145. ALDIZKARIA - 2017ko uztailaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

825/2017 EBAZPENA, uztailaren 12koa, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren abuztuaren 17ko 873/2016 Ebazpenaren bidez baimendutako kreditua aldatzen duena. Ebazpen horren bidez onetsi ziren laguntzak emateko oinarri arautzaileak eta 2016ko deialdia, “Ureztapenetarako ez diren inbertsioak Nafarroako Ubidearen jarduketa eremuko nekazaritzako ustiategietan” izeneko neurriari dagokionez, Nafarroako 2014-2020 Landa Garapeneko Programaren barnean.

Landa Garapeneko, Nekazaritako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren abuztuaren 17ko 873/2016 Ebazpenaren bidez onetsi ziren laguntzak emateko oinarri arautzaileak eta 2016ko deialdia, “Ureztapenetarako ez diren inbertsioak Nafarroako Ubidearen jarduketa eremuko nekazaritzako ustiategietan” izeneko neurriari dagokionez, Nafarroako 2014-2020 Landa Garapeneko Programaren barnean. 8.000.000 euroko gastua baimendu zen.

Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren abuztuaren 17ko 874/2016 Ebazpenaren bidez onetsi ziren Nafarroako Ubidearen jarduketa eremuko nekazaritzako ustiategiei laguntzak emateko oinarri arautzaileak eta 2016ko deialdia, ureztapenerako ekipamenduetan inbertsioak egin ditzaten, “Inbertsioak nekazaritzako ustiategietan” izeneko neurriarekin bat, Nafarroako 2014-2020 Landa Garapeneko Programaren barnean. 2.000.000 euroko gastua baimendu zen.

874/2016 Ebazpenaren 3. puntuak ezartzen du ezen gertatuko balitz txikiagoa izatea Nafarroako Ubidearen jarduketa eremuko nekazaritzako ustiategietan ureztapenerako ekipamenduetan inbertsioak egiteko laguntzen eskaera guztiei, betiere onartzeko baldintzak betetzen dituztenei, erantzuteko behar den zenbatekoa deialdian baimendutako zenbatekoa baino, soberakina “Ureztapenetarako ez diren inbertsioak Nafarroako Ubidearen jarduketa eremuko nekazaritzako ustiategietan” izeneko neurriari dagozkion laguntzen deialdian aplikatzen ahalko dela (laguntza horiek 873/2016 Ebazpenean daude jasota).

Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren ekainaren 20ko 734/2017 Ebazpenaren bidez onetsi ziren Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren abuztuaren 17ko 874/2016 Ebazpenean xedatutako deialdiari dagozkion laguntzak jasoko dituzten espedienteak eta ezetsitako espedienteak.

Kontuan harturik, Nekazaritzako Ustiategien eta Elikagaien Sustapenerako Zerbitzuaren txostenaren arabera, laguntzetarako emandako zenbatekoa txikiagoa dela deialdian baimendutakoa baino, zilegi da askatzea, ebazpen berean, 658.690,74 euroko zenbatekoa eta, orobat, 658.690,74 euro handitzea “Ureztapenetarako ez diren inbertsioak Nafarroako Ubidearen jarduketa eremuko nekazaritzako ustiategietan” izeneko neurriari dagozkion 2016ko laguntzen deialdian baimendutako zenbatekoa, 874/2016 Ebazpenaren 3. puntuan xedatutakoarekin bat.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren oinarrizko egitura organikoa ezartzen duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren abuztuaren 17ko 873/2016 Ebazpenaren 3. puntuaren lehen paragrafoa aldatzea, aurrekontuko kredituei dagokiena. Ebazpen horren bidez onetsi ziren laguntzak emateko oinarri arautzaileak eta 2016ko deialdia, “Ureztapenetarako ez diren inbertsioak Nafarroako Ubidearen jarduketa eremuko nekazaritzako ustiategietan” izeneko neurriari dagokionez, Nafarroako 2014-2020 Landa Garapeneko Programaren barnean. Honela idatzita agertuko da:

“3. Aurrekontuko kredituak.

Deialdi honek sortzen dituen gastuei aurre egiteko, 658.690,74 euroko gastu gehigarria baimentzen da 2018ko ekitaldian, 2016ko Aurrekontu Orokorretako partida honen baliokidearen kargura: “Inbertsioak nekazaritzako ustiategietan. Landa Garapenerako Programa, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsa 2014-2020” izeneko 720004 71630 7700 412102 partida. Baimendutako zenbatekoa, beraz, 8.658.690,74 eurokoa da.”

2. Diru-laguntzen Datu Base Nazionalari jakinaraztea.

Ebazpen hau Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean erregistratu beharko da.

3. Argitaratzea.

Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen honen aurka, administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2017ko uztailaren 12an.–Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Gil Jordán.

Iragarkiaren kodea: F1708647