146. ALDIZKARIA - 2017ko uztailaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

5. aldaketa 2017ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

2017ko aurrekontuan 5. aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena 2017ko 98. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 23an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egindako aldaketa behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

5/2017 aldaketa

A. Kreditu berezia:

9200.6410001.–Udal artxiboaren eguneratzea: 7.260,00 euro.

Finantzaketa:

870.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 7.260,00 euro.

B. Diru-sarrera bidezko kredituak:

2318.480002.–Larrialdi sozialeko laguntzak: 22.000,00 euro.

Finantzaketa:

4500201.–NG: Gizarte larrialdiko laguntzetarako diru-laguntza: 22.000,00 euro.

Orkoienen, 2017ko uztailaren 10ean.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L1708476