146. ALDIZKARIA - 2017ko uztailaren 31

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2017-S-262

Irunberriko Udalak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Irunberriko Udala.

Xedea: Irunberriko hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.

Ibilgua: Zaraitzu ibaia.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Irunberri (Nafarroa).

Isurketaren gehieneko bolumena 340.000 m³-koa da urtean eta 931 m³-koa egunean. Tratamendu hau emanen zaio: ur gordinen putzua, solido finetarako bahe bidezko arbastatzea, lehen mailako dekantagailua, iragazki finkoa eta bigarren mailako dekantagailua.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopia Iruñean egonen da ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2017ko ekainaren 20an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1708380