146. ALDIZKARIA - 2017ko uztailaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

276/2017 EBAZPENA, ekainaren 26koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, 2017-2018 ikasturterako jarraibideak onesten dituena honako hauek arautzeko: batetik, Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxe publikoen eta ikasgelen antolaketa eta funtzionamendua, eta bestetik, ikastetxe publiko baimenduetan Helduen Bigarren Hezkuntzako ikasketak emateko modua, hala bertaratzeko modalitatekoan nola urrutikoan.

Ebazpen honen bidez, indarreko araudiaren zenbait alderdi zehaztu eta garatzeko jarraibideak onesten dira, oinarrizko hezkuntzako irakaskuntzak (bertaratzeko modalitatekoak nola urrutikoak) emanen dituzten helduen hezkuntzako ikastetxe publikoen eta ikasgelen antolaketa egokia eta funtzionamendu ona lortzeko asmoz 2017-2018 ikasturtean.

Antolamenduaren, Orientazioaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuko zuzendariak ebazpen hau onestearen eta aurreko puntuan adierazitako jarduketak arautzearen aldeko txostena aurkeztu du.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxeen eta Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikasgelen antolaketa eta funtzionamendua arautzeko jarraibideak onestea. I. eranskinean ageri dira.

2. Helduentzako Bigarren Hezkuntzako ikasketak urrutiko modalitatean nahiz bertaratzekoan emateko jarraibideak onestea. II. eranskinean ageri dira.

3. Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxe publikoek eta ikasgelek, bai eta Helduen Bigarren Hezkuntza irakasten duten Bigarren Hezkuntzako institutuek ere, jarraibide hauetan ageri ez den orotan honako hau bete beharko dute: Nafarroako Foru Komunitatean Haur Hezkuntzako bigarren zikloa, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa ematen duten ikastetxe publikoen antolaketa eta funtzionamendua 2017-2018 ikasturtean arautzeko jarraibideak onesten dituen Hezkuntzako zuzendari nagusiaren ebazpenean orokorrean ezarritakoa.

4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen hau eta bere eranskinak Antolamenduaren, Orientazioaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuari, Ebaluazioaren, Kalitatearen, Prestakuntzaren, Berdintasunaren eta Bizikidetzaren Zerbitzuari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Hezkuntzako Teknologien eta Informazio Sistemen Zerbitzuari, Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegoari eta Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

6. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2017ko ekainaren 26an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Roberto Pérez Elorza.

I. ERANSKINA

Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxeen eta Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikasgelen antolaketa eta funtzionamendua arautzeko jarraibideak 2017-2018 ikasturterako

Ikasturte hasierako jarraipenetan indarreko araudiaren hainbat alderdi zehaztu eta argitzen dira, eta arautu gabeko beste alderdi batzuk arautzen, hori guztia Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxe publikoen eta Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikasgelak dituzten eskualdeen antolaketa eta funtzionamendua hobetzeko asmoz. Horrez gain, ikasturtean lehentasunez landu behar diren ildoak ezartzen dituzte.

Jarraibideak hiru kapitulutan daude bereizita:

Lehenbizikoan, urteko programazio orokorrari buruzkoan, argibideak ematen dira ikastetxea edo eskualdea hobetzeko plana prestatzeko.

Bigarrenean, antolakuntza alderdi batzuk zehazten dira, ikastetxearen eta eskualdeko ikasgelen funtzionamendurako beharrezkoak direnak.

Hirugarrenean, gehien erabiltzen diren LOEren ondoriozko arauak zerrendatzen dira.

I. Urteko programazio orokorra

Urteko programazio orokorra oinarrizko tresna da, ikastetxeko plangintza, antolaketa eta funtzionamendua biltzen dituena. Dokumentu hori prestatzeko orduan, zorroztasuna, erraztasuna eta erabilgarritasuna hartuko dira kontuan.

Autonomiaren, erantzukizunaren eta efizientziaren printzipioekin bat etorriz, zuzendaritza taldeak bere baliabideak kudeatu behar ditu, eta plangintza bat egin behar du ikasleentzako laguntza zein emaitza akademikoak hobetzeko (antolaketa, ordutegia, barruko eta kanpoko koordinaziorako egutegia, etab.).

Urteko programazio orokorrak izan behar dituen atalak Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoen Erregelamendu Organikoaren 49.2 artikuluan daude ezarrita (24/1997 Foru Dekretua), baita erregelamendu hori garatzen duen 257/1998 Foru Aginduan ere. Ikastetxeen antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko urteko jarraibide hauek zenbait zehaztapen eransten dizkiete atal horiei. Agiri horiek bateratzearen ondorioz, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak honako aurkibide hau proposatzen die ikastetxeei urteko programazio orokorra egiteko:

A) Urteko plana/Hobekuntza plana.

B) Ikastetxearen ordutegi orokorra eta hura prestatzeko irizpide pedagogikoak.

C) Ikastetxearen hezkuntza-proiektuaren/curriculumaren urteko zehaztapena.

C.1. Ikastetxeko irakaskuntzen curriculuma zehaztea (aldaketak).

C.2. Aniztasunari erantzuteko urteko plana.

C.3. Orientazio akademikoaren plana. Tutoretza plana.

C.4. Bizikidetza plana.

D) Gobernu organoak eta koordinazio didaktikorako organoak.

D.1. Eskola kontseilua eta klaustroa.

D.2. Zuzendaritza taldea.

D.3. Koordinazio Pedagogikorako Batzordearen urteko lan plana.

D.4. Maila bakoitzeko taldeen urteko lan plana.

E) Ikastetxeko prestakuntza plana.

F) Jarduera osagarriak eta eskolaz kanpokoak.

Zerbitzu osagarriak.

H) Urteko programazio orokorraren ebaluazioa.

1.–Autoebaluazioa eta hobekuntza plana.

Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak hobekuntza planak gainbegiratzeko egiten dituen lanen artean, ikasturte honetan, hobekuntza planak autoebaluatzeko tresna bat jarriko da ikastetxeen eskura, 2018-2019 ikasturtetik aurrera hobekuntza planak egiteko abiapuntua izanen dena.

Ikastetxeek eta multzoko taldeek barne ebaluazio bat edo autoebaluazio bat egin beharko dute 2017-2018 ikasturtean, beren jarduna hiru maila hauetan neurtzeko:

a) Ikastetxeko zuzendaritza.

b) Mailako taldeak.

c) Irakasleak.

Autoebaluazioaren emaitzen neurketa eta analisia Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak lehenengo hiruhilekoan ikastetxeei emanen dizkien jarraibide osagarriei jarraikiz egin beharko dira. Horrez gainera, neurtu beharreko hiru maila horientzako tresna bana helaraziko zaie ikastetxeei, kasuan kasurako berariaz prestatuak.

Ikastetxearen autoebaluazioa objektiboa eta zorrotza izanen da, jarraibide osagarrietan agertzen diren eremu, estandar eta adierazle homologatuei jarraikiz.

Identifikatzen diren beharretatik abiaturik, ikastetxeak hobekuntza plan berariazko bat prestatuko du bi urterako, orain arteko hobekuntza plana ordeztuko duena. Plan horren diseinua 2017-2018 ikasturteko azken memorian sartuko da, eta 2018-2019 eta 2019-2020 ikasturteetan aplikatuko da. Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari dagokio plan hori gainbegiratzea, ikastetxeen urteko programazio orokorrei jarraipena egin eta gainbegiratzeko esparruaren barrenean.

Hezkuntza Departamentuak, bere zerbitzuen bidez, ikastetxe bakoitzaren hobekuntza planak garatzen eta haien helburuak lortzen lagunduko du, orientazioak, proposamenak, jardunbide egokien adibideak eta, halakorik bada, irakasleei prestakuntza emanez, ikastetxeek hobekuntzarako ildo eta jarduketak lehenesteko eta hautatzeko laguntza izan dezaten.

Zuzendaritza taldeak, ikastetxearen prestakuntza planaren edukia zehazten duenean, hobekuntza planetik eratorritako premiak hartu beharko ditu kontuan, izan ere, prestakuntza plana prestakuntza instituzionalaren gakoa da.

2.–Bizikidetza eta berdintasuna.

Bizikidetzaren eta berdintasunaren balioak gako elementuak dira ikastetxe bakoitzeko hezkuntza proiektuaren barrenean.

2.1. Bizikidetza.

Ikastetxe bakoitzaren bizikidetza planean behar diren curriculum eta antolaketa neurriak jasoko dira bizikidetza, tratu ona eta eskola giroa hobetzeko, indarkeria mota guztiei aurrea hartzeko eta arazoei, eskola-jazarpenari, abusuei eta eskola komunitatea osatzen duten guztien segurtasun fisikoa, emozionala edo pertsonala arriskutan jartzen duten tratu txarrei edo bestelako edozein bazterkeria-egoerari heltzeko eta arreta emateko.

Programazio horren barrenean azpimarratuko da garrantzitsua dela eskola komunitate guztia inplikatzea prebentzioan eta tratu onak ikasteko prozesuan, baita arazoak konpontzen, ingurune seguru eta osasuntsuak sortzen eta eskola-jazarpena desagerrarazteko konpromisoa erakusten ere.

Hezkuntza Departamentuak, “Laguntza” programaren eta ikastetxeen eskura jartzen diren beste baliabide batzuen bidez, bizikidetza planak egiteko orientazioa, prestakuntza eta aholkularitza emanen du. Bizikidetza batzordeko kideak poliki-poliki gatazken konponketaren eta eskola bitartekaritzaren arloetan trebatzen joan daitezen lagunduko du, indarkeria, jazarpena edo tratu txarrak gertatzen direnean azkar eta kalitatez esku har dezaten.

Bizikidetzaren arloko Aholkularitzaren web-orriak hainbat baliabide, eredu, protokolo eta aholku jartzen ditu ikastetxeen eskura nork bere jarduketa plana errazago gauzatzeko eta, orobat, suizidio kasuetan, doluan eta antzeko egoeren ondoriozko beharretan orientabideak eta erantzun espezifikoa eman ahal izateko. Ikastetxe bakoitzean, bizikidetza plana eta haren urteko zehaztapena eguneratuko dira, eta honako orrialde honetan agertzen den bizikidetzari eta indarkeriaren prebentzioari buruzko indarreko araudira egokituko dira:

https://www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/educacion-en-valores/asesoria-para-la-convivencia

Ikastetxe bakoitzeko tutoretza planean eta hezkuntza orientabidearen gaineko zereginetan, neurri eta jarduerak programatuko dira, ikasleen artean, aniztasunari errespetuz begiratzen dion eta tratu onarekin engaiatua dagoen bizikidetza giroa sustatzeko.

2.2. Berdintasuna.

2017-2018 ikasturtean, baterako hezkuntzako programa jarriko da abian Nafarroako hezkuntza sistema osoko etapa guztietako 13 ikastetxetan, esperientzia pilotu gisa.

Esperientzia pilotu hori ezartzeaz gainera, baterako hezkuntzaren arloko prestakuntza eskainiko zaie ikastetxe interesdun guztiei, hezkuntza mota horrekiko konpromisoa hartzen has daitezen hurrengo ikasturtearen hasieran onetsiko den Baterako hezkuntzako planaren esparruan, zeina hurrengo ikasturteetan urtez urte hedatzen joanen baita.

3.–Aniztasunari erantzutea.

Ikastetxeetako zuzendaritzek aniztasunari erantzuteko planaren zehaztapen bat igorriko diote, euskarri elektronikoan, Aniztasunarekiko Arretaren eta Hezkuntza Premia Berezien Atalari. Bertan jasoko da zein diren ezarritako antolaketa-neurriak eta nola banatu diren esleitutako baliabideak. Zehaztapen hori urteko programazio orokorrean ere jasoko da.

Plan hori prestatzeko orientabideak Hezkuntza Departamentuaren webgunean kontsulta daitezke:

https://www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/plan-de-atencion-a-la-diversidad

II. Antolaketa alderdiak

1.–Ikasketen antolaketa.

1.1. Prestakuntza eskaintzak.

Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxe publikoek eta eskualdeek ikastaro mota hauek eskaintzen ahalko dituzte:

–Lehentasunezko prestakuntza jarduerak: Helduen Hezkuntzari buruzko 19/2002 Foru Legearen 5. artikuluko a), f) eta g) letretan aipatzen diren programei loturik daudenak:

  • Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastaroak:
  • Hasierako Irakaskuntzak I eta II.
  • Helduen Bigarren Hezkuntzan (HBH) sartzeko prestakuntza.
  • Helduen Bigarren Hezkuntzako I. maila, eskualdeko BHI baimendu baten menpe.
  • Gako-gaitasunei buruzko prestakuntza moduluak (2. maila):
  • Komunikazioa gaztelaniaz (2. maila).
  • Matematika (2. maila).
  • Digitala (2. maila).
  • Etorkinen integrazioan laguntzen duten ikastaroak:
  • Gaztelania bigarren hizkuntza gisa ikastekoak (G/2H).
  • Espainiako Konstituzioa eta egoera soziokulturala ezagutzekoak (Espainiako nazionalitatea lortzeko izen bera duen proba prestatzeko).
  • Bide hezkuntzakoak eta irakurritakoaren ulermena hobetzekoak.
  • Hezkuntza premia bereziak dituzten edo egoera soziokultural ahulean dauden pertsonak gizarteratzen laguntzen duten ikastaroak:
  • Hezkuntza premia bereziak dituzten taldeak: desgaitasuna duten pertsonak edo ikasteko zailtasun handiak dituztenak.
  • Gutxiengoak.
  • Tailer Eskolak.
  • Espetxea.
  • Komunitate terapeutikoak.

–Prestakuntza pertsonalerako jarduerak: Helduen Hezkuntzari buruzko 19/2002 Foru Legearen 5. artikuluko c), d), e), h) eta i) letretan aipatzen diren programekin loturik daudenak:

  • Mentor ikasgeletako ikastaroak.
  • Prestakuntza instrumentaleko arautu gabeko irakaskuntzak.
  • Informatikan hasteko ikastaroa.
  • Atzerriko hizkuntzen oinarrizko ikastaroak.
  • Kultura zabaltzeko programak.
  • Pertsonen arteko harremanen eta komunikazioaren tailerra.

Ikastetxeek eta ikasgelek irabazi-asmorik gabeko erakunde eta elkarteekin batera lan egiten ahalko dute desgaitasuna duten edo egoera soziokultural ahulean dauden pertsonentzako programak garatzeko. Lankidetza hori Hezkuntza Departamentuak ontzat eman beharko du, eta ikastetxeek edo eskualdeek ikasturtearen hasieran egiten duten lehentasunezko eskaintzan agertuko da.

1.1.1. Ikastetxe eta eskualde bakoitzeko eskaintza.

José M.ª Iribarren HOHIP (Iruña)

IKASTAROAK

TALDE KOPURUA

Oinarrizko Hezkuntza

–Hasierako Irakaskuntzak I

–Hasierako Irakaskuntzak II

Matrikularen arabera

Gako-gaitasunei buruzko prestakuntza moduluak (2. maila)

–Komunikazioa gaztelaniaz (2. maila)

4

–Matematika (2. maila)

4

–Digitala (2. maila)

1

Etorkinak

–Gaztelania 2. hizkuntza gisa

Matrikularen arabera

–Espainiako Konstituzioari eta egoera soziokulturalari buruzko ezagutza

2

–Bide Hezkuntza

2

Hezkuntza premia bereziak dituzten taldeak

PTko bi irakasle

Gizarte egoera ahulean daudenak

–Espetxea

4 2/3 irakasle

–Eskualdeko tailer eskolak

1

Prestakuntza pertsonala

–Mentor ikastaroak

–Informatikaren hastapenak

8

–Ingelesa

10

–Frantsesa

4

Tuterako HOHIP

IKASTAROAK

TALDE KOPURUA

Oinarrizko Hezkuntza

–Hasierako Irakaskuntzak I

Matrikularen arabera

–Hasierako Irakaskuntzak II

–HBHko 1. maila (Benjamín de Tudela BHI)

1

Gako-gaitasunei buruzko prestakuntza moduluak (2. maila)

–Komunikazioa gaztelaniaz (2. maila)

2

–Matematika (2. maila)

2

Etorkinak

–Gaztelania 2. hizkuntza gisa

Matrikularen arabera

–Espainiako Konstituzioari eta egoera soziokulturalari buruzko ezagutza

1

–Bide Hezkuntza

1

Hezkuntza premia bereziak dituzten taldeak

3

Gizarte egoera ahulean daudenak

–Gutxiengoak

2

–Eskualdeko tailer eskolak

1

Prestakuntza pertsonala

–Mentor ikastaroak

-

–Informatikaren hastapenak

6

–Ingelesa

4

–Frantsesa

3

–Pertsonen arteko harremanen eta komunikazioaren tailerra

4

Altsasuko eskualdea

IKASTAROAK

TALDE KOPURUA

Oinarrizko Hezkuntza

–Hasierako Irakaskuntzak I

–Hasierako Irakaskuntzak II

Matrikularen arabera

Gako-gaitasunei buruzko prestakuntza moduluak (2. maila)

–Komunikazioa gaztelaniaz (2. maila)

1

–Matematika (2. maila)

1

Etorkinak

–Gaztelania 2. hizkuntza gisa

Matrikularen arabera

–Espainiako Konstituzioari eta egoera soziokulturalari buruzko ezagutza

1

Gizarte egoera ahulean daudenak

–Toxikomanoen errehabilitazioa (Ibarre Multzoa)

10 ordu astean

gehienez

Lizarrako eskualdea

IKASTAROAK

TALDE KOPURUA

Oinarrizko Hezkuntza

–Hasierako Irakaskuntzak I

–Hasierako Irakaskuntzak II

Matrikularen arabera

Gako-gaitasunei buruzko prestakuntza moduluak (2. maila)

–Komunikazioa gaztelaniaz (2. maila)

1

–Matematika (2. maila)

1

Etorkinak

–Gaztelania 2. hizkuntza gisa

Matrikularen arabera

–Espainiako Konstituzioari eta egoera soziokulturalari buruzko ezagutza

1

Hezkuntza premia bereziak dituzten taldeak

2

Gizarte egoera ahulean daudenak

–Toxikomanoen errehabilitazioa (Gizakia Helburu)

10 ordu astean

gehienez

Prestakuntza pertsonala

–Mentor ikastaroak

-

–Informatikaren hastapenak

2

Zangozako eskualdea

IKASTAROAK

TALDE KOPURUA

Oinarrizko Hezkuntza

–Hasierako Irakaskuntzak I

–Hasierako Irakaskuntzak II

Matrikularen arabera

Gako-gaitasunei buruzko prestakuntza moduluak (2. maila)

–Komunikazioa gaztelaniaz (2. maila)

1

–Matematika (2. maila)

1

Etorkinak

–Gaztelania 2. hizkuntza gisa

Matrikularen arabera

–Espainiako Konstituzioari eta egoera soziokulturalari buruzko ezagutza

1

Hezkuntza premia bereziak dituzten taldeak

2

Gizarte egoera ahulean daudenak

–Toxikomanoen errehabilitazioa (Larraingoa)

10 ordu astean

gehienez

Prestakuntza pertsonala

–Mentor ikastaroak (Zangozako Luis Gil IP)

Tafallako eskualdea

IKASTAROAK

TALDE KOPURUA

Oinarrizko Hezkuntza

–Hasierako Irakaskuntzak I

–Hasierako Irakaskuntzak II

Matrikularen arabera

–Helduentzako Bigarren Hezkuntzan (HBH) sartzeko prestakuntza

1

Gako-gaitasunei buruzko prestakuntza moduluak (2. maila)

–Komunikazioa gaztelaniaz (2. maila)

1

–Matematika (2. maila)

1

Etorkinak

–Gaztelania 2. hizkuntza gisa

Matrikularen arabera

–Espainiako Konstituzioari eta egoera soziokulturalari buruzko ezagutza

1

Hezkuntza premia bereziak dituzten taldeak

2

Prestakuntza pertsonala

–Mentor ikastaroak

–Informatikaren hastapenak

3

–Ingelesa

1

Ikastetxeak eta eskualdeak ahaleginduko dira prestakuntza premia handienak dituzten eta gizartean bazterturik gelditzeko arriskuan dauden pertsonen eta gizataldeen partaidetza sustatzen. Oro har, lauhileko bakoitzean proposatzen duten eskaintzako ordu-kargaren %80 lehentasunezko jardueretarako izanen da.

Ikastetxeak eta eskualdeak ahaleginduko dira lauhileko bakoitzaren hasieran beren jarduketa eremuan sortzen diren lehentasunezko ikastaroen eskari osoari erantzuten, beraiek dituzten langileekin. Beharrezkoa bada, prestakuntza pertsonalerako ikastaroen ordutegia edo kopurua murriztuko da.

Ikastetxeetako zuzendaritza taldeak, klaustroari entzun ondoren, edo eskualdeetako irakasle taldeek taldeak eta ordutegiak berrantolatzea proposatu dezakete lauhilekoetan zehar, edo lehendabizikoa amaitu ondoren, talde batzuetan asistentziak behera egiten badu edo eskaera berriak baldin badaude, bereziki lehentasunezko eskaintzako ikastaroetan. Aldaketa horrek Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren baimena izan beharko du.

1.2. Inskripzioa eta matrikula.

1.2.1. Inskripzioa egiteko epeak.

Oro har, jardueretarako inskripzioa honako egun hauetan eginen da:

–Lehen lauhilekoko ikastaroak: irailaren 15era arte.

–Bigarren lauhilekoko ikastaroak: otsailaren 7ra arte.

Ikastetxeek eta eskualdeek bi aldi bereizitan egin dezakete inskripzioa: lehenbizikoa lehentasunezko ikastaroetarako, eta bigarrena prestakuntza pertsonaleko ikastaroetarako.

Ikastetxe eta eskualdeetan lauhileko osoa bitartean ematen ahalko da izena lehentasunezko prestakuntza jardueretarako. Ahal izanez gero, berehala erantzunen zaio eskaerari; bestela, itxaron zerrenda batean sartuko dira interesdunak.

Gako-gaitasunei buruzko prestakuntza moduluen 2. mailarako inskripzioa Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren eskaintza orokorreko ikastaroetarako inskripzio-egun berberetan eginen da.

Mentor ikasgeletan izena emateko epea irailetik ekainera bitartekoa izanen da.

1.2.2. Adin baldintzak.

a) Lehentasunezko prestakuntza jardueretako ikastaroak:

–18 urtetik gorakoak izatea, edo jarduera hasten den urtean 18 urte beteak izatea.

–16 urtetik gorakoak izatea, baldin eta haiek beraiek eskatzen badute eta ikastetxeetako araubide arruntean joaterik ez badute, lan kontratu bat dutelako edo goi mailako kirolariak direlako. Izena emateko unean, alegatutako arrazoiak justifikatu beharko dituzte inskribatzen diren ikastetxean edo eskualdean.

–Gaztelania ikastaroetan, salbuespen gisa, 16 urtetik gorako atzerritarrak onartzen ahalko dira, gaztelania ikasi beharra dutenean.

b) Prestakuntza pertsonalerako ikastaroak:

–Izena ematen dutenean 18 urte beteak izatea.

1.2.3. Ikaskuntzaren hasierako balorazioa.

Ikastetxeek, uztailaren 20ko 61/2009 Foru Dekretuaren 16. artikuluan ezarritakoarekin bat, matrikulazioaren aurretik, ikaskuntzaren hasierako balorazioa (IHB) eginen diete nahitaez Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastaroetan lehen aldiz inskribatzen direnei (Hasierako Irakaskuntzak I eta II). Hasierako balorazio horretan jarraitu beharreko prozesua uztailaren 3ko 129/2009 Foru Legearen 3. oinarrian adierazten da. Ikastaroa bitartean inskribatzen diren pertsona guztiei ere eginen zaie hasierako balorazioa, izena ematen duten unean berean.

Gako-gaitasunen 2. mailako prestakuntza moduluetan izena ematen dutenei ere eginen zaie hasierako balorazioa, ikastaro horiek arautzen dituen apirilaren 29ko 221/2013 Ebazpenaren III.4 atalean aipatzen den bezala.

1.2.4. Onartzeko irizpideak.

Aurkeztutako eskaera guztiak onartuko dira. Eskatzaile gehiago daudenean eskaintzen diren postuak baino, ikastetxeak ezarriko duen sistemaren bidez beteko dira. Betiere, irizpide hauek hartuko dira kontuan:

–Helduen Oinarrizko Hezkuntza egiteko, aurreko lauhilekoan matrikulatuta egon direnek izanen dute lehentasuna, eta horien artean maila gainditu dutenek. Maila berean jarraitu behar badute, lehentasuna izanen dute maila horretan denbora gutxien daramatenek. Modulu bera lau lauhilekotan eginik ere gainditzerik lortzen ez dutenek ez dute lehentasunik izanen lehenbiziko aldiz izena ematen dutenen aldean.

–Gako-gaitasunen 2. mailako prestakuntza moduluetan kontuan hartuko dira hasierako balorazioaren emaitzak.

–Eskaintzen diren gainerako irakaskuntzetan, lehentasuna honako irizpide hauei segituz finkatuko da:

–Helduentzako hezkuntzako ikasketak beste ikasketa ofizial batzuekin batera ez egitea.

–Azken bi urteetan Helduen Hezkuntzako ikasketa beretan matrikulaturik egon ez izana edo horiek utzi ez izana.

Plaza lortzen ez duten pertsonak itxaron zerrendan geldituko dira, gertatzen diren bajak betetzeko. Berariazko taldeen kasuan, lauhileko batean itxaron zerrendan egon direnek hurrengo lauhilekoan plaza lortzeko lehentasuna izanen dute.

1.2.5. Matrikulazioa.

Izena emateko prozesua bukaturik eta ikaskuntzaren hasierako balorazioa eginik, onartzen diren pertsonak behar diren ikastaroetan inskribatuko dira, EDUCA eskolako kudeaketa sistemaren bidez.

1.3. Ikastaroak eta taldeak.

Ikastaro guztiak, oro har, lau hilekoak izanen dira, Mentor ikasgelako ikastaroak izan ezik.

Egutegia Hezkuntzako zuzendari nagusiak maiatzaren 11n emandako 173/2017 Ebazpenaren I. eranskinean ezarritakoaren araberakoa izanen da. Ebazpen horren bidez, 2017-2018 ikasturterako eskola egutegia prestatzeko jarraibideak onetsi ziren Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxe publikoetan eta ikasgeletan emanen diren irakaskuntzetarako eta ikastetxe publiko baimenduetan emanen diren Helduentzako Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzetarako.

1.3.1. Taldeak osatzeko ratioak.

a) Helduen Oinarrizko Hezkuntza:

–Hasierako Irakaskuntzak I: 10 pertsona gutxienez.

–Hasierako Irakaskuntzak II: 15 pertsona gutxienez.

–Helduentzako Bigarren Hezkuntzan (HBH) sartzeko prestakuntza ikastaroa: 15 pertsona gutxienez.

b) Gako-gaitasunei buruzko prestakuntza moduluak (2. maila): 15 pertsona gutxienez.

c) Etorkin atzerritarrak:

–Gaztelania ikastaroak: mailaren arabera.

  • A0 (analfabetoak beren hizkuntzan edo aurretiazko prestakuntza apala dutenak) edo talde heterogeneoak: 12 pertsona gutxienez.
  • A1, A2, B1, B2: 15 pertsona gutxienez.

–Espainiako Konstituzioa eta egoera soziokulturala ezagutzeko ikastaroak: 15 pertsona gutxienez.

–Bide hezkuntzako ikastaroak: 15 pertsona gutxienez.

d) Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleentzako taldeak: 6 ikasletik 8ra bitarte gutxienez, mailaren arabera.

e) Prestakuntza pertsonaleko ikastaroak: 25 pertsona gutxienez.

Ratio txikiagoko taldeak osatzeko, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren baimena beharko da.

1.3.2. Jardueren asteko ordutegia.

a) Hasierako Irakaskuntzak:

–Hasierako Irakaskuntzak I: astean 10 ordu gehienez.

–Hasierako Irakaskuntzak II: astean 12 ordu gehienez.

–HBHn sartzeko prestakuntza ikastaroa: astean 10 gehienez.

Gako-gaitasunei buruzko prestakuntza moduluak (2. maila)

–Komunikazioa gaztelaniaz (2. maila) eta Matematika (2. maila): astean 4 ordu.

–Digitala (2. maila). astean 2 ordu.

c) Etorkin atzerritarrentzako ikastaroak:

–Gaztelania bigarren hizkuntza gisa: astean 8 ordu gehienez.

–Espainiako Konstituzioari eta egoera soziokulturalari buruzko ezagutza: astean 4 ordu gehienez.

–Bide Hezkuntza: astean 4 ordu gehienez.

d) Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleak: 4 ordutik 6ra bitarte astean.

e) Mentor ikasgeletako ikastaroak: ikastaro hau ikasgelara joanez egin nahi duten pertsonek astean 3 orduz erabiltzen ahalko dute ordenagailua.

f) Prestakuntza instrumentaleko arautu gabeko irakaskuntzak (Informatika eta hizkuntzak): astean 3 ordu.

g) Kultura zabaltzeko programak: astean 2 ordu.

Aipatutako asteko ordutegiarekin bat ez datozen ikastaroetarako, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren baimena beharko da.

Ikastetxeek eta eskualdeek astelehenetik ostiralera banatuko dituzte prestakuntza jardueren irakastorduak, goizeko, arratsaldeko eta gaueko txandetan, baldin eta eskualdeko helduen prestakuntza behar eta eskariak direla-eta hori komeni bada.

1.4. Ebaluazioa eta ziurtapena.

1.4.1. Hasierako Irakaskuntzetako ikastaroen ebaluazioa.

Hasierako Irakaskuntzetako ikastaroen ebaluazio prozesua abuztuaren 3ko 129/2009 Foru Aginduaren 10., 11., 12., 13., 14. eta 16. oinarrietan ezarritakoari lotuko zaio.

1.4.2. Gako-gaitasunei buruzko 2. mailako prestakuntza moduluen ebaluazioa.

Gako-gaitasunei buruzko 2. mailako prestakuntza moduluen ebaluazioa eta ziurtapena apirilaren 29ko 221/2013 Ebazpenaren IV. atalean ezarritakoari lotuko zaio.

Komunikazioa gaztelaniaz (2. maila) eta Matematika (2. maila) prestakuntza moduluetan Gai kalifikazioa eskuratzeko, ikasleek azkeneko proba bat gainditu beharko dute, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak prestatuko duena.

1.4.3. Mentor ikasgeletako ikastaroen ziurtapena.

Ikastaroa bukatu eta bertaratzeko modalitatearen azken ebaluazioa gainditzen duten pertsonek aprobetxamenduaren ziurtagiri bat jasoko dute, Hezkuntza Ministerioak eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak luzatua.

1.4.4. Gainerako prestakuntza jardueren ziurtapena.

Lau hileko ikastaro bakoitzaren hasieran, irakasleek ikastaroaren berri emanen diete partaideei, labur, alderdi hauek azalduz: zenbat ordu diren guztira, egutegia, helburuak, edukiak eta gutxieneko betebeharrak gainditzeko.

Ikastaroa amaituta, helburuak erdietsi eta adierazitako betebeharrak bete dituzten pertsonek ikastetxeko ziurtagiri bat jasoko dute. Aurrealdean pertsona identifikatzeko datuak agertuko dira, ikastaroaren izena eta ordu kopurua; atzealdean, garatutako edukiak jasoko dira. Eranskin honen amaieran ageri dena erabili daiteke eredutako.

Gaztelania ikastaro bat bukatu eta balorazio positiboa lortzen duten pertsonei ematen zaien ziurtagirietan ikastaroaren maila aipatu beharko da, eta ez da beharrezkoa izanen ikastaroaren ordu kopurua agerraraztea.

1.4.5. Bertaratze ziurtagiriak.

Partaideek eskubidea izanen dute prestakuntza jardueretan izena eman edo parte hartu izanaren ziurtagiria jasotzeko, betiere klaseetara gutxienez 3 astez jarraian joan baldin badira.

2.–Irakasleak.

2.1. Irakasleen ordutegia.

225/1998 Foru Dekretuaren 1. artikuluan xedatutakoaren arabera, irakasleek, oro har, Nafarroako Gobernuaren menpeko funtzionarioentzat finkatzen den lanaldi bera izanen dute, beren eginkizunetara egokitua.

Ekaineko eta iraileko eskola gabeko lan egunetan eta, orobat, lehenengo lauhilekoaren bukaeratik bigarrena hasi bitartekoetan, irakasleek, egunero, ikastetxean egon beharreko bost orduko lanaldi etengabea egin beharko dute.

Helduen oinarrizko hezkuntzako ikastetxeek eta eskualdeek zilegi dute asteazkenetako goiza eskolarik gabe uztea, irakasleen arteko koordinazioa errazteko. Ordutegi hori eginkizun hauetarako erabiliko da:

–Plangintza instituzionalaren agiriak prestatu eta berrikustea.

–Irakaslana koordinatzeko organoen bilerak.

–Ebaluazio bilerak.

–Klaustroak.

–Ikastetxearen prestakuntza planean sartutako hobekuntza jarduerak.

2.2. Irakasleak lanera ez agertzea.

Aldi baterako ezintasun batengatik irakaslea lanera agertzen ez denean ikastetxeko zuzendaritzak egin behar duen kontrola Hezkuntza Departamentuko web orrian ezarritakoari jarraituko zaio:

https://www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/incapacidad-temporal

Baja agiria Hezkuntza Departamentuan aurkezten bada, agiriaren kopia bat aurkeztu edo bidali beharko da ikastetxera, ahalik eta lasterren, bertan bajaren eta altaren datak zehatz-mehatz ezagut ditzaten. Ikastetxeko zuzendaritzaren iritziz salbuespenezko egoera bat gertatzen denean, agiria bidali ordez telefonoz jakinarazten ahalko da.

Irakaslea agertzen ez bada, falten agiriak lanera itzultzen den egunean berean aurkeztu beharko zaizkio zuzendaritzari. Falten agiria aurkezten ez bada irakaslea ikastetxera itzultzen den egunetik hasita 2 egun naturaleko epean, zuzendaritzak horren berri emanen dio Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, indarreko araudian ezarri bezala jokatzeko. Irakasleari ere jakinaraziko zaio idatziz.

2.3. Nahitaezko prestakuntza.

Nahitaezko prestakuntzarako urtean dauden 35 orduak bi multzotan sailkatuko dira: ikastetxearen prestakuntza instituzionala eta norberaren prestakuntza. Hori horrela, ikastetxeek prestakuntza instituzionalaren programa bat ezarriko dute ikastetxeko irakasle guztientzat. Prestakuntza horrek, urtean, 12 ordu iraunen du gutxienez. Zuzendaritza taldeak finkatu eta antolatuko du programa horren edukia eta nola banatu ikasturtean zehar, hobekuntza planaren helburuak kontuan hartuta, eta hori guztia ikastetxearen prestakuntza planean jasoko da. Lehentasunezkoa izanen da, eta irakasle guztiek nahitaez egin beharko dute. Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak gainbegiratuko du haien ezarpena.

Ikastetxe batean lanean ari diren irakasle guztiek ikastetxean dauden bitartean programatzen diren prestakuntza instituzionaleko jarduera guztiak egin beharko dituzte, non eta ikasturte berean ez duten bete beste ikastetxe batean prestakuntza instituzionaleko gutxieneko denbora, hots, hamabi ordu. Kasu horretan, behar den egiaztagiria aurkeztu beharko diote ikastetxeko zuzendaritzari, prestakuntza mota eta egindako ordu kopurua adierazita. 12 prestakuntza ordu baino gutxiago egiaztatzen baditu, irakasleak, gutxienez, 12 ordu bete arte falta zaizkion orduak egin beharko ditu.

Ikasturte bakoitzean prestakuntza instituzionala nahitaez bete beharrekoa bada ere, norberaren prestakuntza bi ikasturteko epean egin daiteke, baldin eta bi urte horietan prestakuntzan emandako orduen kopuruak betetzen badu aurreko paragrafoan ezarritakoa.

Prestakuntza instituzionaltzat hartzen ahalko da zenbait saretan parte hartzea (adibidez, Osasuna, Jasangarritasun Eskolak eta Elkartasuneko Eskolak), zuzendaritza taldearen lidergopean, edo hezkuntza-inklusioa eta eskola-arrakasta hobetzeko kontratu-programetan.

2.4. Taldeak eta ordutegiak esleitzeko irizpideak.

Ikastetxearen antolaketa pedagogikoa hobea izan dadin, taldeak esleitzerakoan malgutasunaren printzipioari jarraituko zaio, irakasleen atxikipena eta ikastetxearen egiazko beharrak ongi bateratzeko.

Ikastetxe eta eskualdeetako zuzendariek irizpide hauen arabera esleituko dituzte taldeak:

2.4.1. Lehentasun ordena

–Behin betiko irakasleak, aitorturik dauzkaten eskubideen arabera: antzinatasuna (lanpostuaren atxikipenean, eta, horretan berdinketa gertatuz gero, kidegoan duten antzinatasuna), herria aukeratzeko lehentasuna.

–Behin-behineko irakasleak, lehentasuna emanez kidegoko antzinatasunari.

–Praktiketan ari diren irakasleak.

–Aldi baterako irakasle kontratudunak, administrazio edo lan araubidekoak .

Aurreko atalean ezarritakoa gorabehera, ikastetxe eta eskualdeetako zuzendaritzek ikastetxeko edo eskualdeko eskola aprobetxamendua eta antolaketa hobetzen duten bestelako inguruabarrak ere kontuan hartzen ahalko dituzte ikasle taldeak esleitzerakoan.

Bigarren lauhilekoan, eskaeren arabera, irakasle baten ardurapean dauden taldeetan aldaketak izan daitezke.

2.4.2. Espezialitateak.

–Helduen Oinarrizko Hezkuntzako Hasierako Irakaskuntzak: hezkuntza orokorreko maisu-maistrak.

–Gako-gaitasunei buruzko prestakuntza moduluak (2. maila) eta HBHn sartzeko prestakuntza ikastaroak: hezkuntza orokorreko maisu-maistrak, ahal delarik behar den gaikuntza dutenak edo irakaskuntzan esperientzia aitortua dutenak.

–Hizkuntza: behar den gaikuntza duten maisu-maistrak.

–Etorkinak, gizarte egoera ahulean dauden taldeak: hezkuntza orokorreko maisu-maistrak.

–Desgaitasun fisikoak, psikikoak edo zentzumenezkoak dituzten pertsonak: pedagogia terapeutikoko edo entzumen eta hizkuntzako espezialistak; hezkuntza orokorreko maisu-maistrak.

–Mentor ikasgeletako ikastaroak: Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologietan prestakuntza eta esperientzia frogatzen duten irakasleak, ikasgelako administratzaileentzako prestakuntza ikastaroa egina badute.

–Gainerako ikastaroak: ikastaro horiek emateko behar den prestakuntza dutela uste duten irakasleak.

2.5. Mentor Ikasgelako administratzaileak.

2.5.1. Eginkizunak.

–Ikasgelako ikus-entzunezko materialek eta informatika eta kontsulta tresnek ongi funtzionatzen dutela ziurtatzea.

–Eskaintza honetan interesa duten pertsonei aholkuak ematea ikastaroen ezaugarriei buruz, beren behar eta nahietarako zer ikastaro diren egokienak aditzera emanez.

–Ikaslea gidatzea bere lehenbiziko komunikazio telematikoetan, aurkitzen dituen zailtasunak konpontzeko.

–Ikastaroko ikasleen eta tutoreen artean gertatzen ahal diren zailtasunak konpontzea.

–Ikasleren baten gorabeheren berri ematea tutoreei.

–Ikastaroetako tutore eta koordinatzaileekin batera azterketetarako deiak antolatzea.

–Ikasgelaren erabilera kudeatzea, bere jardunari ahalik etekin handiena ateraz eta ikasleen beharrak eta dauden eskariak bateragarri eginez.

2.5.2. Ordutegia:

Administratzaileek ordutegi hau izanen dute astean, beren eginkizunak betetzeko:

–Tuterako, Tafallako eta Lizarrako Mentor ikasgelak: gehienez ere 6 ordu astean: irakaskuntza zuzeneko 2 ordu, gainerako 6ak irakastordutzat jotzen direnak eta osagarriak.

–Iruñeko Mentor ikasgela: gehienez ere 12 ordu astean: irakaskuntza zuzeneko 6 ordu, gainerako 6ak irakastordutzat jotzen direnak eta osagarriak.

2.6. Iruñeko Espetxean dauden ikasgeletako irakasleak.

Iruñeko Espetxeko oinarrizko hezkuntzako ikasgelak José María Iribarren Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxe publikoari atxikita egonen dira, Iruñerriko gainerako ikasgelak bezala. Hango irakasleek ikastetxe horren menpeko atxikipen funtzionala izanen dute, eta Iruñeko espetxean dauden kontrol eta segurtasun kontrol guztiak bete beharko dituzte.

Haien eskola-jarduera Iruñeko espetxean eginen dute, astegun guztietan zehar, astelehenetik ostiralera.

Irakastordutzat jotzen diren orduen barruan, zuzeneko irakaskuntzako ordutzat jo gabe, irakasleek eginkizun hauek izanen dituzte:

–Taldeen koordinazio didaktiko eta tutoriala.

–Oinarrizko hezkuntzako taldeetan sartuko diren pertsonei harrera eta hasierako balorazioa egitea.

–José María Iribarren ikastetxeak edo Espetxeetako Zuzendaritza Nagusiak sustatutako proiektu edo kanpainetako hezkuntza jarduerak garatzen laguntzea.

Nahitaez ikastetxean egon beharreko ordu osagarrietan honako jarduera hauetan arituko dira:

–Jarduerak programatzea eta material didaktikoa prestatzea.

–Ebaluazio bilerak.

–Administrazio agiriak betetzea.

Ikastetxean egon beharreko asteko ordu osagarrien barruan, José María Iribarren ikastetxean egiten diren jarduerak hartuko dira kontuan: klaustroak, irakaslana koordinatzeko organoak, hobetzeko jarduerak...

“José María Iribarren” HOHIPeko zuzendaritza taldeari lehenbailehen jakinarazi beharko diote lanera ez agertuz gero edo irakaslanean gertatutako edozein gorabehera, hutsegiteen hileko partean ager dadin, irakaskuntzako orduetan izan nahiz ordu osagarrietan.

Horretarako, ‘’José María Iribarren’’ HOHIPeko zuzendaritzak bidezkotzat jotzen duen informazioa eskatzen ahalko die Espetxeko arduradunei.

Iraileko eta ekaineko eskolarik gabeko egunetan, horrelakorik baldin badago, José María Iribarren ikastetxera joan beharko dute, egun horietarako programatutako lanak egiteko.

Irakasle taldea irakasle baten ardurapean arituko da. José María iribarren HOHIPeko zuzendaritzak izendatuko du arduradun hori. Arduradunak mailako koordinatzaile lanak eginen ditu, eta taldeko bitartekaria eta ordezkaria izanen da espetxearen aurrean, hezkuntza jarduerak zuzen garatzen direla laguntzearren. Eginkizun horietan, astean 2 irakastordu ematen ahalko ditu.

3.–Gobernu organoak.

3.1. Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxe publikoak.

Ikastetxeek gobernu organo hauek izanen dituzte:

–Kide anitzeko organoak: Eskola Kontseilua eta Irakasleen Klaustroa.

–Kide bakarreko organoak: Zuzendaritza taldea.

Talde horretako kideei eta eginkizunei dagokienez, honako hauek aplikatuko dira: Hezkuntzari buruzko Lege Organikoaren III. kapitulua, Hezkuntza kalitatea hobetzeko Lege Organikoak sartutako hobekuntzak eta Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoen Erregelamendu Organikoa (otsailaren 10eko 24/1997 Foru Dekretua).

3.2. Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikasgelak.

Eskualdeko irakasle taldea eremu geografiko bakoitzeko ikasgelez arduratzen diren irakasleek osatuta dago, eta irakasle horietako baten zuzendaritzapean jardunen du, taldeko burua izanen baita.

Taldeko burua eskualdean behin betiko destinoa duten irakasleen artetik izendatuko du Hezkuntza Departamentuak ikasturte baterako. Zuzeneko irakaskuntzako 3 ordu kenduko zaizkio astean, lan hori bete dezan.

3.2.1. Eskualdeko irakasle taldearen eginkizunak.

a) Eskualdeko prestakuntza jarduerak antolatu eta garatzea modu koordinatuan: eskaintza planifikatzea, hasierako balorazioak egitea, taldeak eratzea, eskolak ematea eta ebaluatzea.

b) EDUCAren bidez, eskualdeko jarduketak kudeatzea: altak, bajak, ikasleen segimendua eta ikastaroetako dokumentazioa.

c) Plangintza instituzionalaren agiriak prestatzea edo, beharrezkoa denean, aldatzea (hezkuntza proiektua, urteko programazio orokorra, azken memoria eta antolaketa eta funtzionamendu arauak), betiere taldeko buruaren zuzendaritzapean.

d) Ikasgelako programazioen prestaketa gidatuko duten ildo orokorrak ezartzea, hezkuntza proiektuan oinarrituta.

e) Ikasleen ikaste prozesurako egokienak diren metodologia didaktikoak erabil daitezen laguntzea.

f) Irakaslanerako material didaktikoak proposatzea.

g) Hezkuntza Departamentuak esleitzen dion beste edozein, eta eskualdeko antolaketa eta funtzionamendu arauetan ezartzen direnak.

3.2.2. Eskualdeko irakasle taldeko buruaren eginkizunak.

a) Eskualdeko irakasleen taldeak, aurreko atalaren arabera talde horrek esleiturik dituen eginkizunak betetzeko, egiten dituen bilerak zuzendu eta koordinatzea, bereziki plangintza instituzionalerako agirien ingurukoak.

b) Eskualdeko prestakuntza jarduerak koordinatzea, eta hezkuntza proiektuan eta urteko programazio orokorrean ezarritakoarekin bat betetzen direla begiratzea.

c) Urteko programazio orokorra, hileko gorabeheren agiriak eta eskatzen zaizkion beste dokumentu guztiak egin eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari aurkezteaz arduratzea.

d) Eskualdeko funtzionamendu gastuen kudeaketa ekonomikoa bere gain hartzea.

e) Hezkuntza Departamentuak bere eskumenen esparruan esleitzen dion beste edozein, helburua bada eskualdeko irakasle taldearen antolaketa zuzena eta funtzionamendu egokia lortzea.

4.–Irakaslana koordinatzeko organoak.

Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxe publikoek gobernu organo hauek izanen dituzte irakaslana koordinatzeko:

–Tutoreak.

–Mailako taldeak.

–Koordinazio Pedagogikorako Batzordea.

Irakaslana koordinatzeko organoen izendapenari, osaerari, eginkizunei eta ahalmenei buruzko guztia honako hauetan dago arautua: Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoen Erregelamendu Organikoaren (otsailaren 10eko 24/1997 Foru Dekretua) III. Tituluko II., III. eta IV. kapituluetan eta 257/1998 Foru Aginduaren II. Tituluan. Kasu honetan, zikloko taldeei buruz adierazitako guztia mailako taldeei buruz adierazten dela ulertu behar da.

Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxe publikoetan ikastetxeko beste prestakuntza jarduera batzuen ardura (gaztelania atzerritarrentzat, arautu gabeko prestakuntza pertsonala...) hartuko duten mailako taldeak eratzen ahalko dira, betiere jarduera horietan aritzen diren irakasleak bi badira gutxienez.

4.1. Tutoretza eta orientazioa.

Ikasleen tutoretza eta orientazioa irakaslanari lotutako zereginak dira.

Hasierako Irakaskuntzen talde bakoitzak tutore bat izanen du. Ikastetxeko zuzendariak izendatuko ditu, ikasketaburuak proposatuta, ikasle horiekin lan egiten duten irakasleen artetik. Beren eginkizunak betetzeko, tutoreek irakastordu bana izanen dute astean (129/2009 Foru Aginduaren 8.6 oinarria).

Lehentasunezko eskaintzan bertaratzeko modalitatean dauden gainerako ikastaroetako irakasleek gehienez ere bi irakastordu erabiltzen ahalko dituzte, asteko kopurutik, beren talde guztietako ikasleei orientazioa eta aholkularitza emateko.

Ikastaroen hasieran, irakasleek tutoretzarako ezarritako ordutegiaren berri emanen diete beren taldeetako ikasleei.

5.–Ikasleak eskoletara joatea.

Helduak beren borondatez eta beraiek erabakita hasten dira Helduentzako Oinarrizko Hezkuntzako gradu, maila eta moduluak ikasten.

Helduen Oinarrizko Hezkuntzan matrikula egin eta gero, argi izan behar dute ikasle guztien eskubidea eta betebeharra dela eskoletara joatea.

Zenbait egun jakinetan arrazoi batengatik edo bestearengatik ikasle gutxi egonagatik ere, ikastetxeak eta irakasleek beti bezala eman beharko dituzte eskola horiek.

Irakasle guztiek egunero kontrolatu beharko dute ikasleak programatutako jardueretara joaten diren. Horretarako, bertaratze partea beteko dute egunero, eta izaten diren gorabeherak azalduko dituzte bertan.

Justifikatu gabeko hutsegite kopuru jakin batera ailegatzen diren pertsonei (jardueraren ardura duen irakasleari jakinarazi gabe) baja ematen ahalko zaie jarduera horretan. Libre gelditzen diren postuak jarduera horren itxaron zerrendan dauden pertsonekin beteko dira, horrelakorik baldin badago.

Ikastetxe eta eskualdeek, oro har, honako hutsegiteen eskala erabiliko dute pertsona bati baja emateko.

–Lehentasunezko eskaintzako jarduerak:

  • 8 hutsegite elkarren segidan, edo saio guztien %12.
  • 15 hutsegite, elkarren segidan ez direnak, edo saio guztien %15.

–Prestakuntza pertsonalerako jarduerak:

  • 5 hutsegite elkarren segidan, edo saio guztien %10.
  • 8 hutsegite, elkarren segidan ez direnak, edo saio guztien %12.

Ikastetxeetako barne araudietan eta eskualdeetako funtzionamendu arauetan gai hori jaso daiteke, bakoitzaren ezaugarrietara egokitua.

Aurretik aipatutakoa ez da Mentor ikasgeletako ikastaroetan aplikatuko, ikaslea denbora tarte jakin baterako matrikulatu baita, eta dagokion kopurua ordaindu.

6.–Unibertsitateko ikasleen praktikak ikastetxeetan.

Hezkuntzarekin zerikusia duten unibertsitateko titulazioek prestakuntza praktikoa dute beren edukien artean. Praktiketako jarduera hori dagokion hezkuntza mailako ikastetxeetan egin behar da, eta, antolatzeko eta gauzatzeko orduan, beharrezkoa da irakasleen parte-hartzea.

Ikasturte bakoitzean ikasle horien tutoretza lana egiten duten irakasleek aintzatespen bikoitza izanen dute Hezkuntza Departamentuaren aldetik:

–Tutoretza: ikasturteko tutoretza lana egiaztatuko da. Lekualdaketa-lehiaketetan merezimendutzat joko da.

–Prestakuntza: praktiken tutoretza lana norberaren prestakuntza ordu gisa kontabilizatuko da; gehienez ere, 35 ordu. Orduak kalkulatzeko, tutoretzapeko praktiken ikasketa-planean aipatzen diren ECTS kredituen kopurua hartuko da aintzat. Ikasle baten tutoretza lanetan irakasle batek baino gehiagok parte hartzen badu, berdintasunez banatuko dira dagozkien prestakuntza orduak.

Praktiken tutoretzagatiko eta prestakuntzagatiko ziurtagiriak egin ahal izateko, ekainaren 1a baino lehen, irakasleek jardueraren gaineko datuak jakinaraziko dizkiote Hezkuntza Departamentuari, Hezkuntzaren atarian dagoen inprimakia betez: https://www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/tutorizacion-de-practicas.

Praktikak egiteko ikasleak hartzen dituen ikastetxeari “prestakuntza ikastetxe” izaera aitortuko zaio, eta Hezkuntza Departamentuak ikastetxeentzat ezartzen dituen deialdietan baloratuko da inguruabar hori, kasuan kasuko deialdian ezartzen den moduan, halakorik jasotzen bada betiere.

Adingabea Babesteko Legearen arabera, curriculumeko praktikak egiten dituzten ikasleek sexu-izaerako delituen ziurtagiri negatiboa izan beharko dute. Baldintza horren betetzea Hezkuntza Departamentuak unibertsitate bakoitzarekin sinatzen duen hitzarmenaren barnean dago, eta ikastetxeak agiri hori eskatzen ahalko dio ikasleari, praktikak hasi baino lehen.

7.–Laneko arriskuen prebentzioa.

Arriskuen ebaluazioak egiten dituzten ikastetxeen kasuan, ikasturtearen amaierako memorian Laneko Arriskuen Prebentziorako Atalak proposatu dituen eta benetan ezarri diren prebentziozko neurriak islatuko dira, eta egin ez diren eta aurreikusitako ezartze-epea iraungita duten neurriak arrazoituko dira.

Ikastetxeetako zuzendaritzek kanpoko erasoetarako protokoloa jakinarazi eta ofizioz aktibatuko dute Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetako irakaskuntzako edo irakaskuntzaz kanpoko langileetako bati eraso egiten diotenean:

https://www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/riesgos-laborales/protocolos-de-actuacion

Ikastetxeetako zuzendaritzek kanpoko erasoen aurkako jarduketa protokoloa dagoela jakinarazi beharko dute bai ikasturtearen hasierako klaustroan bai ikasturtearen amaierakoan.

Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe guztien web-orrietan kanpoko erasoen aurkako jarduketa protokolo hori bistaratuko da. Era berean, ikastetxeen barne-agirietan agertuko da: Internet, drive delakoa, etab.

Ikastetxeetako zuzendaritzek kanpoko erasoen aurkako jarduketa protokolo horren berri eman beharko dute derrigor ikasturtearen hasieran familiekin egindako bileretan.

III. Araudia

1.–Orokorra.

–47/2010 Foru Dekretua. (Bizikidetza). 2010eko irailaren 24ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala. Uztailaren 2ko 57/2014 Foru Dekretuak aldatua (2014ko uztailaren 30eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).

–204/2010 Foru Agindua. (Bizikidetza). 2011ko urtarrilaren 20ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.

–93/2008 Foru Agindua. (Aniztasunari erantzutea). 2008ko uztailaren 30eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.

–63/2013 Foru Agindua (Kalitatearen kudeaketa). 2013ko abuztuaren 22ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala. 10/2015 Foru Aginduak aldatua (2015eko martxoaren 3ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).

–47/2010 Foru Dekretua (ikasleen eskubide eta betebeharrak). 2010eko irailaren 24ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala. 57/2014 Foru Dekretuak aldatua (2014ko uztailaren 30eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).

–66/2010 Foru Dekretua (Hezkuntza eta lanbide orientazioa). 2010eko azaroaren 29ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.

–1594/2011 Errege Dekretua (maisu-maistren kidegoko hezkuntza espezialitateak). 2011ko azaroaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofiziala. –1594/2011 Errege Dekretuaren akats zuzenketa (2012ko urtarrilaren 14ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

–Maiatzaren 31ko 287/2013 Ebazpena (Unibertsitateko ikasleen prestakuntza praktikoan parte hartzen duten ikastetxe eta irakasleentzako aitorpena). 2013ko ekainaren 7ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.

2.–Helduen Hezkuntza.

–61/2009 Foru Dekretua (Helduen Oinarrizko Hezkuntza: curriculuma). 2012ko irailaren 4ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.

–129/2009 Foru Agindua (Helduen Oinarrizko Hezkuntza: ezarpena eta ebaluazioa). 2009ko irailaren 7ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.

–189/2013 Errege Dekretua (profesionaltasun ziurtagiriak). 2013ko martxoaren 21eko Estatuko Aldizkari Ofiziala.

–221/2013 Ebazpena (gako-gaitasunei buruzko ikastaroak, 2. maila). 2013ko maiatzaren 23ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.

–173/2017 Ebazpena (eskola egutegia prestatzeko jarraibideak). 2017ko maiatzaren 22ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.

–49/2013 Foru Agindua. (Erreklamazioak). 2013ko ekainaren 21eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.

–2017-2018 ikasturtean ikastetxe publikoen antolaketa eta funtzionamendua arautzeko jarraibideak ematen dituen ebazpena (I. eranskina).

Arautu gabeko prestakuntza jardueren ziurtagiriaren eredua (PDFa).

II. ERANSKINA

Helduen Oinarrizko Hezkuntzako HBH-Helduen Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak emateko jarraibideak 2017-2018 ikasturterako.

Ikasturte hasierako jarraibideek indarreko araudiaren alderdi batzuk zehaztu eta argitzen dituzte, eta arautu gabeko beste batzuk arautzen, ikastetxeen antolaketa eta funtzionamendua hobetzeko. Horrez gain, ikasturtean lehentasunez landu behar diren ildoak ezartzen dituzte.

Jarraibideak hiru kapitulutan daude bereizita:

Lehenbizikoa, urteko programazio orokorrari buruz. Bertan ikastetxearen hobekuntza planaren gaineko argibideak ematen dira, bai eta ebaluazioetan duen parte-hartzearen gainekoak ere, hobetzen ahal diren eremuak detektatzeko.

Bigarrenean, antolakuntza alderdi batzuk zehazten dira, irakaskuntza horiei eta ikastetxearen funtzionamenduari buruzkoak.

Hirugarrenean, gehien erabiltzen diren LOEren ondoriozko arauak zerrendatzen dira.

I. Urteko Programazio Orokorra

Urteko Programazio Orokorra oinarrizko tresna da, ikastetxeko plangintza, antolaketa eta funtzionamendua biltzen dituena. Dokumentu hori prestatzeko orduan, zorroztasuna, erraztasuna eta erabilgarritasuna hartuko dira kontuan.

Autonomiaren, erantzukizunaren eta efizientziaren printzipioekin bat etorriz, zuzendaritza taldeak bere baliabideak kudeatu behar ditu, eta plangintza bat egin behar du ikasleentzako laguntza zein emaitza akademikoak hobetzeko (antolaketa, ordutegia, barruko eta kanpoko koordinaziorako egutegia, etab.).

Urteko programazio orokorraren atalak prestatzeko orduan, ikastetxeek kontuan hartu beharko dituzte Hezkuntzako zuzendari nagusiak emandako jarraibideak, zehazki, Nafarroako Foru Komunitatean 20172018 ikasturtean Haur Hezkuntzako bigarren zikloa, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa ematen duten ikastetxe publikoen antolaketa eta funtzionamendua arautzeko jarraibideak onesten dituen ebazpenaren II. eranskineko I. atalean (Urteko Programazio Orokorra) jasotzen direnak.

II. Antolaketa alderdiak

1.–Ikasketen antolaketa.

1.1. Inskripzioa eta matrikula.

1.1.1. Ikasleak:

Helduen Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzetan honako pertsona hauek matrikulatzen ahal dira:

–18 urtetik gorakoak izatea, edo jarduera hasten den urtean 18 urte beteak izatea.

–16 urtetik gorakoak izatea, baldin eta haiek beraiek eskatzen badute eta ikastetxeetako araubide arruntean joaterik ez badute, lan kontratu bat dutelako edo goi mailako kirolariak direlako. Izena emateko unean, alegatutako arrazoiak justifikatu beharko dituzte inskribatzen diren ikastetxean.

1.1.2. Inskripzioa egiteko epeak.

Inskripzioa, oro har, honako egun hauetan eginen da:

–Lehen lauhilekoa: irailaren 12ra arte. Ikastetxeek, bidezkoa iruditzen bazaie, inskripzioa egiteko beste epe bat irekitzen ahalko dute ekainean.

–Bigarren lauhilekoa: otsailaren 2ra arte.

1.1.3. Ikaskuntzaren hasierako balorazioa.

Ikastetxeek, 61/2009 Foru Dekretuaren 16. artikuluan ezarritakoarekin bat, matrikulazioaren aurretik, ikaskuntzaren hasierako balorazioa (IHB) eginen diete nahitaez Helduen Oinarrizko Hezkuntzan lehen aldiz inskribatzen diren pertsonei. Horrela, ikasleari bere ezagutza eta gaitasunetarako gradu eta maila egokienak esleituko zaizkio, eta Helduen Oinarrizko Hezkuntza osatzeko zein modulu egin behar dituen zehaztuko da. Ikasleak ez ditu egin beharko esleitzen zaion mailaren aurretik ematen diren moduluak.

Hauxe da hasierako balorazioan jarraitu beharreko prozesua:

a) Prestakuntza arautuaren, Lehen Hezkuntzaren, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren edo iraungitako hezkuntza sistemen ziurtagiri ofizialak aurkezten dituzten pertsonei abuztuaren 3ko 129/2009 Foru Aginduaren I. eta II. eranskinetako baliokidetasun taulak aplikatuko zaizkie. Curriculum egokitzapenak dituzten irakasgaiak baldin badaude, erreferentzia ikastaroa curriculum egokitzapen horretan agertzen dena izanen da. Ikasle batek eranskin horietan agertzen ez diren ikasketen ziurtagiriak aurkezten baditu, Hezkuntza Departamentuarekin kontsultatuko da nola baliokidetu.

b) Ikasketa arautuen ziurtagiririk aurkezten ez duten pertsonei edo Lehen Hezkuntzako seigarren mailatik beherakoak aurkezten dituztenei ezagutzak eta gaitasunak baloratzeko proba objektibo bat eta aurrez aurreko elkarrizketa bat eginen zaizkie. Era berean, ikastetxeek proba hori egitea eskatzen ahalko diete ziurtagiri zehatz batzuk (eskola graduatua, HLKP...) aurkezten dituztenei edo hezkuntza sistematik kanpo denbora luzea daramatenei. Emaitzak lagungarriak izanen dira ikasleei orientabide batzuk emateko beren ezagutza eta gaitasun mailarekin hobekien datorren prestakuntza-ibilbideaz eta Helduen Bigarren Hezkuntza bukatzeko egin behar dituzten moduluak finkatzeko.

b) atalean aipatzen den proba objektiboa proba orokor bat izan daiteke, edo modulu bakoitzerako ariketa multzo bat. Proba prestatzea ikastetxeari dagokio; probaren bidez ikaslearen heldutasun pertsonala neurtuko da, eta bere ahalmenak, gaitasunak eta ezagutzak baloratuko.

Ikastetxeko zuzendariak izendatuko du IHBa egin behar duen irakasle taldea. Hori prestatu eta baloratzeko, komeni da HBHko bi mailetako eta Orientazio Departamentuko irakasleek parte hartzea.

1.1.4. Bertaratzeko modalitateko HBHrako eskaeren baremazioa.

a) Eskainitako tokien kopurua aurkeztutako eskaerena baino handiagoa denean, ikasketak egiteko baldintzak betetzen dituzten eskatzaile guztiak onartuko dira.

b) Eskaeren kopurua eskainitako tokiena baino handiagoa bada, berriz, lehentasuna izanen dute aurreko lauhilekoan HBHko moduluren bat egin dutenek. Eskoletara ez joateagatik baja eman zaien pertsonek ez dute lehentasunik izanen.

Aurreko ikasturtean Helduen Oinarrizko Hezkuntzako Hasierako Irakaskuntzak II modulua ikasi eta gainditu dutenek (uztailaren 20ko 61/2009 Foru Dekretua) lehentasuna izanen dute HBHko 1. moduluetan matrikulatzeko.

Gainerako eskatzaileen kasuan, ikastetxeek ezarrita dituzten irizpideak aplikatuko dituzte.

Ikastetxeek iragarki oholean emanen dituzte argitara baremazioaren emaitzak.

Onartzen ez diren pertsonei jakinaraziko zaie ikasketa hauek urrutiko modalitatean egiteko aukera dutela. Ikastetxeak laguntza eman dezake Felix Urabayen NHBHIan inskripzioa egiteko tramiteetan, horretan interesa duten pertsonak asko badira. Ez da IHBa berriz egin beharko.

1.1.5. Matrikula.

Inskripzio prozesua amaituta eta IHBa eginda, ikastetxeek ikasleak matrikulatuko dituzte. Ikastetxeko idazkaritzan espediente akademiko bana irekiko zaie ikasleei. IHBaren ondoriozko hezkuntza orientazioak adieraziko dira bertan.

Ikasleak nahi duten moduluetan matrikulatzen ahalko dira, bostetan gehienez, nor bere gaitasunaren eta duten denboraren arabera. Betiere, ezin izanen dira matrikulatu izen bereko bi modulutan, edukiak progresiboak baitira. Modulu batean matrikulatu ahal izateko, izen bereko aurreko modulua gainditu beharko da.

Arau orokor gisa, ikasleak urrutiko modalitatera aldatzen ahalko dira hurrengo lauhilekorako inskripzioaldian. Salbuespenez, ikasleek, ikastetxeko zuzendariari aurkeztu beharreko idazki baten bidez, bertaratzeko nahiz urrutiko modalitateak batera eskatzen ahalko dituzte, matrikulatu nahi duten moduluetako eskola presentzial guztietara joaterik ez dutenean.

1.2. Helduen Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzen antolaketa eta curriculuma.

HBHko irakaskuntzak moduluka antolatuta daude, hiru jakintza esparrutan eta bi mailatan. Maila bakoitzak bi lauhileko ditu, uztailaren 20ko 61/2009 Foru Dekretuaren 13. eta 15. artikuluetan ezarri bezala:

–HBHko lehenengo maila:

–Komunikazioaren esparruko lau modulu: Gaztelaniako 1. modulua eta 2. modulua, eta Atzerriko Hizkuntzako 1. modulua eta 2. modulua. D/A ereduetan, Euskarako 1. modulua eta 2. modulua erantsiko dira.

–Esparru zientifiko-teknologikoko lau modulu: Matematika-Teknologiako 1. modulua eta 2. modulua, Natura eta Osasuneko 1. modulua eta 2. modulua.

–Gizarte esparruko bi modulu: Gizarteko 1. Modulua eta 2. modulua.

–HBHko bigarren maila.

–Komunikazioaren esparruko lau modulu: Gaztelaniako 3. modulua eta 4. modulua, eta Atzerriko Hizkuntzako 3. modulua eta 4. modulua. D/A hizkuntza-ereduetan, Euskarako 3. modulua eta 4. modulua erantsiko dira.

–Esparru zientifiko-teknologikoko lau modulu: Matematika-Teknologiako 3. modulua eta 4. modulua, Natura eta Osasuneko 1. modulua eta 2. modulua.

–Gizarte esparruko bi modulu: Gizarteko 3. Modulua eta 4. modulua.

DBHko eta Batxilergoko gradudun tituluak lortzeko baldintzak arautzen dituen ekainaren 2ko 526/2017 Errege Dekretuaren azken xedapenetan lehenengoan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako curriculuma ezartzen duen apirilaren 22ko 24/2015 Foru Dekretuaren bosgarren xedapen gehigarrian ezarritakoa kontuan harturik, HBHko curriculumaren barrenean foru dekretu horretan ezarritako DBHko curriculumaren oinarrizko alderdiak sartuko dira, honela banaturik:

a) Komunikazioaren esparruko moduluetan, Gaztelania eta Literatura, Euskal Hizkuntza eta Literatura (D eta A ereduetan) eta Atzerriko Lehen Hizkuntza irakasgaien oinarrizko alderdiak txertatuko dira.

b) Esparru zientifiko-teknologikoko moduluetan honako irakasgai hauen oinarrizko alderdiak txertatuko dira: Matematika, Irakaskuntza Akademikoetara bideratutako Matematika, Irakaskuntza Aplikatuetara bideratutako Matematika, Biologia eta Geologia, Fisika eta Kimika, Teknologia, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak, Enpresa Jarduerari Aplikatutako Zientziak, eta osasunarekin eta natur ingurunearekin zerikusia duten Gorputz Hezkuntzako alderdiak.

c) Gizarte esparruko moduluetan irakasgai hauen oinarrizko alderdiak txertatuko dira: Geografia eta Historia, Ekonomia, Ekintzailetzaren eta Enpresa Jardueraren Hastapenak, Kultura Klasikoa, eta Plastika, Ikus eta Ikus-entzunezko Hezkuntza irakasgaian hautematearen gainean dauden alderdiak.

Hezkuntza Departamentuak irakaskuntza hauen curriculuma ezarriko du, behar den araudiaren bidez.

1.3. Ordu banaketa.

Lau hileko ikastaroak 80 eskola egunekoak izanen dira, gutxienez.

Helduen Bigarren Hezkuntzako asteko ordutegiaren banaketa abuztuaren 3ko 129/2009 Foru Aginduaren III. eranskinean ezarrita dago.

Ikastetxeek ordubetetik beherako eskoletan zatitzen badute ordutegia, adierazitako irakastordu guztiak bermatzeko adina eskola-saio emanen dira. Eskola saioak 45 minutukoak izanen dira, gutxienez.

Helduen Bigarren Hezkuntzako taldeetan, bertaratzeko modalitatean, ordutegia modu homogeneoan banatuko da astelehenetik ostiralera.

1.4. Urrutiko HBHko ikasleen hezkuntza arreta.

Helduen Bigarren Hezkuntzako urrutiko ikasketak egiten dituzten ikasleek tutore bat izanen dute matrikulatzen diren moduluetako bakoitzeko. Arau orokor gisa, jakintza esparru bereko modulu guztietan irakasle tutore bera izanen dute.

Hezkuntza arreta bi modutara emanen da: taldekako tutoretzaren bidez (bertaratzekoa) eta banakako orientaziorako tutoretzaren bidez.

Ikasketak urrutiko modalitatean egiten dituzten ikasleen berezitasunak direla eta, tutoretza saioetara joatea borondatezkoa izanen da. Taldeko tutoretza saioetara joan ezin diren ikasleek ikasturte hasieran eman beharko diote horren berri tutoreari, eta orduan zehaztuko da zein den haien beharretara egokitzen den banakako tutoretza mota.

Tutoretzek ordutegi finkoa izanen dute, eta ikasleek zein den jakinen dute. Ikasturte hasieran, honako informazio hau jarriko da jendaurrean: jakintza esparru bakoitzeko modulu bakoitzaren banakako eta taldekako tutoretzen ordutegia, taldeko tutoretzen jarduera programa, ebaluazioen egutegia eta ikasleentzat jakingarria den beste edozein informazio.

Ikasleak taldeko tutoretza saioetara joan daitezen errazteko, ordutegia prestatzerakoan, ahaleginak eginen dira maila bakoitzeko asteko tutoretza saioak ahalik eta astegun gutxienetan biltzeko.

Ikasketaburuak tutoretzen ordutegi orokorra prestatuko du Urteko Programazio Orokorrean ezarritako irizpide pedagogikoei jarraikiz.

1.4.1. Taldeko tutoretzak.

Taldeka egiten diren bertaratzeko tutoretza saioetan irakasgaiaren funtsezko alderdiak jorratuko dira ikasleekin, ikasturte hasieran tutoreak jakinaraziko dien jarduera programari jarraikiz. Modulu bakoitzaren hasieran, plangintza egiteko saio bat izanen da; prozesua bitartean, segimendu saio bat, eta, bukaera partean, azken saio bat, ebaluazioa prestatzeko.

Astero, hiru jakintza esparruetako modulu bakoitzak taldeko tutoretza saio bat izanen du.

1.4.2. Banakako tutoretzak.

Banakako tutoretza saioak telefono bidezkoak, telematikoak edo bertaratzekoak izan daitezke. Horien bidez, tutoreak ikasle bakoitzaren ikaskuntza prozesuaren banakako jarraipena eginen du, orientazioa emanen dio eta zalantzak argituko dizkio.

Astero, hiru jakintza esparruetako modulu bakoitzak banakako tutoretza saio bat izanen du.

Modulu batzuetan, 20 ikasle baino gutxiago matrikulatu badira, maila edo esparru bereko moduluak asteko tutoretza saio bakar batean biltzen ahalko dira.

1.4.3. Ikaslearen gidaliburua.

Helduen Bigarren Hezkuntzako ikasketak urrutiko modalitatean egiten dituztenei ikaslearen gidaliburu bat emanen zaie beren bakarkako lanean orientatzeko. Gidaliburuan ikastetxeari eta ikasketei buruzko informazio orokorra jasoko da, baita ebaluazioen eta tutoretzen egutegia eta jakintza esparru bakoitzeko moduluetan lan egiteko agenda ere. Agenda horretan jasoko da ikasleen ikasketarako lagungarritzat jotzen den informazioa: helburuak, edukiak, denbora banaketa, ebaluazio irizpideak, material didaktikoak, jarduerak, ikasteko orientabideak, etab.

Koordinazio didaktikorako departamentuen ardura izanen da ikaslearen gidaliburua prestatzea, eta ikasketaburuak lan hori zuzenduko du. Zuzendaritza taldeak, ikasturte hasieran, beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu ikasle guztiek gidaliburu hori jaso dezaten edo bide telematikoz eskuratzeko aukera izan dezaten.

1.5. Ikasleak eskoletara joatea.

Helduak beren borondatez eta beraiek erabakita hasten dira Helduen Bigarren Hezkuntzako maila eta moduluak ikasten.

Egun jakin batzuetan arrazoi batengatik edo bestearengatik ikasle gutxi egonagatik ere, ikastetxeak eta irakasleek beti bezala eman beharko dituzte eskola horiek.

Bertaratzeko modalitateko HBHan, irakasle guztiek egunero kontrolatu beharko dute ikasleak programatutako jardueretara joaten diren. Horretarako, bertaratze partea beteko dute egunero, eta izaten diren gorabeherak azalduko dituzte bertan. Moduluren bateko eskoletara egun askotan huts egiten dutenek modulu horretako etengabeko ebaluaziorako eskubidea galduko dute, baina azken ebaluaziorako eskubidea mantenduko dute. Eskoletara behin eta berriz huts egitea zer den eta horren ondorioak ikastetxeko Elkarbizitzaren Erregelamenduan zehaztuko dira.

Urrutiko irakaskuntza motaren ezaugarriak kontuan hartuta, tutoretza saioetara agertzea, banakako saioak izan edo taldeko saioak izan, ez da ezinbestekoa izanen azken ebaluazio probetara aurkeztu ahal izateko. Banakako eta taldeko tutoretzetara joaten diren ikasleen asistentzia egunero kontrolatuko dute irakasleek, eta kontrol hori idatzita gordeko da, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren eskura.

1.6. Ebaluazioa eta mailaz igotzea.

Helduen Bigarren Hezkuntzako ikasleen ebaluazioari, kalifikazioari eta mailaz igotzeari dagokien guztia Helduen Oinarrizko Hezkuntzaren ezarpena arautzen duen abuztuaren 3ko 129/2009 Foru Aginduaren 10., 11., 12., 13. eta 15. oinarrietan xedatutakoari lotuko zaio.

Mailaz igotzea moduluka eginen da, banaka-banaka. Modulu batean kalifikazio positiboa lortzen duenak izen bereko hurrengo modulua egiten ahalko du. Kalifikazio negatiboa jasotzen badu, modulua errepikatu beharko du.

1.6.1. Urrutiko hezkuntzako ikasleen ebaluazioa.

HBHa urrutiko modalitatean egiten duten ikasleak behartuak daude egiten ari diren modulu guztietako azken probak aurrez aurre egitera. Kalifikazioak jartzeko, batez ere, proba horien emaitzak hartuko dira kontuan, baina, horrez gainera, honako hauek ere aintzat hartzen ahalko dira: zenbat tutoretza saiotan parte hartu duen, tutoreei tarteka bidalitako lanen balorazioa eta aurrez aurre egindako proba partzialak.

1.6.2. Aparteko proba.

Ikasturteko bigarren lauhilekoa bukatutakoan moduluren bat gainditu gabe duten ikasleek aparteko proba bat eginen dute modulu horiek gainditu ahal izateko. Proba hori ekaineko bigarren hamabostaldian eginen da.

2.–Irakasleak.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 94. artikuluan eta lege horren lehen xedapen iragankorrean aipatzen dira Helduen Oinarrizko Hezkuntzako Helduen Bigarren Hezkuntzako ikasketak, bertaratzeko modalitatekoak, emanen dituzten irakasleak.

Helduen Bigarren Hezkuntza osatzen duten jakintza esparruak Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko irakasleen espezialitateei esleitzeko modua uztailaren 20ko 61/2009 Foru Dekretuaren 4. eranskinean ageri da.

225/1998 Foru Dekretuaren 1. artikuluan xedatutakoaren arabera, irakasleek, oro har, Nafarroako Gobernuaren menpeko funtzionarioentzat finkatzen den lanaldi bera izanen dute, beren eginkizunetara egokitua.

Ekaineko eta iraileko eskola gabeko lan egunetan eta, orobat, lehenengo lauhilekoaren bukaeratik bigarrena hasi bitartekoetan, irakasleek, egunero, ikastetxean egon beharreko bost orduko lanaldi etengabea egin beharko dute.

3.–Irakaslana koordinatzeko organoak.

Irakaslana koordinatzeko organoen osaera eta haiei esleitutako eginkizunei dagokienez, Bigarren Hezkuntzako Institutuen Erregelamendu Organikoan ezarritakoari jarraikiko zaio (otsailaren 10eko 25/1997 Foru Dekretua).

Departamentuek, zeinen arlo eta irakasgaiak jakintza esparru bakoitzean sartuak baitaude, lauhileko bakoitzean bi bilera eginen dituzte gutxienez, bata hasieran eta bestea bukaeran, jakintza esparru bakoitzeko moduluak ematen dituzten irakasle guztiekin. Bilera horietan alderdi hauek jorratuko dira:

–Ikaslearen hasierako balorazioa (IHB) egiteko proba prestatzea.

–IHBa ebaluatzea.

–Helduen Bigarren Hezkuntzako esparruetako moduluen curriculuma garatu eta osatzea.

–Programazio didaktikoak gainbegiratzea.

–Metodologia didaktikoari buruzko erabaki orokorrak hartzea.

–Ikasleen ikaskuntza prozesua ebaluatzeko prozedurak eta sistemak ezartzea.

–Mailaz igotzeko eta kalifikatzeko irizpideak finkatzea.

–Erabiliko diren materialak eta baliabide didaktikoak zehaztea.

3.1. Tutoretza eta orientazioa.

Ikasleen tutoretza eta orientazioa irakaslanari lotutako zereginak dira.

Helduen Bigarren Hezkuntza bertaratzeko modalitatean ikasten duen talde bakoitzak tutore bat izanen du, ikasketak eta kasuan kasuko irakasle taldearen jarduketa koordinatuko dituena. Urrutiko modalitatean, berriz, irakasle batek eginen du tutore lana I. mailako moduluetan aritzen diren ikasle guztientzat, eta beste batek, berriz, II. mailako moduluetan daudenentzat.

Ikastetxeko zuzendariak izendatuko ditu, ikasketaburuak proposatuta, ikasle horiekin lan egiten duten irakasleen artetik. Irakasle hori ikasketak eta irakasle taldearen jarduketak koordinatzeaz arduratuko da.

4.–Berariazko jarduketen koordinazioa eta ebaluazioa.

Iruñeko espetxean Helduen Bigarren Hezkuntzan eta batxilergoan urrutiko modalitatean matrikulaturik dauden ikasleei behar duten laguntza eman ahal izateko, NHBHIk astean tutoretza ordu batzuk finkatuko ditu espetxeko ikasleentzat: gutxienez bi ordu komunikazio eta gizartearen esparrurako, eta beste bi esparru zientifiko-teknologikorako; hori guztia behar den koordinazioa, irakasleen eta ikasleen arteko informazio trukea, ikasleentzako arreta eta azterketen zainketa bermatzeko.

Helduen Bigarren Hezkuntzaren urrutiko modalitatean matrikulatuta egonik berariazko jarduketa eta programetan dauden ikasleak (Gizakia Helburu, Antox, Ibarre Multzoa), haien ezaugarri bereziak direla-eta ezin dira joan ez tutoretza saioetara, ez ebaluazio probetara. Ikasle horiei arreta egitea Hezkuntza Departamentuko Helduen Oinarrizko Hezkuntzako irakasleei dagokie, eta horiekin behar den koordinazio lana egiten ahalko dute ‘’Félix Urabayen’’ NHBHIko irakasleek.

Ikasle horien ebaluazioa kasuan kasuko zentro, elkarte, proiektu eta programez arduratzen diren irakasleekin elkarlanean eginen da. Horretarako, ikasketaburuak ebaluazio ariketak bidaliko dizkie irakasle horiei, proba egiteaz eta egindako azterketak itzultzeaz ardura daitezen.

5.–Unibertsitateko ikasleen praktikak ikastetxeetan.

Hezkuntzarekin zerikusia duten unibertsitateko titulazioek prestakuntza praktikoa dute beren edukien artean. Praktiketako jarduera hori dagokion hezkuntza mailako ikastetxeetan egin behar da, eta, antolatzeko eta gauzatzeko orduan, beharrezkoa da irakasleen parte-hartzea.

Ikasturte bakoitzean ikasle horien tutoretza lana egiten duten irakasleek aintzatespen bikoitza izanen dute Hezkuntza Departamentuaren aldetik:

–Tutoretza: ikasturteko tutoretza lana egiaztatuko da. Lekualdaketa-lehiaketetan merezimendutzat joko da.

–Prestakuntza: praktiken tutoretza lana norberaren prestakuntza ordu gisa kontabilizatuko da; gehienez ere, 35 ordu. Orduak kalkulatzeko, tutoretzapeko praktiken ikasketa-planean aipatzen diren ECTS kredituen kopurua hartuko da aintzat. Ikasle baten tutoretza lanetan irakasle batek baino gehiagok parte hartzen badu, berdintasunez banatuko dira dagozkien prestakuntza orduak.

Praktiken tutoretzagatiko eta prestakuntzagatiko ziurtagiriak egin ahal izateko, ukitutako irakasleek jardueraren datuak jakinaraziko dizkiote Hezkuntza Departamentuari ekainaren 1a baino lehen, Hezkuntzaren atarian dagoen inprimakia betez: https://www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/tutorizacion-de-practicas.

Praktikak egiteko ikasleak hartzen dituen ikastetxeari “prestakuntza ikastetxe” izaera aitortuko zaio, eta Hezkuntza Departamentuak ikastetxeentzat ezartzen dituen deialdietan baloratuko da inguruabar hori, kasuan kasuko deialdian ezartzen den moduan, halakorik jasotzen bada betiere.

Adingabea Babesteko Legearen arabera, curriculumeko praktikak egiten dituzten ikasleek sexu-izaerako delituen ziurtagiri negatiboa izan beharko dute. Baldintza horren betetzea Hezkuntza Departamentuak unibertsitate bakoitzarekin sinatzen duen hitzarmenaren barnean dago, eta ikastetxeak agiri hori eskatzen ahalko dio ikasleari, praktikak hasi baino lehen.

III. Araudia

1.–Orokorra.

–47/2010 Foru Dekretua. (Bizikidetza). 2010eko irailaren 24ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala. 57/2014 Foru Dekretuak aldatua (2014ko uztailaren 30eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).

–204/2010 Foru Agindua. (Bizikidetza). 2011ko urtarrilaren 20ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.

–66/2010 Foru Dekretua (Hezkuntza eta lanbide orientazioa). 2010eko azaroaren 29ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.

–93/2008 Foru Agindua. (Aniztasunari erantzutea). 2008ko uztailaren 30eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.

–1834/2008 Errege Dekretua (Ikastetxe publikoetako irakasleen espezialitateak). 2008ko azaroaren 28ko Estatuko Aldizkari Ofiziala. 665/2015 Errege Dekretuak aldatua (2015eko uztailaren 18ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

–63/2013 Foru Agindua (Kalitatearen kudeaketa). 2013ko abuztuaren 22ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala. 10/2015 Foru Aginduak aldatua (2015eko martxoaren 3ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).

–49/2013 Foru Agindua (Erreklamazioak). 2013ko ekainaren 21eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.

–4/2017 Foru Agindua (DBHko ebaluazioa, mailaz igotzea eta titulazioa). 2017ko otsailaren 10eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.

–287/2013 Ebazpena, maiatzaren 31koa (Unibertsitateko ikasleen prestakuntza praktikoan parte hartzen duten ikastetxe eta irakasleentzako aitorpena). 2013ko ekainaren 7ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.

2.–Helduen Bigarren Hezkuntza.

–61/2009 Foru Dekretua (Helduen Oinarrizko Hezkuntza: curriculuma). 2012ko irailaren 4ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.

–129/2009 Foru Agindua (Helduen Oinarrizko Hezkuntza: ezarpena eta ebaluazioa). 2009ko irailaren 7ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.

–24/2015 Foru Dekretua, apirilaren 22koa, Nafarroako Foru Komunitateko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzarako curriculuma ezartzen duena. 2015eko uztailaren 2ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.

–562/2017 Errege Dekretua, ekainaren 2koa, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko graduatu tituluak lortzeko baldintzak arautzen dituena. 2017ko ekainaren 3ko Estatuko Aldizkari Ofiziala.

–173/2017 Ebazpena (eskola egutegia prestatzeko jarraibideak). 2017ko maiatzaren 22ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala.

–2017-2018 ikasturtean ikastetxe publikoen antolaketa eta funtzionamendua arautzeko jarraibideak ematen dituen ebazpena (II. eranskina).

Iragarkiaren kodea: F1708037