146. ALDIZKARIA - 2017ko uztailaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

XABIER

Balorazio txostenaren berrikuspena. Hasierako onespena

Xabierko Udalak, 2017ko uztailaren 18an egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

1.–Xabierko udal mugarteko balorazio txostenaren proposamen berria onestea.

2.–Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan ezarriarekin bat, balorazio txosten berriaren proiektua jendaurrean edukitzea 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera. Epe horretan, balorazio txostena interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, bidezko iruditzen zaizkien iradokizun edo alegazioak aurkez ditzaten.

Xabierren, 2017ko uztailaren 20an.–Alkatea, Emilio Echegoyen Ascunce.

Iragarkiaren kodea: L1708852