146. ALDIZKARIA - 2017ko uztailaren 31

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

El Val urtegia erregulatzeko 2017ko kanonaren onespena

Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduaren 302. artikuluan (apirilaren 11ko 1986/1986 Errege Dekretua, 1986ko 103. Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, apirilaren 30ean) eta ur konfederazioen lehendakaritzen mendeko egitura organikoa zehazten duen uztailaren 28ko 984/1989 Errege Dekretuaren 5. artikuluan xedatutakoarekin bat, Ebroko Ur Konfederazioko Zuzendaritza Teknikoko 1. Ustiapen Zerbitzuak El Val urtegia erregulatzeko 2017ko kanonaren kalkulua eta azterlan teknikoa eta ekonomikoa egin zituen, eta azken horretan 4. Ustiapen Batzordeak parte hartu zuen (2017ko martxoaren 22ko bilkura).

Hori guztia ikusirik, Ur Konfederazio honetako Zuzendaritza Teknikoak, 2017ko apirilaren 20an, El Val urtegia erregulatzeko 2017ko kanonaren proposamena onetsi zuen, Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduaren 302. artikuluan aurreikusitako ondorioak sortzeko eta proposamena jendaurrean jartzeko.

Horretarako, 2017ko maiatzaren 18an, 22an eta 26an Zaragozako, Soriako eta Nafarroako aldizkari ofizialetan argitaratu zen iragarki bat, El Val urtegia erregulatzeko 2017ko kanonak jasotzen duen balio proposamen hau hamabost egun baliodunetan jendaurrean jartzeko erabakiari buruzkoa:

1.–Hektareak, urtegia eraiki aurreko ureztalurrak: 14,27591511 euro/hektarea.

2.–Metro kubikoak, urtegia eraiki aurreko ureztalurrak: 0,00162618 euro/hektarea.

3.–Metro kubikoak, urtegia eraiki aurreko horniduran, 0,01240854 euro/metro kubikoa.

4.–Metro kubikoak, kontsumitu gabe industrian erabiltzeko, 0,00620427 euro/metro kubikoa.

5.–Hektareak, urtegia eraiki ondoko ureztalurrak: 99,26832725 euro/hektarea.

6.–Metro kubikoak, urtegia eraiki ondoko horniduran, 0,06204270 euro/metro kubikoa.

7.–Metro kubikoak, kontsumituz industrian erabiltzeko, 0,06204270 euro/metro kubikoa.

8.–Hektareak, Iruesko erretenaren ureztalurretan: 0,21128354 euro/hektarea.

9.–Metro kubikoak, Iruesko erretenaren ureztalurretan, 0,00002405 euro/metro kubikoa.

Iragarkia argitaratu zenetik aipatutako epea iragan delarik erreklamaziorik aurkeztu gabe, Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduaren 302. artikuluan (apirilaren 11ko 1986/1986 Errege Dekretua) eta Uren Legearen Testu Bategina onetsi zuen uztailaren 2ko 1/2001 Legegintzako Errege Dekretuaren 30.d) eta 30.e) artikuluen eta Uraren Administrazio Publikoaren Erregelamendua eta Ur Plangintza onetsi zuen uztailaren 29ko 927/1988 Errege Dekretuaren 33.2.i) artikuluaren bidez emandako eskumenaz baliatuz, burutza honek erabaki du El Val urtegia erregulatzeko 2017ko kanona onestea, jendaurrean jarritako proposamenarekin bat.

Ur Jabari Publikoaren Erregelamenduaren 313. artikuluan xedatutakoarekin bat, ebazpen hau ekonomiko administratiboa da eta, beraz, haren kontra berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izanen da, hautazkoa, edo erreklamazio ekonomiko administratiboa; erreklamazioaren kasuan Aragoiko Auzitegi Ekonomiko Administratibora igorriko da. Aurkaratzeko bi bideak ezin dira aldi berean erabili. Bi errekurtsoak Ebroko Ur Konfederazioan aurkeztu beharko dira, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo hilabetean, Tributuei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorraren 222., 223., 225., 229. eta 235. artikuluetan ezarritakoaz baliatuz.

Zaragozan, 2017ko ekainaren 30ean.–Idazkari nagusia, M.ª Dolores Pascual Vallés.

Iragarkiaren kodea: E1708501