko ekainaren 30ean.–Idazkari nagusia, M.ª Dolores Pascual Vallés.

Iragarkiaren kodea: E1708504